Itzala, irudia, neurosia

Eman nahi dugun irudiarekin bat ez datozen elementuez osatua dago itzala. Zuzen esateko, besteek guri buruz dutela uste dugun espektatibarekin ez dator bat. Ondorioz, besteen ustezko espektatiba hori asetzen saiatzen gara. Edo gure irudia ez dator bat geuk markatu ditugun printzipioekin.

Nolabait esateko, itzala, ezkutatzen dugun aurpegia da, eta maskara gure ego publikoa, erakutsi nahi dugun irudia. Maskara daramanak ez du erakutsi nahi bere benetako aurpegia. Maskarak hiru desio nabarmentzen ditu: garena baino gehiago izan nahi, ez garena izan nahi edo garena ez izan nahi. Eta zenbat eta argi gehiago egin gure maskarak, orduan eta ilunagoa izango da gure itzala.

Zergatik oratzen ote gatzaizkio horrenbeste maskarari? (“Politikoki zuzen” guztiak maskaratuta daude; horrez gain ere, badira ehunka maskara diferente). Oratzen gatzaizkio, konbentzimendu honetara iritsi garelako: “Hori da nik daukadan balioko gauza bakarra”. Bizitzaren zati luze batean maskara hori harilkatzen eta josten jardun ostean, orain, erabat identifikatu garenean, nola ez gaitu, bada, izuak eta ikarak hartuko, maskara hori kendu egin behar dugula esanda?

Maskara da gure irudi “onargarria” eta idealizatua. Aldi berean, gure ego faltsua da; besteen estimua eta onarpena lortzeko, hainbeste kostatuta eraiki dugun konstruktua.

Zalantzarik gabe, egoaren eta itzalaren arteko borrokak ondorio latzak ditu: tentsio izugarria, energia xahutze ikaragarria, eta beste batzuengan proiektatzea itzalaren pean gorde ditugun aspektu asko. Sentitzen duen artifizialtasuna ere handia da, horrela osaturiko ego horrek ez baitu inolako sendotasunik.

Sendotasuna da gauza bat, eta bestea: egoak duen panikoa bere irudi idealizatua galtzeko, konbentziturik baitako horren azpian dagoena benetan arbuia garria dela. Hain zuzen, pertsona batek irudi berria sortzen badu, lehen daukana jasan ezin duelako da. Inoren aurrean itxura edo irudi ona eman nahian dabilena, garbi mintzatzen da: badu bere beste irudi bat, eta ez, alajaina, oso positiboa, zinez beltza baizik.

Kontua argi dago: bere buruarekin gustura sentitzen dena ez da alfer-lanean ariko irudi berri bat sortzen, ez dauka beste imajina bat nahi izateko motiborik.

Bestetik, zenbat eta irudi hobea nahi, orduan elementu gehiago bidali behar ditugu itzalera, eta gero eta zorigaiztokoago sentituko gara geure buruarekin; beraz, errudun-sentimendu handiagoa eta geure burua okerrago tratatuko dugu. Iruditzen zait adikzio askoren oinarria ere hemen dagoela. Izan ere, Itzala eta maskararen arteko amildegi handia sortuz gero, antsietateak handiak egin litzake pertsona horrengan.

Batzuek perfekzionismoaren bidez konpondu nahi izaten dute arazo. Baina perfekzioaren bila itolarrian dabilen pertsona onarpen eske dabil. Perfekzionismoa borreroa da, perfekzio bila dabilenak ezdeus kontsideratzen baitu bere burua. Perfekzionista besteak kontentatu nahian dabil, haiengandik maitasuna jaso asmoz, eta bere burua gorrotatzen. Oker handia! Bere burua maite ezin duenak ez du lortuko besteek maita dezaten.

Itzala berrintegratzen dugun neurrian, eszisioa gainditzen dugun neurrian, igaroko gara pertsona pobretu eta apurtua izatetik ego sano batera. Hurrengo urratsa izango da gorputza berrintegratzea, baturik bizi ahal izateko.

Amaitzeko, J. Monbourquette-k aipatzen dituen hainbat mozorro neurotiko diferente gogoratuko ditugu:

a)     Nartzisista: oso kezkaturik bizi da bere irudi sozialaz; inoren aurrean ondo gelditzea du xede; besteek nola ikusten dutenaren arabera existitzen da..

b)     Perfekzionista: itxura guztien kontra, ez du onartzen bere burua; horregatik saiatzen da gero eta perfektuago izaten.

c)     Autoestimua obsesio: gehiegizko kezka eta sufrimendua.

d)     Urguilutsua: hondo-hondoan gutxiagotasun sentimendua bizi du, urguiluarekin estaltzen duena.

e)     Lotsatia: narrats, itsusi, zikin… ikusten dugu bere burua.

f)     Seduktorea: deskonfiatua; bere martingalak ipiniko ditu martxan zerbait (amodioa) lortzeko.

g)     Errudun obsesiboa: agresibitate erreprimitua disimulatu nahi du.

h)     Antsiosoa: kezka desproportzionatu kronikoa disimulatzen du.

i)       Angustiatua: fobiak.

j)      Dependiente: ez du gaitasunik diferentziak toleratzeko, ez daki ezetz esaten, norbaitek “eskutik” hartu zain dago.

k)     Independiente: mugak ezartzen ditu, horrela aurkitzen du babesa. 

Esta entrada fue publicada en 1 Espiritualitatea/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s