Abortua… berriz ere

Sortzea ez da momentu mekaniko bat, entxufea konektatzea bezala, bizi-prozesua baizik

Justizia-ministroak, berriz ere, pil-pileanipini du abortuaren gaia. Eta zutabegileok hemen gatoz, dakigunaz eta ez dakigunaz mintzatzeko prest. Ni ez naiz izan sekula abortuaren aldekoa. Hala ere, nahiago  dut abortua, ume hori jaio eta gorriak ikusi ondoren hiltzea baino. Abortua asumitzeko neu gai izan ez arren, ez naiz sartuko beste inoren kontzientzian, are gutxiago kondenatzeko baldin bada.

Askotan kointzidentzia izugarriak gertatzen dira, eta egunotan oso artikulu interesgarria irakurri dut. Juan Masiá da egilea, jesuita eta Tokioko Sophia Unibertsitate katolikoan Bioetikako irakaslea. ‘Legea, zientzia eta kontzientzia abortuaren aurrean’  da (euskaraz) artikuluaren izenburua. Horko irina nahastua egindako opila eskaini nahi dizuet; ea zer moduzko zaporea hartzen diozuen.

Legearen egitekoa ez da bizi berriaren hasiera zientifikoki definitzea, ezta haurdunaldia etetea moralki justifikatzea ere, baizik eta behar sozial bati juridikoki erantzutea. ‘Supostu’ jakin batzuetan abortua despenalizatzeak ez du esan nahi abortua moralki justifikatzen denik. Legearekiko erantzukizuna kentzen du, baina bakoitzak jakingo du bere kontzientziaren aurrean nola jokatu.

Sortzea ez da momentu mekaniko bat, entxufea konektatzea bezala, bizi-prozesua baizik: 20 ordu baino gehiago ernaltzeko eta bi aste baino gehiago aurre-enbrioiaren habiaratzea (uteroan kokatzea) burutzeko, eta abar.

Oso anbiguoa da malformazioez orokorrean hitz egitea, berdintzat jorik, adibidez, beste malformazio arinago bat eta anenzefalia. Fetu anenzefalikoak ez dauka estruktura neurologiko minimorik, hau da, pertsona formatzeko ezinbesteko euskarririk, hasi arnasa automatikoki hartzetik eta gizakiaren jardun propioak burutzeko gai izateraino. Haurdunaldi hori ez eteteko arrazoirik badago, ez da izango giza errealitate pertsonala kontsidera daitekeelako. Bide batez esanik, ez da koherentea abortua penalizatu eta, aldi berean, dependentzia-legearen bidez laguntzak murriztea.

Ezinbestekoa da plano juridikoa, etikoa eta erlijiosoa bereiztea. Bakoitzak bere ibilbidea egin behar du. “delitua” izan daiteke bekatu ala ez, eta “bekatua” izan daiteke delitu ala ez. Erlijioak barka lezake, baina legeak kondenatzen jarraitu. Esate baterako, legearen izenean ez dago barkamena zertan eskaturik. Azkenik, lege bat egiten denean, ez da egin behar norbere kontzientziari begira, baizik eta guztien ondare juridikoa aintzat hartuta.

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s