Funtzeskoa eta azalekoa

Gizon bat mendian galdu zen. Emazteak parte ema zuen, eta mendizaleek aurkitu zuten egun batzuen buruan, malda barrenean, eguzki galdatan, eta zaurituta. Egunak zeramatzan ezer jan eta edan gabe. Gose eta egarri zen. Mendizaleak eztabaidan hasi ziren:

—Ezertan hasi aurretik medikuari deitu beharko genioke— zioen batek.

—Zauririk handienak, behintzat, garbitu eta sendatu egin beharko dizkiogu— bigarrenak.

—Ura eman diezaiogun, ito ez dadin— besteak.

—Horrenbeste egunez ezer jan gabe, hobe izango da lehenik jan pixka bat ematea— hurrengoak.

—Lehenengoa ez al da eguzkitatik itzalera eramatea? — bosgarren mendizaleak.

—Mugitzea ez al da okerrago izango? —beste batek.

Eztabaidan ari ziren bitartean, azken arnasa eman zuen gizonak.

Gehienok, sarritan, mendizale burugabe horien antzera portatu ohi gara: azaleko gauzetan ipintzen dugu arreta, funtsezkoa ahaztuta. Energia gehiegi xahutzen dugu kanpora begira, albokoak zer egiten duen zaintzen, geure bururen ardurarik gabe. Modu orekatu eta harmoniatsuan garatu eta haztea da pertsonaren lehen egitekoa, oinarrizkoa; alfer-lanak saihesturik, liskarrak eta sesioak bazterturik, nahasmendu eta arinkeriatan galdu gabe.

Funtsezkoa da aldika-aldika bidean geldialditxo bat egin eta zuzen ote goazen erreparatzea, ebaluazio txiki  bat egin eta, oker bagoaz, oinak berriro bide egokian ipintzen saiatzea. Eta geure burua ezagutzea, nola ez? Normalean, geure burua engainurik gabe aztertzen badugu, hoberako izango da. Hobetu egingo da gure giza kalitatea eta, horrekin batera, besteekiko harremanak ere bai.

Oinarrizko beharrak dira: jana, jantzia, estalia, heziketa… Bizi-kalitate minimum bat eta duintasuna funtsezkoak dira. Baina pilaketak ez du inolako onurarik, ez norberarentzat eta ez beste inorentzat. Gauza garrantzitsuei  buruz kontzientzia hartzea da kontua. Orduan erraz ikusiko dugu errukia, enpatia, elkartasuna… oso inportanteak direla. Adibidez, fama eta ospea baino inportanteagoak.

Bizitzan badira bi gauza antzekoak, baina aski diferenteak: jakintza eta jakinduria. Jakintza egoarekin lotura dago: pertsonak badaki fama eta ospea emango dioten pertsonen zirkuluan sartzen, badaki ongi ikusia izan dadin norekin elkartu, asko edukitzeari garrantzi handia ematen dio, zoriona ere horren baitan ipintzeraino, gauza handiak nahi ditu, asko izateari esaten dio ongi bizitzea.

Jakinduria besterik da: behar duenarekin konformatzea, solidarioa izatea, bizitzako gauza sinpleekin disfrutatzen jakitea, egoa gainditzea, Misterioarekin bat eginik sentitzea, oinazea eta sufrimendua, berea eta besterena, tratatzen jakitea.

Komeniko litzateke sufrimendua eta oinazea bereiztea. Oinazea kanpotik iritsi ohi zaigu; sufrimendua geuk probokatzen dugu, gure buruko itsumenak eragiten du, batez ere gauzei bueltak emanez. Ez dago ihes egiterik bizitzaren tranpa mingarri guztietatik, baina eredu mentalak aldatzea posible da, sufrimenduari aurre egiteko. Buruko itsumenak zekenkeria, gorrotoa, zorigaitza… dakartza. Kontzientziaren argitara esnatzeak, erremedioa: alaitasuna, afektibitate sanoa…

Denok nahi ditugu sosegua, oreka, alaitasuna, poza…, kontrabidetik jotzen dugu, ordea. Gure baitan dago problema horren erantzuna: geure barrenera begiratu behar dugu kanpora ordez. Claudio Coelhoren alkimistari bezala gertatzen zaigu: planetaren beste muturrera joan, etxeko jardienean gorderik dagoen altxorraren bila. Etxekalte gabiltza, geure barnetik deserrotuta.

Budak hala esaten omen zien dizipuluei: «Zaindu zuen buruak, egon erne, izan diziplinatuak.» Lehentasunik handienetakoa da, bizitzan, burua zaintzea, saltari hutsa baita, tximua arbola batetik bestera bezala. Gure barne bizitza eta harmonia deskubritzea dira bozkario, alaitasun, umore, irribarre-iturri eta konfort espiritualaren giltza.

Esta entrada fue publicada en 1 Espiritualitatea/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s