EZJAKITEAREN HODEIA

Garizumano II. Igandea, 2013ko otsaila 24,  Lukasen ebanjelioa: 9, 28-36

Hitzaldi honetatik zortziren bat egunera, Pedro, Joan eta Santiago berekin hartu eta mendira igo zen Jesus, otoitzera. Eta, otoitzean ari zela, aurpegiko itxura aldatu egin zitzaion, eta jantziak zuri distiratsu bihurtu.

Hartan, bi gizon azaldu ziren, aintzaz distiratsu: Moises eta Elias, eta Jesusekin mintzo ziren Jerusalemen gertatzekoa zen Jesusen heriotzaz.

Pedro eta lagunak logaleak jota zeuden; baina esnatu ziren eta Jesusen aintza eta harekin zeuden bi gizonak ikusi zituzten. Hauek urruntzean, Pedrok esan zion Jesusi:

―Maisu, zein ederki gauden hemen! Zergatik ez egin hiru etxola: bata zuretzat, bestea Moisesentzat eta bestea Eliasentzat?

Ez zekien zer esaten zuen ere.

Eta, hori zioela, hodei batek estali zituen, eta beldurtu egin ziren hodeipean sartzean. Mintzo hau izan zen hodeitik:

―Hauxe dut neure Semea, nik hautatua. Entzun berari!

Mintzoaren ondoren, Jesus bakarrik ageri zen. Ikasleek isilik gorde zuten eta, ordukoz, ez zioten inori eman ikusitakoren berri.

**************

 EZJAKITEAREN HODEIA

Hau da kristau kontenplaziorako liburu klasiko baten izena: Ezjakitearen hodeia. Zuzen esateko, liburuki berean editaturiko bi liburu txiki dira. Lehenengotik hartuta ipinia du izenburu orokorra. Hau da bigarrenaren izenburua: Orientazio partikularraren liburua (argitaletxe batean baino gehiagotan ageri da: San Pablo, Herder, Jose J. de Olañeta…)

XIV. mendeko autore ingeles anonimo batena da liburua, ikaslea otoitz kontenplatiboan  hasarazteko egina. Azkenean, puntu batean biltzen da irakasbide osoa: Utzi zeure buruari Ez-jakitearen hodeian sartu eta hantxe egoten.

Lukasen  testuan hau –hodei batek estali zituen– irakurtzean bururatu zait izenburu hori –baita kristau mistikoen ez-jakiteari buruzko irakasbide osoa ere–.

 “Hodeiak” ikara eragiten du ikasleengan baina, hala eta guztiz ere, errebelazio- eta bizi-hitzak dira, gure identitate sakonena agerian jartzen duten hitzak: “Semea” gara. “Hodeian”, esango digute mistikoek, ikus dezakegu benetan, hain zuzen,

Gizakiarekin loturiko guztia –hain sakona delako– nahitaez paradoxikoa bada, hori are eta egia handiagoa da, zuzenean Misterioaz hitz egin nahi dugunean. Orduan hauetaz hitz egingo da: iluntasun argia (Pseudo Dionisio), bakardade ozena, musika isila edo gau amultsua goiztiria baino gehiago (Gurutzeko Joan)…

Hodeia, beraz, argitsua da. Buruarentzat hertsiki iluna da; hor galdu egiten da. Baina hain zuzen ere horregatik, buruak men egin eta isiltzen denean, beste jakinduria bat jaiotzen da, gure egia sakonenarekin kontaktuan jartzen gaituen jakinduria, Den Hura deitzen diogun Misterioarekin harremanetan ipintzen gaituena.

Esaten nuen mistiko kristauek ezjakitearen jakinduria azpimarratu dutela, egiaz jakitera iristeko bitarteko gisa (beste paradoxa bat). Ezjakitea itzultzen badugu ez-pentsatzea bezala, agian hobeto ulertuko dugu.

Hain zuzen, burua isiltzen ikasten dugunean, posible da ikusmena: Entréme donde no supe, / y quedéme no sabiendo, / toda ciencia trascendiendo, zioen Fontiverosko mistikoak.

Buruarekin identifikatzeak esan nahi zapi beltza buru gainean, ezjakintasun eta ilunpetan murgilarazten gaituen zapia. Zeren burua beste erreferentziarik ezean, pentsatzen dugu berak ikusten dituen bezala direla gauzak. Horixe da azpira gaitzakeen ezjakintasunik handiena, proiekzio mentala dena errealitate erreal osoa balitz bezala onestean. Ezjakintasun horretatik ez dator beste ezer: nahasketa eta sufrimendua.

Ikusteko, burua isilarazten ikasi behar dugu, errespetu, harridura, miresmen eta doakotasunaz ohar gaitezen. Horrela jabetuko gara buruak islarazten digun banaketa espejismo hutsa baino ez dela: errealitatean ez dago ezer ezerengandik banandua.

Eta apurka-apurka, beste jakinduria horrekin uztartzen hasten garen neurrian, arrazoiaren aurreko jakinduriarekin, zera ikasten dugu: pentsamendu gabeko kontzientzian atseden hartzen, gure benetako identitatearen “toki” (edo ez-toki) moduan.

Ez dio axola izango gure buruak galdera guztientzat erantzunik ez izatea —¿guztiaren parte bat baino ez denak nola jakin ahal izango du osotasun guztiaren funtzionamendua?—. Esperimentatu izango dugu deskantsu har dezakegula Den Harengan, modu zuzenean eta segituan. Eta, hori bizitzen denean, Jesusek bere ikasleekin bezala, Tabor mendian gaude —jainkozkotasunaren ez-tokian—

Egon ezinik, aztoratuta edo molestaturik baldin bagabiltza, seinale garbia buruarekin identifikaturik gaudela, gure kontzientziaren eremuan azaltzen diren pentsamendu eta sentimenduekin identifikaturik gaudela, pentsamendu horiek garela sinesteraino.

Hori gertatzen denean, hartu distantzia pentsamendu eta sentimendu horiekiko. Etorritako bidetik itzuliko diren objektuak baino ez dira. Arnasaren edo gorputzaren laguntzaz, jarri kontaktuan zure sentsazio sakonenekin. Ohar zaitez, buru nahasturaren bide malkartsua uztean, pentsamendurik gabeko kontzientzia biluzia azaltzen dela, eta han deskantsu har dezakezu, ezerekin betetzeko premiarik gabe. Ezjakitearen hodeia izendatzeko beste forma bat da egote huts hori: isiltasun kontenplatiboa da, jakinduriaren ikustea.

Esperimentatzen duenak oihuka lezake Gurutzeko Joanekin batera: Quedéme y olvidéme, / el rostro recliné sobre el Amado, / cesó todo y dejeme, / dejando mi cuidado / entre las azucenas olvidado.

                          www.enriquemartinezlozano.com

Itulpena: Rufino Iraola Garmendia

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada , . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s