Itzalaren zirrikituak

Nola funtzionatzen du itzalak, gure emari ahaztu eta erreprimitu horrek, hain zuzen ere ahaztua badugu? Hasteko eta behin, esan behar da gure buruak uste eta dakiena baino gehiago garela. Nik ez dezaket ikus nire itzala zuzenean, nire buruaren ikuste-esparrutik kanpora baitago. Beraz, zeharka ikusi beharko dut. Tximista ez da beti ikusten, ezta trumoia entzun ere, baina badakit bietako bat atzematen badut bestea ere ez dabilela urruti. Gure erreakzioen bidez atzeman ahal izango dugu. Zehatz esanda, zenbait objekturen aurrean (pertsonak barne) izaten ditugun erreakzioek eskainiko digute pista.

Esplikazioa sinplea da. Gure barnean bizitzen uzten diogu itzalari, osatzen duten elementu guztiekin batera, baina horiek gugan presioa egiten jarraitzen dute. Orduan, besteengan proiektatzea da irtenbide bakarra. Inori egozten dizkiogu geure sentimendu, nahikunde eta erreakzioak. Horrela, itzala urrundu egiten dugu guregandik, eta guk geure irudi idealizatuarekin jarraitzen dugu. Jakina, horrek baditu bere ondorioak: pertsona bezala zatitu egiten gara. Gainera, itzalak ez digu inoiz erabat bakean utziko. Nahiz eta besteengan proiektatu, erreprimituak gure barnean segitzen du, eta gu zirikatzen. “Hartu” dugun erabakia oso txarra da.

Proiekzioaren mekanismoa erraza da: geuretzat nahi ez duguna besteei egozten diegu. Geuretzat onartzen ez ditugun zantzu eta kualitateak besteei itsasten diegu, maskara batzuk jantziko bagenizkie bezala. Orduan, gure proiekzioak gaineratu dizkiegunak idealizatu egingo ditugu, edo mespretxatu, eta batzuetan beldurra izango diegu. Ezingo gara, ezinezkoa da, normal erlazionatu gure proiekzioen “pertxekin”. Gure itzalak dituen “arropa” berekin jantziko ditugu, ezaugarri jakin batzuk aitortuko dizkiogu, gure itzalarenak.

Zergatik “aukeratzen” dugu pertsona jakin bat gure geure zantzuren bat proiektatzeko? Aukeratzen pertsonak izan behar du ezaugarriren bat, gure inkontzienteak bere proiekzioa erraz atxikitzeko. Aukeratu… aukeratu… ez dugu egiten. Esan daitekeena da gure inkontzienteak aukeratzen duela. Beste pertsona baten ezaugarri bat gogor eta bortitz errefusatzen badut, horrek esan nahi du nire itzalaren pisua ikaragarria dela, sakona dela.

Bada itzal doratua ere. Beste pertsona batek erakartzen gaituenean, gure bertuteak edo alderdi onak proiektatzen ditugu harengan. Ezagutzen dut artzain ohi bat, beti beste artzain bat eta bere artaldea miresten eta goresten duena. Esa nahi bere barneko “artzain ona” proiektatzen ari dela.

Maitemintzen garenean, zeruraino jasotzen dugu beste pertsona. Munduko soineko ederrenez janzten dugu. Gure bizitzaren salbatzaile bihurtzen dugu, jainkoaren beraren irudi desproportzionatu. Horregatik, itzal doratu hori erortzen denean, frustrazioa ikaragarria, proiektatu dugun itzalaren tamaina berekoa.

Bikote batean gauzak asko konplika daitezke, transferentzia-fenomenoa gertatzen denean, hau da, izatea gustatuko zitzaigukeen aita/ama beste pertsonarengan proiektatzen dugunean.

(Cfr. E.M.Lozano, Nuestra cara oculta)

 

Esta entrada fue publicada en 1 Espiritualitatea/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s