Frantziskoren ekinbidea

 Aita Santuaren ekinbidearekin, makroekonomiarekin bezala gertatzen da

Eliza Katolikoak badu Aita Santu berria. Hautaketa aurreko eta ondoko guztia espektakulu bihurturik etorri zaigu. Gaurko munduan zailak dira, izan ere, diskrezioa eta moderazioa, komunikabideek horrenbesteko agintea duten garaian. Aita Santuaren ekinbidearekin, makroekonomiarekin bezala gertatzen da: zifra handiak, kurba eta bariante mordoa aipatzen da, makroekonomiaren lerro nagusiak nondik nora ibiliko diren azaltzeko. Baina zifra eta aldagai horiek, onak izanik ere, ez dute askorik konpontzen egunero ogia eta esnea erosi behar dituenaren poltsaren zuloa.

Aita Santuak ere marka litzake bere ekinbidearen lerro nagusiak, eta, adibidez, esan dezake ez dela zilegi antikontzeptiboak erabiltzea, baina Kenian lanean ari den moja gaixoak, ikusirik haurrak SIDAk jota atera direla amaren sabeletik, ez du kontzientziako karga handirik izango gazteen artean preserbatiboak banatzeko (irratian entzundako kasua). Edo, gaur konkrezioaren bidea hartu dugunez, Malagan bizi den beste moja batek neroni kontatua da: «Tratu txarrak jasandako emakumeekin lan egiten dugu, eta lehenengo baldintza da senarrarengandik separatzea.»

Nik oso hunkiturik eta itxaropentsu ikusten dut jendea. Aldaketa nahi du Elizaren estamentu guztietan; batez ere, kupularen gorenean. Alde batetik, kontraesanak eta moral bikoitza gainditzeko eta, bestetik, ebanjelioko baloreak indartzeko. Aldaketa-irrikak ipintzen du, inkontzienteki, esperantzaren bidean. Baina zer espero daiteke Frantziskogandik? Kasu batzuetan, lotsagarri jarraitu nahi ez badu, Eliza barnean dauden eskandaluak garbitu beharko ditu; Kuria vatikanoarrak kirurgia gogorra beharko du, sendatuko bada…

Esan, esan du Eliza pobrea eta pobreentzat nahi duela. Borondate onik ezin ukatu, baina, nire ustez, pobreenganako hurbiltasuna karitatean geratuko da, eta ez da gutxi. Zer egingo du, ordea, diferentziak sortzen dituzten estruktura politikoen kontra? Katoliko homosexualekin berdin: kristau karitatea eta konprentsioa eskainiko die, baina efektiborik deus ez. Emakumearen papera Elizan ez da asko aldatuko; noski, ez egin emakume apaizik ezagutzeko ametsik. Dogmen errebisiorik ez da izango. Elizaren doktrina ofiziala kuestionatzen duena kanpoan geratuko da. Goitik beherako kristologiak, eta ez behetik gorakoak, aginduko du teologian. Tolerantzia eta pluraltasunaz asko hitz egingo da, baina aurreratu gutxi. Apaiz ezkondurik apenas izango den, eta abar.

Bai Horixe (DV), 130321

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s