Errramu Igandea: komentarioa, Lukasen ebanjelioa: 23,1-49

BI ITZUL-IRAULI ERABAKIGARRI, JESUS KONPRENITZEKO

Ehun urte baino gutxiagoan, Kristologiak (Jesus eta bere misioa konprenitzeko erak) bi itzul-irauli nabarmen izan ditu: bata, esan genezake, aski finkatua dagoela — dokumentu magisterial batzuk gorabehera, eta teologia ikasketarako zentro batzuk oraindik ez direla ohartu ematen badu ere—; bestea, oraindik hastapenetan dago. Horiexek biak aipatu nahi ditut, txit giltzarri baliosak eskainiko baitizkigute Jesusen gurutzea ulertzeko, lehengo teologia, katekesia eta predikuek ohiturik ginduzkaten  irakurketa espiazionista eta sakrifizialetik askaturik.

Lehenengo itzul-iraulia da goitik beherako kristologiatik  behetik gorako kristologiara pasatzea. Nouvelle théologie  frantziarrarekin hasi zen, eta Vaticano II.aren inguruko eta ondorengo urteetan sakondu eta egin zuen aurrera (1960-1980), beti ere teologia europarraren (Alemania, Holanda…) eragin indartsuari esker.

Sintesian, esan daiteke aldaketa hauxe izan zela: Jesus Jainkoa da esatetik Jainkoa Jesus da esatera pasatzea. Eta sekulako iraultza suposatu zuen. Goitik beherako teologiak uste zuen bazekiela Jainkoa nor/zer zen. Hortik aurrerakoa erraza zen: Jesusi aplikatu Jainko-atributuak (ahalguztidun, orojakile, betiereko, aldagaitz…). Horren erruz, praktikan, Jesusen giza izatea ahazteraino iritsi zen.

Baina hor zegoen tranpa ezkutuan: ez genekiela Jainkoa zer den. Beraz, egiten zena zen gure giza neurriaren araberako Jainkoaren irudia proiektatu, eta horrek idolo bihurtzen zuen. Jesusi ere ezaugarri horiek atxikitzen zitzaizkionez, kultu-objektu bihurturik, Jainko gisa adoratzen zen, eta, ondorioz, Jesusen bizitza historikoaz kasik ohartu ere ez.

Behetik gorako kristologiak zeharo alderantziz funtzionatzen du: kristauok esaten badugu Jesusek Jainkoa errebelatzen digula, has gaitezen Jesus ezagutzetik: bizitza, ekintzak, hitzak…, Jainko hitza esaten dugunean zer diogun hobeto/gehiago ezagutuko dugu.

Ondorioak nabarmenak izan ziren: Jesusen praktika, lehen ahantzia, zentro eta gune nagusi izaten hasiko da, filosofia eta teologia abstraktu batek kristau imaginariumean, mende luzeetan zehar, ezarritako Jainkoaren irudia zuzendurik.  

Gurutzearen gaiari dagokionez, goitik beherako kristologian, zerutik zetorren salbatzailearen sakrifizio gisa ikusten zen. Zerutik jaitsi eta gurutzean hilik, gure lehenengo gurasoek egindako bekatuagatiko zorra ordainduko zuen. Gaur egun, oraindik ere, irakurketa espiazionista horren ondorioek iraun egiten dute.

Behetik gorako kristologian, aldiz, garbi dago, lehenik eta behin, Jesusen gurutzea ez dela Jainkoaren mendeku-asmo eta -gogoa, baizik eta bizitzeko modu jakin baten ondorioa, bizitzeko modu hori jasanezina delako garai hartako agintedunentzat, eta, ondorioz, Nazareteko maisua paretik kendu beharra sentitu zuten. Ikuspegi horretatik —hain zuzen historiarekin ondo, hobeto, uztartzen dena— gurutzearen irakurketa erradikalki aldatzen da: Jesusek eskaintza gisa biziko du —maitasunezko fideltasun bizitza erabatekoan— zapalkuntza eta injustu eta guztiz ez-humanoa izan zena (24/03/2013).

Bigarren itzul-iraulia, hori ere aski kopernikarra, Jesus ulertzeko modua da; horretan hasi besterik ez gara egin. Itzul-irauli horren oinarria ez dago teologian bertan (edo kristologian), baizik eta —askoz zabalagoa da esparrua— ezagutze-forman. Aldaketa sakona, iraultzailea, dago errealitatera inguratu eta ikusteko moduan. Ezagutze-eredu mentaletik eredu ez-dualera igaro gara.

Ezagutze-eredu mentalak objektu guztiak bananduta ikusarazten dizkigu, eta eredu horrentzat hori da errealitate errealaren azken egia. Buruak, pentsatzeko, banantzea ezinbestekoa duenez, ondorio honetara iristen gara: bata bestetik banandurik dago den oro…, Jainkoa barne.

Eredu ez-dualak ateratzen gaitu errore horretatik: ezer ez dagoela beste ezerengandik banandua ohartzeko, aski da burua isilaraztea. Sare bat da dena, elkarrekiko erlazio holistiko miresgarrian uztarturik. Kontua ez da diferentziak ukatzea; aitortzen da forma isolatu bakoitzaren balioa, baina ikusten dena da forma guztiak, isilpean, elkarrekin besarkaturik daudela, denen artean osatzen duten batasun paregabean. Diferenteen (diferentzien) batasuna da ez-dualtasuna (ez-bitasuna); itsasoko olatuen antzera, ur bera da dena.

Gurutzeko gaiari gagozkiolarik, itzul-irauli berri horrek ispilu garden baten antzera ikusarazten digu Jesus, non islatzen den denok garen ur hori: gure sakoneko identitate konpartitua. Era berean, beregan aurkitzen dugu oinazeari eta heriotzari aurre egiteko modua ere, ziurtasun osoa ematen digulako garen hori ez dela inoiz hiltzen.

(Cfr. M. Lozano: “Dos giros necesarios…”)

                                 

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s