Dena ondo dago

Maisua patxadatsua da, baretasuna eta sosegua darizkio gorputzeko poro guztietatik. «Ondo dago, ondo dago», dio etengabe. Suak eta garrak hartu dute ikaslea, ezin da isildu: «Baina zuk ez al duzu inoiz problemarik, egoera lazgarririk? Ez dut ulertzen ‘ondo dago, ondo dago’ delako hori.» Maisuak, irribarrez: «Bai, bai, dena ondo dago.» «Nola, ordea?», berotzen da, lehenaz gainera, ikaslea. Eta maisuak, lehengo lasaitasun berarekin: «Begira, kanpoan konpondu ezin dudan arazoa, neure barnean konpontzen dut. Ez dago amaren semerik gertaera eta gorabehera guztiak kontrolatuko dituenik, baina kontrola daitezke horiekiko jarrera eta jokabidea. Horregatik, niretzat dena ondo dago.» 

Aitortu beharko dugu guztia beharreko! piztiak garela. Erraz baztertzen dugu eskuartean duguna, eta bularra taupaka daukagu sarri, antsiaz beterik, ezin duguna eskuratu nahian, daukagunaz gozatzea besterik ez eta! Edozergatik haserretzeko eskubidea aitortzen diogu geure buruari, mundu osoa gu atsegintzeko balego bezala. Ez litzaiguke gaizki etorriko filosofo estoikoei apur bat begiratzea. Ezin gara ohartu esan ezin ahala oztopo eta hesi kanpotik ezartzen zaizkigula, eta ez dagoela horiei ihes egiterik hori eta horrenbestez. Nor da hemen bizitzako zirkunstantzia guztiak menderatuko dituen guztiz ahaltsua?

Horregatik diot, egoera aldatzerik ez dagoenez, egoerarekiko ikuspegia aldatu behar dela. Bestela, ez dugu izango sufrimendua sufrimenduaren gainean eta tentsioa tentsioaren atzetik baino. Hala dio jakintsuak: «Erremedioa baldin badago, zertan kezkatu?, eta erremediorik ez badago, zertan arduratu?» Batzuetan, ez da gelditzen norbera aldatzea beste biderik. Gure animo-egoera hobetu ezean, luizi psikologikoak harrapatuko gaitu azpian. Ez al da hobe harrapatu baino lehen salbu jartzea?; bestela, hamar aldiz gehiago kostatzen da lehenera itzultzea.

Portaerak kontrolatzen ikasten badugu, dena egina dago. ‘Okupatu’ eta ‘preokupatu’ binomioaren artean dabil jokoa. Bazioen beste jakintsu batek: «Okupatzea jakinduria da; preokupatzea, neurosia.» Batzuetan, hain preokupaturik gaude, ezin gara problemaz edo arazoaz okupatu. Okupatzeko, ezinbestekoak dira patxada eta lasaitasuna, erreakzio proportzionala eta ekinbide zuzena.

Ez gara isiltzen objetibotasuna errebindikatzen, baina pertzepzioa ere inportantea da. Horrek ez du aldatuko, adibidez, bertso-saioa denentzat, baina zuretzat izan daiteke diferentea.

Esta entrada fue publicada en 1 Espiritualitatea/gogoeta y etiquetada , , . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s