Hartaz eta huntaz: batek daki

 Galdera egin eta «batek daki.» erantzuten dugunean, zenbat gauza adierazi nahi ote ditugu espresio horrekin? Zenbat adiera eman nahi ote dizkiogu?, edo, agian, ohitura hutsez erabiltzen dugu, inolako konkreziorik gabe. «Batek daki.» Proposamen  batzuk egingo ditut nik espresio horren gainean. Modu askotara uler daiteke: a) nik ez dakit, b) inork ez daki, c) bakarren batek jakingo du, d) zuek ez dakizue, e) ez da posible jakitea, f) zer axola dio jakin ala ez, g) jakitea eta ez jakitea nola neurtzen dira?, i) iluminatuek bakarrik dakite…

Jakina, guk segurtasuna nahi dugu, eta horrelako erantzunak segurtasuna ez beste guztia dira. Gisako erantzunik ez jasotzeak ondorioak ditu. Lehenengoa, zalantzarik gabe, erantzun duenaren deskalifikazioa; maiz asko irain eta guzti. Baina bururatu al zaizue inoiz horrelakorik: beste inor deskalifikatzen dugunean geure burua deskalifikatzen dugula? Izan ere, anbiguotasun horretan, erantzun ezberdin asko emate horretan, bada helburu bat, bada mezu bat: bereizten ikasteko esaten ari zaigu.

Hitz edo espresio bati adiera edo esanahi jakina behin betiko atxikitzea, ezjakintasuna da. Horrek hizkuntza pobretzen du. Pentsatzen ez dugulako gertatzen zaigu hori, kontzienteak ez garelako; inolako arretarik ipini gabe erabiltzen ditugulako hitzak. Kontzientziarik ezak edo automatismoak galtzen gaitu. Kontziente egoteak esan nahi du begiak eta belarriak irekita egotea, gure barneak bizitasuna eta argia nabari ditzan. Kontziente dagoenak ez du edozer esango, ez du hitz gogorrik erabiliko inoren kontra, ez du inor deskalifikatuko. Bere burua kontrolatzen duenak ez du liskar eta gatazkarik eragingo.

Kontziente denak ez du jalkiko hitz iraingarririk, hitz hutsalik. Kontziente denak kontrola ditzake hitzak, eta komeni denean hitz egin, isiltasuna behar denean isildu; hitz amultsuak irtengo zaizkio, libreak, zinezkoak, beroak, ulerkorrak, pozoi gabeak… Hitz egokia zutabe sendoa da, bizitzeko artearentzat. Hitza, zauritzeko, darabilena, inori ondra kentzen dabilena… espresio automatikoen bulkaden mende dago. Kalte handia egin daiteke hitzarekin. Baita iritzi eta aurreiritziekin ere, nork bere bide estua baino onartzen ez duenean. Fanatismoa.

Buruak etengabeko heziketa behar du, gauzak diren bezala ikus ditzan edo erlatibizatzeko, ez distortsionatzeko eta gogoak ematen digun moduan ez ikusteko, proiekzio eta egozentrismoan ez erortzeko. Inoiz, inolako oinarririk gabe epaitzen dugu jendea, eta ez dakizue –oharkabean askotan– zeinen krudelak eta eraman gutxikoak garen hurkoarekin! Beraz esana libre, baina hitza ondo neurtu, ez gaitezen ibil neurria ahoan dugula. Bada esaldi bat –oso zuzena, nire ustez–: “Zeure hitzen mirabe izango zara, eta isiltasunen nagusi”.

Batzuetan, ez diren gauzak esaten ditugu. Ez  borondate txarrez, noski. Baina bai arretarik ipintzen ez dugulako. Zehaztasun handiagoz mintzatzen ikasi behar genuke, ahal-iritzira ibili gabe. Fama txarra ematea erraza, gero nork itzuli oilo-lumak bere tokira, behin haizeak eramanez gero?

(Cfr. Ramiro Calle, El arte de vivir).

 

Esta entrada fue publicada en 1 Espiritualitatea/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s