Legea eta pertsona

Garizumako V. Igandean  2013ko martxoaren 17,  Joanen ebanjelioa: 8, 1-11

 Jesus Oliamendira joan zen. Biharamunean, egunsentian, tenplura itzuli zen, eta herri guztia etorri zitzaion. Jesus, eseririk, irakasten hasi zen.

Orduan, lege-maisu eta fariseuek emakume bat, adulterioan harrapatua, ekarri zioten. Erdi-erdian ipiniz, 4 esan zioten Jesusi:

–Maisu, emakume hau adulterioan ari zela harrapatu dute. Moisesek legean honelakoak harrika hiltzeko agindu zigun; zuk zer diozu?

Galdera azpikeriaz egin zioten, hura salatzeko aitzakiaren baten bila baitzebiltzan. Jesus, alabaina, makurturik, atzamarrez lurrean idazten hasi zen.

Haiek, ordea, galde eta galde ari baitzitzaizkion, zutitu zen Jesus eta esan zien:

–Zuetan bekaturik gabe dagoenak jaurti diezaiola lehen harria.

Eta berriro makurturik, lurrean idazten jarraitu zuen.

Haiek, ordea, hori entzutean, banan-banan alde egiten hasi ziren, zaharrenetatik hasita. Jesus bakarrik gelditu zen, emakumea aurrean zuela.

Jesusek zutitu eta esan zion:

–Emakume, non dira salatzaileak? Ez al zaitu inork ere gaitzetsi?

Hark erantzun:

–Inork ere ez, Jauna.

Orduan, Jesusek:

–Nik ere ez zaitut gaitzesten; zoaz, eta ez egin berriro bekaturik.

*************

 LEGEA ETA PERTSONA

 

Zaila da ulertzea gizakiak beste bati kalte egiteko duen grina. Ez pertsonei bakarrik, baita animaliei eta naturari ere. Beste pertsonei egiten zaien kalteen artean, hauek dira ohikoenak: funtsik gabeko esamesak, deskalifikazioak eta kondenak.

Modu horretako portaeren azpian ez dago kontzientziarik eza (oharkabetasuna) baino; batzuetan, irtenbiderik eman ez zaien sufrimendu-esperientziekin batera. Hein batean, esan daiteke ‘borrero baten larruan biktima bat dagoela’. Konpondu ez den sufrimenduak (oharkabean bada ere) ezjakintasuna elikatzen du, hitzaren esanahirik sakonenean.

Hemen ulertzen den eran, buruak gauzen gainean egiten duen irakurketa egiatzat hartzea da ezjakintasuna. Irakurketa hori, beti, proiekzio bat dela ohartu gabe, ontzat ematen dugu, konbentziturik ‘nire pentsamenduak direla benetako errealitatea’.

Behin oinarri hori ipiniz gero, gauza guztien justifikazioa dator gero. Bat senti daiteke arrazoirik gabe iraindua… edo pentsa dezake egiaren jabe dela, eta, beraz, besteak oker daudela, eta borrokatu egin behar direla.

Horrenbeste epai eta bai kondenen azpian, beti –gaur irakurri dugun testuan bezalaxe–, ez dago segurtasun falta erradikala baizik, mozorrotzean guztiz alderantzizko itxura hartzen badu ere, hau da, segurtasun osoaren itxura. Arrazoi izateko premia sentitzea bera eta egiaren jabe garela uste izatea ez dira sustraian daukagun desegurtasunaren seinale nabarmena besterik, nabarmena eta jasanezina. Horregatik, fanatismoa ez da disimulaturiko desegurtasuna baizik, inor baino, gehiago izan nahiak gutxiagotasun-sentimendu mingarri bat estaltzen duen bezalaxe, justifikazio txit ‘nobleez’ jantzita bada ere.    

Farisau eta teologo ofizialek ere justifikazio ‘noble’ bat zerabilten ahoan, emakumea harrika hiltzera kondenatzeko (eta zergatik ez  gizon adulteriogilea?): ‘Legea’

Egoera horren aurrean, Jesus ez da hasten ezbaian; ez da saiatzen beren jarrera zeinen okerrena den konbentzitzen, ongi asko baleki bezala liskarrek, desegurtasuna dagoenean (nahiz eta inkontzientea izan), ez dutela egiten pertsonak beren jarreretan are gehiago itxiarazi eta, duten jarrerari eusteko, gero eta ‘argudio’ gehiagoaren bila jarraiaraztea besterik.

Ebanjelioaren irakurleek ezagutzen dute Jesusen oinarrizko planteamentua: pertsona beti legearen gainetik dago. Ez da gizakia larunbatarentzat, baizik eta larunbata gizakiarentzat (Mk 2,27); zer dago onartua larunbatean: ongia ala gaizkia? (Mk 3,4). Jesusek ez ditu pertsonak ikusten ‘zintzo ala bekatari’ filtropean; ez ditu, ezta ere, bere sinpatia eta antipatiak, beldur eta beharrak  proiektatzen pertsonengan.

Jesus gizaki anaikorra da, pertsonen bihotza ikusten dakiena, eta pertsona bakoitzari bakarra balitz bezala begiratzen dio, bakarra balitz bezala tratatzen du. Anaia txiki hauetako batekin egin zenutena, nirekin egin zenuten (Mk 25,40) eta, azken finean, Jainkoa bera ikusi, Misterio handia aurpegi bakoitzean espresatzen. 

Hain zuzen, gizakiaren bihotza ezagutzen duelako dio hau: Bekatutik libre dagoenak jaurti beza lehenengo harria. Hitz horien aurrean, beren buruak ‘zintzotzat’ zeuzkatenen etiketa atsegingarriak desegiten dituzten hitz horien aurrean, ihes egiten dute denek. Inor ez da inor baino hobea: zein eskubiderekin epaitzen dugu, deskalifikatzen eta kondenatzen?

Baina Jesusen erantzuna ez da hor amaitzen. Haren hitza, zentsoreen kontrako salaketa-hitza da, baina emakumearentzat barkamen-hitza. Ez dago kondenarik: zoaz bakean..

Baina badirudi oraindik ez dugula ikasi: ebanjelioko testu hori zentsuratua izan zen hasierako komunitatean harik eta, azkenik, laugarren ebanjelioan sar zedin lortu zuen arte. Eta gaur egun oraindik, bere burua Jesusen jarraitzailetzat duten pertsona erlijioso asko igorra eta kondenarekin identifikatzen dira, edo hori hartu dute beren identitate-seinaletzat.

                                   www.enriquemartinezlozano.com

 Rufino Iraola Garmendiak euskaratua

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s