KUIDADO ETA JUPITER

Mentekoste Jaia, 2013-05-19, Jn: 14, 15-16,23b-26

          Aldi hartan Jesusek esan zien bere ikasleei:

         ―Maite banauzue, beteko dituzue nire aginduak. Beste defendatzaile bat eskatuko diot Aitari, beti zuekin egon dadin.

         Maite nauenak nire hitza beteko du, eta nire Aitak bera ere maiteko du, harengana etorriko gara eta harengan biziko. Maite ez nauenak ez du beteko nire hitza. Eta entzuten duzuen hitza ez da nirea, bidali ninduen Aitarena baizik

         Orain, zuen ondoan nagoela, hitz egiten dizuet gauza hauei buruz, baina Defendatzaileak, nire izenen Aitak bidaliko dizuen Espiritu Santuak, irakatsiko dizue dena, eta hark gogoraraziko dizue esan dizuedan guztia.

KUIDADOA BIZI

 Erruz poztu ninduen, aitasantutza-aldi ofizialaren hasierako homilian, Frantzisko aita santua —martxoaren 19a zen, San Jose jaia, Maria eta Jesusen “zaindaria”— bizitza zaintzeko misioan zentratu izana.

Eta Kuidadoren mitoa gogorarazi zidan, gure aroaren hasieran sortua; hona hemen errepikatua:

Kuidadok lohi puska bat aurkitzen du, eta forma ematen hasten da. Jupiter iristen da, eta, Kuidadok eskaturik, haize ematen dio haren espirituari. Baina Kuidadok izena ipini nahi dio modelatu duenari eta Jupiterrek debekatu egin zion. Biak eztabaidan ari ziren bitartean, Lur (Tellus) iritsi zen, eta honek ere izena ipini nahi izan zion, eta eztabaida gero eta bortitzagoan hasi ziren. 

Ados jarririk, Saturnori eskatu zioten epailetza egiteko; eta Saturnok erabaki hau hartu zuen: Zuk, Jupiter, espiritua eman zenion; hiltzen denean, itzuli egingo zaizu. Zuk, Lur, gorputza eman zenion; hiltzen denean, itzuli egingo zaizu. Baina zuk, Kuidado, modelatu zenuen kreatura, eta zure zaintzapean edukiko duzu bizi den artean… Eta zuen artean, izenaren gainean, halako eztabaida sutsua dagoenez, nik hartuko dut erabakia: kreatura honen izena Gizon izango da, hau da, humusez egina; «lur emankorra» esan nahi du.

 

 Zaintza eta Kuidado Espirituari egoki datozkion izenak dira. Ebanjelioak defendatzailea esaten dio (jatorriz, grezieraz, parakletós: alboan dagoena). Eta ondoan dago, etengabeko kuidado gisa.   

Ikusmolde mentalean, ordea, bata bestearengandik banandua dago dena. Horregatik, Espiritua ere irudika daiteke entitate banandu gisa —urrun edo gertukoa—, beti ere kanpotik laguntzen gaituena… nahiz eta esaten den bere bizitokia garela.

Planteamendua zilegi iruditzen zait ikusmolde horretan, hau da, ezagutzeko eredu dualean (mentalean) mugitzen diren pertsonentzat.

Baina, agian, jo dezakegu aurrerago eta garbi ikusi ezagutzeko eredu hori oso mugatua dela —arrazoimenaren muga txit estuetan hertsirik aurkitzen da—, eta ikusmolde ez-dualean kokatzen bagara, hautematen dena sakonki aldatzen da.

Ikusmolde berrian, Espiritua ez dago banandua ezerekiko. Areago oraindik —nahiz eta gure hizkuntza pobreaz adierazia egon— existitzen den guztiaren nukleoa da, ikusten dugun guztiaren beste aurpegia.

Dena Espiritua da, forma infinituen joko-moldean manifestaturik, ez-dualtasun miresgarrian islaturik. Espiritua eta gu ez gara bi. Beste behin gehiago Pierre Teilhard de Chardinen hitzetan esateko, gara «izaki espiritualak giza abentura bizitzen.» 

Gure nien (egoa) formen gaindi, horietan espresatu eta manifestatzen garen Espirituak gara. Egon al daiteke ezer Espirituarengandik bereizia? Areago oraindik: existitu al daiteke ezer Espirituarengandik kanpo? Dena da Espiritu, hedapen eta manifestazio iraunkorrean.

Errealitate sakon honetaz ohartzen garenean, Jesusen hitzak gauzatzen dira gure baitan: den guztiaren batasuna guregan bizitzen, Maitasunean bizitzen —Espirituaren beste izen bat—, dena osatu eta guztiari eusten dion errealitate bakar gisa.

Argi dago hori dena ez daitekeela hauteman buruaren baitarik; izan ere buruak, bere izaera medio, dena banandu eta zatitzeko joera baitu.

Ikusmolde berri honetan kokatzeko, geure kabuz esperimenta dezagun, burua isildu behar dugu, zuzenean ireki eta jo den hartara, eta hauteman, atseginez; beti har dezakegu atseden horretan. Atsedena da Espirituaren beste izen bat.

Baina ezinbestekoa dugu burua isiltzea, zeren, Cosuelo Martinek, ‘La revolución del silencio’ liburuan idatzi duen eran,  pentsamenduaren isiltasunik gabe ez dugu jakingo egia zer den… Pentsatzen ari naizen bitartean uste dut gauzen egia ikusten dudala, baina egiten dudan gauza bakarra da beste batzuei entzundako interpretazioak baliatu. Ez dezaket deskubritu ikustea ez dela pentsatzea, behaketa patxadatsuaren bidez ez bada.

Buruaren isiltasunean errebelatzen zaigu Espiritua; ez, noski, zerbait banandu moduan, baizik eta den ororen substantzia moduan: Kuidado, Atseden eta Dinamismo… Bizitza asetasun betean. Eta hori  da guztiok garena. 

 

 

                                                            www.enriquemartinezlozano.com

Rufino Iraolaren itzulpen librea

 

 

 

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s