Kanpo zorra, pobreak hiltzen dituen gurpil zoroa (2005)


“Kanpo zorra”. Zer dago hitz horren azpian? Labur esateko, trajedia handia, drama izugarria, eta giza adimearen porrot historikoa. Oso erraza da kanpo zorra zer den definitzea: herrialde batek beste bati dion diru zorra. Ez leukake garrantzi handirik zor hori parametro normaletan errendituko balitz, baina ez da hala gertatzen. Hirugarren Mundua deituriko herrialdeek  diru mordoa zor diete herrialde aberatsei. Kasu batzuetan, urteko aurrekontuaren % 80raino iristen da, eta, begi bistakoa denez, oso diru gutxi geratzen zaie gainerako beharrei erantzuteko: osasun etxeak, eskolak, errepideak, etab.

Bi arrazoi nagusi daude zorra zorraren gainean pilatzeko. Batetik, herri aberatsek pobreei dirua uzten diete. Zer-nolako baldintzetan, ordea? Hori da arazoa. Edozein momentutan aldatzen diete utzitako diruaren interesa: orain %6 baldin bada, hemendik 6 hilabetera izan daiteke %15. Horrela, abuso nabarmen horren erruz, sartzen dira gero zor handiagotan. Bestetik, Hirugarren Munduko herrialdek saldu behar dituzten produktuei (batez ere lehengaiak) beraiek ez diete ipintzen prezioa, Europa eta Amerikako erosle aberatsek baizik. Hango urreak, zilarrak, diamanteak eta beste metal eta mineral asko huskerian datoz hona, haiek esku hutsik eta larrugorrian utzirik. Hori gutxi balitz, sekulako arantzelak ordaindu behar dituzte, “lapurtzen dieten” ez esatearren, esportatzen dituzten produktuengatik.

Beraz, garbi dago haien hipoteka nondik datorren eta ondorioa zein den: pobre eta aberatsen arteko banaketa, dutenen eta ez dutenen arteko bereizketa. Herrialde aberatsen politika komertzial osoa, zoritxarrez, kontsumoari begira egina dago; sistemak erostera bultzatzen gaitu, baina dirua daukatenek bakarrik eros dezakete, eta ez dutenak sistematik kanpora geratzen dira, gosea, miseria eta gaixotasunak besterik ez dutela, ihes egitea beste erremediorik gabe.

Baina zergatik ez da konpontzen arazo hori? Erantzuna oso sinplea da; guk gure estatusa jaitsi nahi ez dugulako. Pentsa ezazue zeinen dramatikoa den egoera: guk gutxiago kontsumintzen ez dugun bitartean, Afrikan ezin dute gehiago kontsumitu, zeren horrek planeta honen suntsipena lekarke. Garapen jasangarria diogunean hartzen ote dugu hori kontuan?

Bestalde, giza adimenaren porrota da hau. Eta gure adimenak porrot egiten du errealitatea ikusi nahi ez dugunean, problema sozialak eta politikoak konpontzeko gauza ez garenean, krudelkeria eta biolentziaren aldeko apustua egiten dugunean edo geure eta inoren bizitza ozpintzen enpeinatzen garenean, ala zoriontsuak gara mundua horrela ikusita?. Carlo Cipollaren ustez, ergelkeriaren gailurra da norberarentzat probetxurik

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s