BIZITZEKO

MAITASUN apur bat opa dizut, nor maitatua izan dezazun, eta maitatua senti zaitezen.

EGIATITASUN apur bat opa dizut, bene-benetakoa izan zaitezen, zeure buruaz gustatu eta hobeto bizitzeko.

SENTIBERATASUN apur bat opa dizut, bizitzako edertasunen aurrean axola gabea izan ez zaitezen.

SOLIDARITATE apur bat opa dizut, laguntza eskatzen dizunarengandik begiak ez apartatzeko.

PATXADA apur bat opa dizut, eguna amaitzean, lasai oheratu eta aingeruen moduan lo egin dezazun.

AMETS txiki batzuk opa dizkizut, arima, egunero, elikatzeko.

GIZATASUN apur bat opa dizut, zaren hura aitortu eta onar dezazun.

ESPERANTZA apur bat opa dizut, bizitzan sinestarazteko eta zure haur-arimarekin konekta dezazun.

ALAITASUN apur bat opa dizut, gero bana dezazun, besteen aurpegian irribarrea ipiniz.

JAKINDURIA apur bat opa dizut, Ona bakarrik existitzen dela uler dezazun, eta gainerakoa ilusioa dela.

FEDE apur bat opa dizut, gida zaitzan, goiari eutsi eta zutik iraunarazteko.

ZORION apur bat opa dizut, zeure barnean aurkitu eta behar duenari eskaintzeko.

ADISKIDETASUN apur bat opa dizut, hauxe ikas dezazun: “lagun bat duenak egundoko altxorra du”.

ZEURE BURUARENTZAT MAITASUN apur bat opa dizut, dituzun kualitateak atzeman eta zeure barnean ikusten duzuna gusta dakizun.

AUSARDI apur ba opa dizut, herabetasuna baztertu eta, bidea osoa eginik, helmugaraino irits zaitezen.

E. Martinez Lozanoren oparia

R. Iraolaren itzulpen librea

Esta entrada fue publicada en 1 Espiritualitatea/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s