Hemen gabiltza

Nork dio Margaret Thatcher emakume handi bat izan zela?

Hemen gabiltza aktualitateari pultsua hartzen. Gaur goiza Venezuelara begira daramat, atzo (igandea) hauteskundeak izaki. Badirudi, justu antzean bada ere, Madurok irabazi dituela, eta ziurtaturik dago Chavezen pentsamoldeak eta jardunbideak jarraipena izango dutela. Horrek –zergatik disimulatu?– asko poztu gaitu; agi danean, hil berria den liderrak herri xumearentzat politika onuragarria egin zuen. Beraz blogean idatzi nuen bertsoa errepikatzeko moduan naiz: «Venezuelan hil da Chavez / baina haren karisma ez / bere ideiak aurrera urrats handiak emanez / Maduro heldua denez / aurki presidente baietz / omenaldi bat prestatuko dut nik bien omenez.»

Hemen gabiltza joan den asteko zenduei begira. Horietako bat Margaret Thatcher. Atzo egin zioten hileta-elizkizuna Burdinazko Damari. Hor joan zen armadako soldaduak hilkutxaren atzetik zirela, Londreseko kaleetatik barrena, Westminsterreko Jauregitik katedralera. Ez zait bururatzen Iñaki Zubeldiak dekidatu dizkion hitz batzuk baino hoberik Thatcherren figura eta lana deskribatzeko; hona haren hitzak, bada, neuk euskaratuta: «Nork dio Margaret Thatcher emakume handi bat izan zela? Izan zen benetako… horixe! Infalible usteko hiltzailea. IRAko 11 presori hiltzen utzi zien. ‘General Belgrano’ gerra ontzian zihoazen 161 soldadu argentinar hil zituen, nahiz eta jakin Malvinasko gatazta-eremutik kanpora zegoela. Hori gizadiaren aurkako krimena zela jakin arren, ontzia hondoratzeko agindua eman zuen. Ongizate-gizartea desegin zuen, sindikatuak ahuldu zituen, liberalismoa, hau da, bankeroak, espekulatzaileak, goantedun lapurrak… indartuz; Nelson Mandela desprestigiatu zuen; ez zuen inorekin ezer negoziatu nahi izan, beti berak arrazoi.» Nik erantsiko nioke bere izaera antikomunista y amerikanoaren aldeko tirria patologikoa.

Hemen gabiltza istorio eta heriotza gehiagoren bila. Sara Montiel eta beste guztiei ezer kendu gabe, Jose Luis Sampedro aipatu nahi nuke. Gizon horri beti izan diot miresmena. Batetik, idazle handia izan delako. Auskako zenbat urte diren, adibidez, ‘La sonrisa etrusca’ irakurri nuela, eta oraindik gogoan ditut pertsonaia batzuk, pertsonaia horien pentsaera, psikologia, eta filia eta fobiak… Baina, bestela ere, intelektual handia eta interesgarria izan da. Bere apaltasun eta eskurakoitasunak oraindik miresgarriago bihurtu zuten. Boterearekin kritiko eta, azken ordura arte, herri-mugimenduak gogoan, 15-M kasurako.

DV, Bai Horixe:  130418

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s