Erlazionaltasuna

2013-05-26, Jn: 16, 12-15

Aldi hartan, Jesusek esan zien bere ikasleei:

―Badut oraindik hamaika gauza esateko, baina oraingoz ez zarete gauza ondo ulertzeko. Egiaren Espiritua etortzean, ordea, egia oso-beteraino gidatuko zaituzte. Ez da mintzatuko bere kabuz, baizik eta entzuten duena adieraziko dizue, eta etorkizuna iragarriko.

Goretsi egingo nau, nigandik jasoko baitu adieraziko dizuena.

Aitak duen guztia nirea da. Horregatik esan dizuet Espirituak niretik hartuko duela iragarriko dizuena.

 

******************************

 

Hirutasuna, erlazionaltasuna eta ez-dualtasuna

Ez-dualtasunaz hitz egiteko beste forma bat da Hirutasuna. Bada besterik ere gauza bera esateko: Erlazionaltasuna. Termino horien artean ez dago oposiziorik; baliokideak dira.

Betikoa gertatzen, ordea: buruaren bidez atzeman nahi ditugunean, ez-dualtasunaren esperientzia pertsonalik ez dugunez, zeharo pobretzen ditugu, desitxuratu,  berez ez-banandua dena zatitzen dugulako.

Horrela, Hirutasuna kristau-misterioaren irakurketa mentalak enigma bihurtzen du. Filosofia greziarraren kategorietan honela formulatu zen: hiru pertsona izate bakarrean edo hiru pertsona eta Jainko bakarra. Praktikan, ordea, hiru Jainko suertatu ziren, Aita, Semea eta Espiritu Santua hiru izaki banandu pentsatzen zirelako, eta sinestuna zuzen zekiokeen bakoitzari banaka. Buruak horrela funtzionatzen du.

Hirutasunaren misterioa, ordea —hain zuzen, tradizio hinduan ere ezagutua; Trimurti deitzen diote: Brahma, Visnú eta Shiva— erlazionaltasuna edo ez-dualtasunaren ildotik dabil.

Misterioak adierazten du existitzen direnak ez direla errealitate substantibatuak —gero objektu indibidual moduan pentsatuak—, baizik eta Erlazio argi eta miresgarria.

Gu geu ere ez gara indibiduo separatuak, buruak hala uste badu ere eta ni edo ego (asko) gisa identifikatu. Hori ez da erlazionaltasunak, prozesu mentalean objektibatzen denean, hartzen duen forma bat baino. Errealitate Bakarra gara: Erlazionaltasuna, forma partikularretan espresatua.

Ez da froga moduan azalduko dugun ezer, baina esanguratsua da fisika kuantikoak, partikula elementalen eremuan, antzeko zerbait ikustea.

Errealitate subatomikoan ez da existitzen objekturik —partikula zedarrituak—, baizik eta existitzeko probalitateen arteko erlazio hutsa. Momentu jakin batean, behatzailearen parte-hartzea dela medio, kolapsatu eta, orduan bai, partikula objektiboak dira.

Esan daiteke beste modu batean ere: kognizio ez-dualak, zinez, antz handia du Schrödinger-en uhin-ekuazioarekin: behatzailearen borondateak zatitu egiten du aldiberekotasun ez-duala, behatzailearen borondateak partikula subatomikoaren espresio energetikoa definitzen duen uhin-funtzioa kolapsatzen duen era berean.

Fisika kuantikoaren eremuan, partikula batek, behatua izan aurretik, espazio eta denbora guztiak okupatzen ditu: existitzeko probalitate hutsa da. Ikerlaria da (behatzailea), begiratzean, uhin-funtzioaren kolapsoa probokatzen duena, eta forma eta posizio jakin batzuk (bakarrak) hartzera partikula behartzen duena.

Era berean, kognizio-mailan, edozein pertzepzio-molde harturik ere, aldatzen ahalegindu gabe, objektua den bezalaxe azalduko litzateke: informazio-sail amaigabea, beste guztiekin elkarreraginean. Bere azkengabetasunean azalduko litzaiguke objektua.

Hirutasuna, irakurketa ez-dualetik begiratuta, hemendik doa: Errealitate erreal guztia etengabeko Emate (Aita)  eta Hartzea (Semea) da, Dinamismo (Espiritua) eternoan.

Eta mugimendu horren barnean dago —normala denez— Errealitate osoa: Erlazionaltasuna, existitzen den guztiaren bi aldeak, bistakoa eta ikusezina, besarkada ez-dualean batzen dituela.

Edertasun erlazional horretan, denean dago dena: hondo edo sorburu bakarra du —Eckhart Maisuak hainbatetan esan zuenez—, erlazionatasuna esan ezin hala formetan, baina, beti, osatzen dituen Hondo edo sorburu original haren partaide.

Ikusmolde horretatik, esan daiteke Hirutasunaren misterioa gutaz dela mintzo. Eta ohartarazten gaitu gure benetako identitatea ez daitekeela izan, inoiz ere, ego objektu bihurtua —gure buruak eraikitako kartzelan preso gauzkana—, baizik eta Errealitate erreal guztiaren hasiera eta muinean dagoen Maitasun Kontzientzia edo Presentzia kontzientea.

Hondo edo sorburu horri esan diezaiogun Jainkoa. Hori egin dezakegu, baina beti ere buruaren tranpan ez erortzeko kondiziotan, hau da, ez objektu bihurtu eta ez separatzekotan. Horretarako, nahitaezkoa da pentsamendutik irten eta Denaren Misteriora irekitzea, zuzenean, orain bertan, hauxe esperimentatuz: pentsatzen ez badugu, Beregan aurkitzen gara (eta Bera dena gara).

                                                         www.enriquemartinezlozano.com

rufino iraolaren itzulpen librea.

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s