Madril aldean (II)

Hala ere, Madrilen dagoen monumenturik handiena kanposantua da

 Hiri handi batera zoazenean, kasik derrigorrezkoa da museoak, katedralak eta palazioak bisitatzea. Bisitatu genituen batzuk, adibidez Museo del Prado. Handia da. Gutxi gorabehera, XV. mendetik hasi eta XIX.era arteko pintorerik onenen koadroak ikus ditzakezu; batez ere –Goya eta besteren bat edo beste kenduta– pintura erlijiosoa. Txunditu egiten zara artista haien lanekin, baina, bestetik, ohartzen zara Elizaren aginte kasik absolutuaz eta horrek zapore gazi-geza uzten dizu.

Pinturaz tutik ez dut ulertzen. Magoaren trukoekin bezala txunditzen naiz, horrela disfrutatzen dut. Begietatik kolpean sartzen zaidan emozioarekin geratzen naiz. Arteaz disfrutatzeko ez dago aditua izan beharrik, eguzkia hartzeko astronomoa zertan izanik ez dagoen bezalaxe. Esango nuke zenbat eta adituagoa zaren gai batean, orduan eta gehiago kostatzen dela emozioari eragitea.

Bisitekin jarraitu genuen: La Almudena, Errege Palazioa, El Escorial, Santiago Bernabeu… La Almudena izango da Espainiako katedralik berriena, 1993an amaitua. Bikaina da, baina zertarako tamaina horretako katedral bat garai honetan? Egia da 1885ean hasia dela. Dena den, gure herritar bat hantxe dago ehortzia, bisitatu genuen. Han dago, han dago, Alcalako Atea. Han dago El Escorial, txundigagarria, dakizunez presoen odol eta izerdiz egina.

Hala ere, Madrilen dagoen monumenturik handiena kanposantua da. Kalkulatu nuen izango zituela lau kilometro luze eta hirurehun metro zabal. Auskalo zenbat mila gurutze dauden, nahiz eta iruditzen zaidan gurutze gabekoak ere asko direla. Dena den, gurutzedunak zein gabeak, denak dira anonimoak Madrilgo kanposantuan, La Almudenan ehorzteko ‘meriturik’ ez baduzu, noski. Pentsatzen egon nintzen ez jaiotzea bezala dela Madrilen jaiotzea eta hiltzea. Zarenik ere inor ohartu gabe jaio eta hilko zara han.

Toldedon ere izan ginen. Toledok, jakingo duzuenez, bi parte oso diferenteak ditu: parte zaharra, mudejar kulturakoa, eta parte berria. Parte zaharra, Chinchon bezalaze, Gizadiaren Ondare Historikoa da. Hiru kultura bizi izan direnez –arabiarra, judutarra eta kristaua–, etxe eta elizetan ere nabarmena da hori. Han dago Cisneros kardinala ohore guztiekin, baina ez dago hark sutan erretzera kondenatu zituenen aipamenik. Hain zuzen, edozein elizatan ikusiko duzu San Lorenzo edo San Sebatianen martirioa, baina inoiz ere ez Miguel Servet bat —Calvinoren aginduz— sutan erretzen, edo inkisizioak kondenatu zituen beste batzuk, adibidez Giordano Bruno.

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s