“Atez ateko zigorra”

 

Kontzientzia bagenu, aski litzateke bosgarren ontzia jartzearekin

 

 «Badator aldaketa!», dio, herrian, Udalak banatu duen orriak, atez ateko hondakin-bilketari erreferentzia eginez. Halaxe da: badator aldaketa. Martxoaren 21ean jarriko da martxan Goierriko hiru herritan, Legorreta, Itsasondo eta Zaldibian, atez ateko sistema. Lehenengoak izango gara, eta tira!, zerbaitetan lehenak izatea ere eskertzekoa da. Behin, zarauztar batek zaldibitar bati esan zion, dotore esan ere, Zarautz bazela Zaldibia halako ez dakit zenbat. Eta zaldibitarrak erantzun, ez dotorezia gutxiagorekin: «Bai eta, hala ere, telefonikako listinean gure atzetik zaudete.» Orain, ordea, telefono-listina eta horrelako bitxikeriatan sartu beharrik gabe, estreinakoak gara Goierri osoan, eta Gipuzkoan ere lehenengotakoak.

 Ni, hasieran, atez atekoaren kontrakoa nintzen. Besteak beste, onurez konbentzitzea kostatzen zaidalako. Baina gehiengoak besterik erabaki badu, men eta amen! Nahiz eta sekulako pereza ematen zidan, eta didan, hondakinak hartu eta perfekzionista baten moduan dena xehetasun osoz banatzeak, besteek egiten badute nik ere egingo dut. Gainera orain arte ere, neurri batean, sailkatu ditugu: pilak, papera, kristala eta abar.

 Nolanahi ere, norbait oraindik enteratu ez bada, ez da izango informazio faltaz. Auskalo zenbat bilera, prentsaurreko eta txosten egin diren gai hori plazaratu zenetik, nahiz eta, batzuen ustez, informazioa ematea eta parte hartzea ez diren sinonimoak. Datu bat ematearren, herriko kronistak dozena bat kronikatik gora idatzi ditu atez atekoaren gainean, hiru bat hilabeteren buruan, hau da, kasik astero.

 Azalpen horien guztien ostean, ez dakit nola justifikatu izenburua: “Atez ateko zigorra”. Baina… bai! Nire ustez, atez atekoa “zigorra” da. Zigorra da etxean horrenbeste ontzi eduki beharra; zigorra, inguruko herriak, Beasain, Idiazabal… txukun eta apain, eta gure kaleak zaborrontziez dekoratuta ikusi beharra; zigorra da, lehenaz gainera gehiago kontrolatuko gaituztelako: txipak eta… Batez ere, zigor morala dago: benetako kontzientziarik ez dugulako ezartzen zaigu atez atekoa, zeren, kontzientzia bagenu, aski litzateke bosgarren ontzia jartzearekin. Udalaren ustez –eta agian arrozoi du– ez dago kontzientziarik eta iruditu zaio, nonbait, ez duela merezi kontzientziatzen saiatzeak, ez dagoela behartzea beste erremediorik, zebrabidearekin soilik eskarmentatzen ez garelako semaforoak ipintzen dituztenean bez

Errudun sentitzen naiz.

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s