Benedikto XVI.a eta Ratzinger

Nolabait esateko, Benedikto XVI.ak bere “hiletan” parte hartuko du Ratzingerren bidez

Gaurko espiritualtasunaren arabera, pertsona bakoitza ez da ‘Izan’ oso eta bakarraren manifestazio bat baino. Badira, ordea, forma batean baino gehiagotan manifesta daitezkeenak. Aita Santua, esate baterako, Benedikto XVI.a eta Joseph Ratzinger bezala. Eta nortasun bikoitzari esker, Benedikto XVI.a desagertzean, Ratzinger “berpiztuko” da.

Eta ispilu-jokoan sartzen gara. Lazkao Txikik, segur aski, sekula ez zuen berreskuratu Joxe Migel Iztueta. Ispiluari bertsoa bota zionean ere hala esan zuen: «Azal zimurtzen ari haiz, moteil, Lazkao Txiki bezala.» Lazkao Txikik Lazkao Txiki ikusten du ispiluan. Ratzingerrek ikus dezake, ordea, Benedikto XVI.a, baina hilda bezala.

Zenbat jendek ez du irudikatu bere hileta, esna egindako ametsetan? Bada, Ratzingerrek ikusi ahal izango du Benedikto XVI.a Aita Santuaren heriotza, otsailaren 28an desagertu egingo baita, heriotzak eraman izan balu bezalaxe. Nolabait esateko, bere “hiletan” parte hartuko du, eta Ratzingerren bidez bete ahal izango du munduak berari buruz zer dioen jakiteko desira.

Benedikto XVI.a beste guztientzat hil egingo da, baina Ratzingerrekin bizitzen segiko du. Guretzat ikusezin bihurtuko da, baina gerta daiteke Ratzingerri esku emanda, mojen lorategian barrena, arrosondo eta eukalipto artean, biek eztabaida transzendentaletan murgildurik paseatzea, edo elkarrekin eta gela berean irakurri eta idatzi jardutea, tarteka konfidentzia txikiak eginez, Rantzinger hildakoan munduak jakin ditzan.

 Bien bitartean, monasterioko mojatxoak Ratzingerrentzat –suposatzen da Benedikto XVI.ak ez duela beharko jantzi eta janik– arropa eta jana prestatzen ariko dira, edo pertsona zaharraren gorputzaren beharrei nola erantzun asmatu ezinik. Arimaz arduratuko da bera, edo ez du izango aholku faltarik Benediktoren partetik.

Nolanahi ere, dimisio horretan Jainkoaren eskua ikusten dutenek nik baino bista hobea dute. Nik esango nuke sekulako sokatira dagoela Vatikanon. Eta, badaezpada ere, hartu gogoan izen hau: Gianfranco Ravasi. Horrek emango dizkio Aita Santu honi azkeneko gogo-jardunak, eta hurrengo Aita Santu izateko kinieletan nahiko aurrera omen dago. Portzierto, eman berria dio Pagolaren liburu bati bedeinkazioa.

Nahiz eta Benedikto XVI.ak berrikuntzak eskatu, zaila da hori epe motzean. Gehiegi pisatzen du Vatikanoko makinaria burokratikoak. Eta Aita Santua aldatzearekin ez dugu deus egiten, lehengo egitura berari eusten bazaio.

DV -Bai Horixe-,130221

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s