Espiritualtasuna

Asetasun-osotasun betea da espiritualtasuna. Pertsona osoa eta pertsona guztiak, izakiak oro, hartzen ditu; jakinduria, zentzu eta onberatasun besarkada estuan. Horregatik, pertsona espirituala da, bere akats guztiekin, norberari buruzko egia aurkitu edo jakin nahi duena; ni indibidualaren gainetik bere benetako identitatea eskuratu eta horrekin koherentzian bizi nahi duena.

Badago, gauza guztietan bezalaxe, benetako espiritualtasun bat eta badira espiritualtasun epel eta suzedaneoak. Benetako espiritualtasunaz hitz egitean, honetaz mintzatzen ari gara: bat-egite, harmonia eta integrazio pertsonalaz. Norbere ezagutza, onarpena, apaltasuna, zintzotasuna… ditu oinarri. Espiritualtasun hori maitasunetik jaioa da, batasun konpartituaren kontzientziatik sortua eta honela manifestatzen da: denak ongi ikusi nahia, denei lagundu nahia, denak efikaziaz zerbitzatu nahia…

Azken bolada honetan nabari da goraka doala halako kezka espiritual bat; jakina, erne egon beharrekoa, izan daiteke-eta ordezko txarra edo suzedaneo bat. Barnean sentitzen dugun hutsunea bete nahi dugu, jendez inguraturiko bakardadea eta errutina uxatu, eta horretarako topatzen dugun edozeri dei geniezaioke espiritualtasuna; arriskua badago behintzat. Espiritualtasunean ongi kokatzeko, puntu hauetan erreparatu behar da: nobedadea, sakontasuna eta asetasun betea.

Espiritualtasuna gaizki ulertu ohi da sarritan. Askoren ustez, bizitza errealetik urrundua dago, ez du ezertarako balio. Espiritualtasuna ez baino zerbait konkretuagoa da behar duguna, konkretu, praktiko eta atzemangarria.

“Espiritualtasun” hitza, gainera, gastatu eta hondaturiko hitza da. Nahasketa bikoitza egon da hitz horri buruz: a) pentsamendu dualistak agindu du, eta oposizio hauek markatzen zituen: espiritualtasuna vs. materia, arima vs. gorputza, b) espiritualtasuna erlijiora mugatu edo murriztu da; ondorioz, kultura modernoak indar oroz baztertu nahi izan du. Alde batetik, modernitateak, arrazionaltasuna eta autonomia goraino jasorik, erlijioaren aurka joko du; instituzio boteretsu, autoritario eta dogmatikoa da erlijioa arrazionalismoaren apostoluen ustez.

Erlijioa baztertu eta materialismo zientistan ixteak, errealitate errealaren dimentsio sustraikoena ahanztera eraman gaitu, eta ondorio serioak ditu gizakiarentzat, gero arrazionalismoan eta kontsumoan bakarrik hartu baitu abaro.

Dena den, erlijioak berak ez ditu gauzak hobeto egin: bere ikusmolde hertsi eta estatus boteretsuari eutsi nahi izan dio; jarrera ultradefentsiboa erakutsi du; itsu jarraitu du gizartean gertatzen ari diren aldaketen aurrean. Sekulako etena sortuko da Eliza eta zibilizazio modernoaren artean, 1894ko syllabusean garbi azaltzen denez. Vatikano II.ak etorri behar izan zuen, Elizak modernitatearen aire berriari leihoak apur bat irekiko bazizkion, hiru eta lau mendez kasurik egin gabe egon ostean. Kontzilio horretara bitarte, Eliza munduko errealitateari bizkar emanda biziko da, bere ikusmolde propioarekin, teologia abstraktu batean murgildurik, munduko problemekin konektatzeko antzik gabe, erlijiotasun espiritualista antzuan galdurik.

Baina modernitateak ere ez zuen ezer askorik egin elkarrizketa eta adiskidantzaren alde; erlijio-usaina zuen guztia baztertu egin zuen, eta, ondorioz, espiritualtasuna ere bai. Erlijioaren desprestigioa ekarriko du horrek, eta espiritualtasuna baztertzea, hau da, pertsona eta bizitzaren dimentsio sustraikoena ahanztea, sakontasunaz mintzatu eta asetasun betea ematen digun dimentsioa: espiritualtasuna.

Hala ere, orain badugu modua espiritualtasuna oinarri sendoen gainean eraikitzeko. Horretarako, baditugu zenbait habe zuzen interesgarri: a) kontzientziaren estadio berriaren ateetan aurkitzen gara -kontzientzia transpertsonala-. Estadio berri horrek bikain egiten digu argi, edozein erredukzionismo mentalen aurka borrokatzeko; b) suzedaneoen aurka ere borrokatu beharra dago; bada arriskurik halako integral deituriko ongizateari espiritualtasuna esateko. Baina horrek ez du transzenditzen gure nartzisismoa eta hitzontzikeria. Eta, eguneroko bizitzaren gogortasunaren aurrean, ez da harritzekoa paradisu psikologiko nartzisistetara jotzea.

Bestetik, talde erlijioso batzuetan, defentsa-mekanismo zorrotzenak eraginda seguruenik, espiritualtasun hertsia praktikatu da, hertsia, baztertzailea, dogmatikoa eta autoritarioa.

Lehenengo kasuan, hau da, modernitatearen kasuan, dena balekotzat joko da, baldin eta ongizate bada xede, postmodernitatearen bandera azken muturreraino eramanik. Bigarren kasuan, berriz, egiaren jabe garelako uste mentalak integrismo mistikora eraman gaitu.

Benetako espiritualtasuna ez da erredukzionista. Ez du errealitatea ukatzen. Are gutxiago dabil egoaren ongizatearen bila. Hain zuzen, egoa transzenditzea da bere apustua. Bestetik, espiritualtasuna ez erlijioa ere. Ez du ukatzen erlijioaren dimentsio espirituala, baina espiritualtasunaren espezifikotasun propioa markatzen du.

Espiritualtasuna, definizioz, transrelijiosoa da. Dena den, erlijioa zenbat eta gehiago elikatu espiritualtasunez, orduan eta gizatiarrago eta biziagoa izango da; baina aldi berean, espiritualtasunak transzenditu egiten du.

Sarritan esan dugun eran, erlijio bakoitza mapa orientatzailea da; espiritualtasuna, aldiz, lurraldea bera. Erlijioek lurraldera begira ipintzen gaituzte, baina espiritualtasunak eramaten gaitu bertaraino. Dena den, ez dago, ordea, erlijioa eta espiritualtasunaren artean gatazka zertan egonik. Noski, ez da identifikaziorik ere. Jakinekoa denez, edozein erlijioren hasieran, lurraldea ikusi eta lurralde horretan bizi izan diren pertsona jakintsuak ageri zaizkigu. Ez dakigu ongi ondorengoek nola eta zergatik konformatu diren mapak erakustearekin.

Espiritualtasunak ez digu exijitzen formulei lotzea, dogma edo kredoei atxikitzea. Instrukzioak ematen dizkigu, pertsona bakoitzak esperimenta eta baiezta dezan bere benetako izatea: Den Hura.

Bizitzaren asebetea dago jokoan, asetasun betea -plenitudea-. Espiritualtasunak garamatza plenitudera, asetasun betera, nola baztertu, garena larriki murriztu edo ezabatu gabe?

VIDA EN PLENITUD. Apuntes para una espiritualidad transreligiosa (PPC), 7-12 or.

 

 

Esta entrada fue publicada en 1 Espiritualitatea/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s