Madril aldean (I)

Badago umorea, ironia eta protesta ederki uztartzen dituenik

Hiri handi bat ezagutzeko edo ezaguturikoa berritzeko, denbora justuegia da astebete. Baina, handienez aurrera beren, saiatuko naiz pintzelada batzuk ematen, artikulu batean ezin bada, bitan. Batez ere, pasadizo txikien gainean egindako gogoetak izango dira.

Alcalá de Henaresen egingo dut lehenengo geldialdia. Plazara iritsi ginenean, Antonio Mariak markesaren alabaren ezkontzan egin zuen galdera parafraseatu genuen: «Zer da hemen horrenbeste poliziarekin ospatzen dena?» Caballero Bonald poeta, Felipe printzearen eskutik ‘Cervantes’ saria jasotzen. Egia esan, ez zegoen jende gehiegi ekitaldiaren zain, nire uste apalean. Gure taldean ere ez zuen entusiasmorik piztu. Dena den, ni neu pozik geratuko nintzen Jose Manuel Caballero Bonald poetari entzuten, baina dagokionak baino protagonismo gehiago beste batzuek izan behar horrek… Gainera, presaka ginen. “Baztan Berrira” (Arizkungo Juan Goienetxe nafarrak sorturiko herria) joan behar genuen bazkaltzera.

Chinchon hartu dut hurrengo geltokitzat. Uste dut herri osoa dagoela ‘Gizadiaren Ondare Historiko’ deklaratua. Batez ere, zezen-plaza transformatzen den herriko plaza da interesgarria, goiko balkoiak, gero zezen-korridak ikusteko balio duten berberak, jatetxe eta kafetegi bihurturik, asko behintzat. Badago umorea, ironia eta protesta ederki uztartzen dituenik. Hango denda batean ikusia da honako idazki hau: «Yo voto, tú ganas, él pierde, nosotros nos jodemos, vosotros os forráis, ellos van al paro.» Eta ez bakarra, bazeuden antzeko gehiago ere.

‘Erretiroko Parkea’, euskaraz ipintzeko lizentzia hartu dut. Seguru ingelesek edo txinoek ere itzultzen dutela! Bikaina benetan! Zaintzaileetako batek esan zigunez, 16 Ha ditu, Gipuzkoako baserri onenetako bat bezain handia. Landaredi ugaria eta dotorea! Bada putzu handi bat ere, baina kontatuko dudana putzu txikiago bateko anekdota psikologikoa da. Putzu txiki horretan, ahatea zebilen bere kumeekin. Hantxe ikusi nituen natura tratatzeko bi forma diferente. Gure taldekoek haurrei bezala egiten zizkieten kontuak, «ene, bai politak!», eta era horretako beste hainbat espresio afektibo jaulkirik. Bazebilen, era berean, neska bat –seguruenik biologia-ikaslea–, koadernoa eskuan eta argazki-kamera lepoan, kopeta serioa, eta ahatekumeentzat hitz goxorik gabe lan teknikoa egiten. Pentsarazi zidan ekologismoa ez ote den sentimendurik gabeko naturaren defentsa hotza. Ondo ari al gara?

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada , . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s