Konbertitzea: ikusteko beste era bat

Garizumako III. Igandea, 2013ko martxoak 3, Lukasen ebanjelioa 13,1-9        

Behin batean, batzuek Jesusengana joan eta zenbait galilearri gertatua kontatu zioten: nola Pilatok hil zituen, eta eskaintzen ari ziren abereen odolarekin beraien odola nahastu zuela. Jesusek erantzun zien:

—Uste duzue galilear horiek gainerakoak baino bekatariago zirela, heriotza hori izan zutelako? Ez horixe! Eta zuek ere, konbertitzen ez bazarete, berdin hilko zarete denok. Eta uste duzue Siloeko dorreak azpian harrapaturik hil ziren hemezortzi haiek gainerako jerusalemdarrak baino bekatariago zirela? Ez horixe! Eta zuek ere, konbertitzen ez bazarete, horrelaxe hilko zarete denok.

Gero, parabola hau esan zien Jesusek: Gizon batek pikondo bat zuen bere mahastian aldatua. Joan zen piku bila eta ez zuen aurkitu. Orduan, mahastizainari esan zion:

 —Begira, badira hiru urte pikondo honetara piku bila natorrela, eta ez dut aurkitzen. Moztu ezazu. Zertarako egongo da hor lurra alferrik jaten?

Baina mahastizainak erantzun zion:

—Jauna, utz ezazu aurtengoz; bitartean, ingurua aitzurtu eta ongarria botako diot, ea aurrerakoan fruiturik ematen duen; eta bestela, moztu.

*******************

Konbertsiorako deia dela dirudi bi kontakizun horien arteko lotura.

Lehenengoan, Jesusek ideia tradizional hau desmuntatzen du: ezbeharrak eta, oro har, oinazea bekatuaren ondorioa ziratekeen. Uste horrek ez zuen egiten egoera mingarriei erruduntasuna eta angustia erantsi baino.

Hala eta guztiz, eta paradoxikoa dirudien arren, segituan ikusarazten digu gure egintzek ondorioak dituztela: Konbertitzen ez bazarete, horrelaxe hilko zarete denok. Eta hori izango litzateke modurik egokiena beste tradizio batzuetan karma edo lege karmikoa esaten zaiona ulertzeko, formulazio honekin espresa daitekeena: formen munduan, ekintza bakoitzak bere emaitza du (haizeari eragiten dionak, ekaitza jasoko du).

Baina, gai delikatua denez, irakurketa presatiak edo okerrak direla medio, beharrezkoa ematen du argibide batzuk zehaztea. Karma sortzen duten ekintzak dira, nolabait esateko, jabetze-formaren bati loturik daudenak, emaitzaren baten bila gabiltza eta. Aldiz, “desjabetza” garenean, ekintza egokia gugandik barrena igarotzen da, kanal batean zehar, garbiro, igaroko balitz bezala. Ekintzaren emaitzaz desjabetzeak efektu ezkorrak desegin egiten ditu.   

Desjabetzeak esan nahi du pertsona ez dela identifikatzen egoarekin; ez du egile-kontzientziarik. Olatua itsas gainera irteten eta berriro ozeanora itzultzen den eran, ekintza pertsonagan sortzen da sortu, eta, ostera ere, etorritako bidetik desagertzen.

Jarrera egoikotik desjabetze-egoerara aldatzeari, Jesusek konbertsioa (meta-noia) deituko dio

Ebanjelioko testuen irakurketa moralizatzailea egitean, Jesusen hitzek mehatxugileak, gogorrak, dirudite: Konbertitzen ez bazarete, horrelaxe hilko zarete denok. Ez genekien oso ondo konbertsioa delako horrek zer esan nahi zuen, baina kutsu eta zantzu hauek zituen: mortifikazioa, erruduntasuna eta konfesioa. Eta Damoklesen ezpata bailitzan hartzen genuen, Damoklesen ezpata buru gainean, hari batetik zintzilik, eta atzean Jainko mehatxugile baten irudia.

Zorionez, ez dago horrelakorik. Konbertsio hitzak ez du adierazten inolako mehatxurik, baizik eta bizi-promesa da. Ez ‘hiltzeko’ —zer balio dio gizakiari mundu osoa irabazteak, bere arima galtzekotan? dio Jesusek (Mk 8,36)—, ezinbestekoa da ‘konbertitzea’, hau da, ‘gauzak beste modu batean’ ikusten ikastea, burutik (nous) harago (meta), eta horrek dakar transformazioa pertsonaren baitan.

Transformazioa, Jesusek dioenez, ez da egoa baztertzea baino: Bere egoa salbatu nahi duenak bizia galduko du, baina nigatik eta berri onaren alde galtzen duenak salbatu egingo du (Mk 8,35).

Ulermen kontua da dena, benetako identitatea egoa ez dela ikustea. Eta, hori ahanzten zaigunean, egoarentzat bizi gara, horrela bizitza galtzen ari garela jabetu gabe. Egoarekin identifikatzeak, batetik, uztarriaren klabean bizitzea dakar (alegia, atsegin iruditzen zaigunari lotuta bizitzea) eta, bestetik, errefusa (negatibotzat jotzen dugun guztia errefusatzea), geure inguruan jiraka eta formen mundu ez-egonkorrak sortzen dituen gorabehera eta dantza saihestezinen txotxongilo gisa biziz.

Egoarekin identifikatzeari uztean, osotasunari irekitzen gatzaizkio, modu errespetutsu eta miresmenezkoan. Existentziaren gorabehera guztiak, ‘erorraldi’ eta ‘altxaldiak’, onartzen ditugu, den hari makurtzen gatzaizkio (‘gertatzen da’ forma hartzen du), eta den Erreal guztiaren barrendik etengabe sortzen den konfiantzaren altzoan hartzen dugu atseden, atezuan jarri eta entzuten dakigunean.

Uneoro ona zer den badakiela uste duenaren harrokeria baztertu, eta onarpen apal eta otzantasun desjabetuan bizi, Bizitzak eskaintzen duena gugandik barrena igaro dadin.

Alfonso X.a Jakintsua erregeak, Genesi liburuko kontakizuna irakurtzen ari zela, komentario hau egin omen zuen: Ni Jainkoaren ondoan izan banintz mundua egin zuen egunean, emango nizkion aholku batzuk. Horixe da, hain justu, egoaren hitz egiteko modua. Harrokeria hori baztertzen dugunean, eta soilik orduan, irekiko gatzaizkio jakinduriari: urrats horri metanoia esaten zaio.

www.enriquemartinezlozano.com

rufino iraola garmendiak itzulia

 

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada , . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s