Melloniren hitzaldia, DV:130228

Esan nahi nuke badagoela mugimendu bat, erlijio edo espresio-molde tradizionaletik kanpora

Hasteko, hitz bitan, Xavier Melloni nor den azaldu beharko dugu. Labur esanda, 50 urteko jesuita katalana da. Teologoa eta antropologoa eta, inon kokatzekotan, nik gaurko mistikoen artean sartuko nuke. Espiritualtasunari buruz hitzaldiak ematen aritzen da. Otsailaren 9an, Donostiako Loiolan eman zuen bat, ‘humus, Gipuzkoako kristuak’ komunitateak antolatuta. Gaia ez zen nolanahikoa: ‘Teismoa eta ez-dualtasuna’. Zalantzarik gabe, jakin-min handia piztu zuen. Ez dago elkartu zen jende-kopurua ikusi besterik: 100 pertsona inguru, Iesu izeneko parrokia berri dotorean.

Ni “ausarta” naiz, ausartegia, nahiz eta barrendik beti beldurrez aritu. Kontua da hitzaldiaren laburpena egin nuela euskaraz eta erdaraz, eta nire blogean ipini. Egia esateko, arrakastatsua suertatu da: egun apur batzuen buruan 150 sarreratik gora izan dira. Zenbaitentzat hutsa, niretzat asko da. Jakina, beste kontu bat da irakurri duen jendea bete duen ala ez. Izan ere, neure beldurraz gain, lagun batek ohartarazi ninduen eran, ikaragarri zaila da horrelako hitzaldi baten mamia zuzen transmititzea. Mezua, alde-aldera, transmititu dezakezu, baina hotz samar gelditzeko arriskua dago, hitz orijinalen indarra eta hizlariaren ahotsak transmititzen duen emozioa ez baitago transkribatzerik.

Beraz, blogean ipinitakoa errepikatzen hasi ordez beste bide batetik joko dut. Esan nahi nuke badagoela mugimendu bat, erlijio edo espresio-molde tradizionaletik kanpora, ‘espiritualtasun unibertsala’ edo antzeko zerbait dei geniezaiokeena. Xavier Melloni bera da gidari inportanteetako bat eta, horrekin batera, inguru hauetan gehien dabilena edo ezagutzen dena Enrque Martínez Lozano –Teruelgo semea– da. Adibidez, azaroan tailer interesgarria izan zen bere eskutik Arantzazun. Bultzagile eta sustatzaileen artean, zalantzarik gabe, Iñaki Mendiguren ipini beharko genuke.

Mugimendu hau ez dago inoren eta ezeren kontra. Nik lau bat printzipiotan laburbilduko nuke: a) erlijioak baliagarriak dira norabide bat markatzen dutelako, baina ez etxea bera balira bezala hartuta, baizik eta plano moduan, b) testu zaharrak ez dira hitzez hitz hartu behar, baizik  eta duten sinbolismo-indarra baliatu, horretan aberatsak baitira oso, c) ‘ego’a gainditzen saiatu, gure benetako eta sakoneko identitatea hori ez delako, d) ez-dualtasuna: dena bat da, Jainkoa ez da kreaziotik kanpo, baizik eta txanpon beraren bi aurpegiak dira Jainkoa eta kreazioa.

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s