BARNEKO HAURRAREKIN ELKARRIZKETA BERRESKURATU

Problemaren batek, neurriz gora asaldatzen gaituenean, bere intentsitateagatik edo etengabe errepikatzen delako, seguruenik umetako zauri edo gabeziaren baten aurrean gaude. Arreta eskaini beharrekoa ez da gaur egun garen pertsona heldua, baizik gure inkontzientearen bazterren batean ahazturik geratu zen haurra. Eta erremediorik gabe saiatu beharra daukagu aurkitzen, babesten eta onesten. Lehenik, begi-bistara ekarri; gero, denbora eskaini eta bere kargu egin; begirada amultsuaz eta amodio-sentimenduan murgildurik onartu, entzutea premiazko zaion guztia esanez. Horrek itzuliko dizkio auskalo noiztik irrikatzen dituen konfiantza eta segurtasuna. Hori da, zalantzarik gabe, integrazio psikologikoan hazteko lanik efikazenetako bat.

Nolanahi ere, begi-bistakoa da, barneko haurrarekin topaketarik gabe, ezizenezkoa izango dela integrazio psikologikoa. Hurrengo praktika honek lagun diezaguke topaketa hori izaten. 

 

*************

 

BARNEKO HAURRA TOPATZEKO LAN PRAKTIKOA

 

Haurra premia hutsa da. Eta, oinarri-oinarrian, onetsia sentitzeko premia du. Xede hori lortzeko lau bide ohikoenak hauek dira: gorputza, begirada, eskaintzen diogun kalitatezko denbora eta mintzamoldea (zuzentzen diogun egiazko hitz amultsua).

Haurrak erantzun egokirik jaso ez bazuen, eske jarraituko du, errepikatzen zaizkigun  ondoez eta nahigabeen bidez eskatuko du; horrela ohartuko gara gure barneko haurra dela aurkitu eta askatzeko premia duena. Baina, orain, gaur egun garen pertsona heldu honek egin behar du haurraren kargu, onetsia sentiarazi, senda dadin.

 

Hasieran, heldu horrek begi-bistara ekarriko duzu izan zinen haur hura (izan zinena eta gaur oraindik zure baitan bizitzen jarraitzen duena). Lagungarri izan dakizkizuke haurtzaroko oroitzapenak edo begira dezakezu haurtzaro edo gaztaroko argazkiren bat. Har ezazu behar duzun denbora guztia, ongi begiztazeko.

Hurbil zakizkio barneko haurrari eta bere izenez deitu.

Begiztatzean, saia zaitez sorrarazten dizkizun lehen sentimenduez ohartzen, kontziente izaten eta, astiro-astiro, behar den denbora harturik, ahalegin zaitez zure baitan onespen-begirada piztu dadin; harenganako onberatasun eta atseginez osaturiko begirada eta, aldi berean, kariño-sentimendu bizi eta iraunkorra.  

Segi ezazu egoera horretan behar den denbora guztian, zure barneko haurra sentimendu positiboez inguraturik.

Mintza zakizkio: jakinaraz iezaiozu berak ez duela inolako errurik; “haurra zara: bizia, ona, maitekorra, amultsua, alaia, espontaneoa, baliosa…; ez zenuen ezeren errurik; errugabea zara”

Eta behar izanez gero, besarka ezazu, baita fisikoki ere, zeure gorputza besarkada handi batean inguraturik, eta maitasun biziz besarkatzen duzuna hura dela sentituz.

Ez ibili presaka: haurrek denbora asko behar izaten dute, eurekin “zaudela” ziur egoteko…

Bigarren momentu batean, sar zaitez haurraren azalean eta, handik, utzi gaurko begirada eta sentimenduen geziek harrapa zaitzaten. Berehala ohartuko zara zure biziera, alaitasuna eta onberatasuna esnatzen hasi direla astiro-astiro.

 

******

 

(cfr. Crisis, crecimiento y despertar. Claves y recursos para crecer en consciencia,

Desclée De Brouwer, Bilbao 2013, pp.171-173).

‘r. iraolaren tzulpen librea’

 

 

 

Barneko haurrarekin topaketa hori bizitzean, bideo eder honek erakusten duen antzeko zerbait gertatzen da:

 

https://www.youtube.com/watch?v=pfxB5ut-KTs&feature=youtube_gdata_player

 

 

 

Esta entrada fue publicada en 1 Espiritualitatea/gogoeta y etiquetada , . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s