Basotik gatoz

Hemen behar dena da gizakiaren transformazioa, mundua konponduko bada

Aspaldi esana dugu eskubide guztiak, salbuespenik gabe, gizakion eraikuntza direla. Bai, automobila bezala fabrikatuak eta labe-sua bezain artifizialak. Ez genuke inoiz ere ahantzi behar basotik gatozela, basoko legean haziak eta heziak garela, eta prozesu luzearen emaitza direla garapena eta eskubideen finkatzea.

Basoko legetik gatozela ikusteko ez dago hau baino ispilu hoberik: estatu guztiak indarraren arabera osatuak daude, edo zeuden, printzipioz, eta gero, prozesu luze eta korapilatsuen bidez lortu dira munduko mapa berriak. Eta oraindik ere asko eta askoren errebindikazioak ez daude aintzat hartuak eta inon jasoak.

Begiratu esklabotza eta kolonialismoa gaintzeko zenbat denbora behar izan den, eta zenbat sufrimendu! Gainera, nork uka dezake kolonialismo ekonomikoan murgildurik bizi garela eta gosearen esklabo munduko parterik handiena? Kapitalismo basatiak eragin duen krisia ere ez da giza eskubideen ukazio nabarmena baino. Beraz, ez dago eskubideen aldeko lanean jarraitzea beste erremediorik.

Baina ni ez nintzateke hasiko ‘eskubide kolektiboak’, ‘eskubide indibidualak’ gisako diskurtsoekin. Hemen behar dena da gizakiaren transformazioa, mundua konponduko bada. Egia da pentsamendu arrazionalaren garaian asko aurreratu dugula, baina egoismo eta indibidualismoak beti bezain indar galgarria dute gaur ere. Zenbaiten ustez, badator garai berri bat, aro arrazionalista gaindituko duena; eta adituen ustez, urrats handia izango da.

Orain arte, kapitalismo basatiaren ereduari jarraituz, «daukadana naiz» esan eta gauzak pilatzea bagenuen xede, hemendik aurrera ‘izateari’ eman beharko diogu garrantzia. «Egiten dudana naiz.» Horra bigarren aldarria! Inportanteak dira, gure egoarentzat, fama eta ospea lortzea; ez galdetu zer preziotan, baina oso zaila da beste inori zangotraba egin gabe eskuratzea. «Besteek nitaz pentsatzen dutena naiz.» Berebiziko indarrak xahutzen ditugu, gabiltzan tokian onartuak izaten gaitezen, alferrikako zurikerian. Hanka-sartze handiagorik!

«Besteengandik banandua nago.» Ez. Sarean loturik gaude denok. Begi-bistakoa nik beste guztien beharra dudala, bakarrik ez naizela ezer, eta den guztiarekin uztarturik baino ez dezaket funtziona, gorputzeko zelulek elkarrekin kooperatzen duten eran. Besterik ezean, horraino iritsiko bagina, hau da, «besteak beharrezkoak dira niretzat, eta horren aurrean ez dagokit solidarioa izatea baizik», lehen adreilua ipinia genuke.

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s