Hartu nahi duzuna eman

«Eman, hartu nahi duzun mundua» lemapean, kanpaina bat ari da Gipuzkoa aldean. Ekainaren 8an amaituko da, Donostian. Hori oinarri hartuta, azken boladan han eta hemen bildu dudan uztatik zerbait eskaintzea pentsatu dut, Leonardo Boff dut bidelagun edo itsumutilik printzipalena.

2009an, ONUk aho batez baietza eman zion, azkenik, indigenek aurkezturiko ideia honi: Lurra Ama da. Beraz, amari diogun errespetu, benerazio eta arreta bera eskaini behar dizkiogu. Hemendik aurrera ez da ospatuko, soilik, Lurraren Eguna, Ama Lurraren Eguna baizik. Onespen horrek ondorio garrantzitsuak ditu. Lehenengoa da Lurra eskubideen jabe dela. Eta ez Lurra bakarrik, baita osatzen duten izaki organiko eta ez-organiko guztiak ere. Izaki bakoitzak balio intrintsekoa du. Horrek Planeta honetan existitzeko eskubidea ematen dio, eta gaizki tratatua edo suntsitua ez izateko eskubidea ere bai.

Ama Lurra kontzeptua, Vladimir Vernadsky (1863-1945) geokimikoak, joan den mendeko 20ko hamarkadan, ekologia globala deitzen zionarekin dago uztartua. Geokimiko errusiarrari jarraituz, James Lovelock-ek, datu enpiriko berriekin (atmosfera eta Lurraren gainazalak batasun edo osotasun koherentean funtzionatzen dute), hipotesi bat aurkeztu du oraintsu, eta hipotesi horren arabera, Lurra, autorregulatzen den goi-organismo bizia da.

 Vernadsky-rentzat, lurra inguratzen duen geruza fin-fin hori da  biosfera, oihal ikusezin eta txit mehea. Kosmos eta lurraren beraren erradiazioak atzematen ditu, eta hori energia aktibo bihurtu. Hor gauzatzen da bizia. Izaki bat beste guztiekin sinbiosian dago, beti elkarri atxikirik, existitzeko, irauteko eta eboluzionatzeko batak besteari laguntzen diola. Giza espeziea Lurreko osotasun horren parte da, eta berezitasun bat dauka: dena zaintzeko erantzukizun etikoa, biziraupena bermatzeko baldintzei eusteko ardura.

Leonardo Boffen hitzak dira hurrengoak: «Guk jasangarritasun eta zainketa paradigmak landu ditugu, naturarekiko adiskidantza- eta kooperazio-erlazio gisa. Segidan, labur-labur, beste beharrezko osagarri bat aurkeztu genuen: Hans Jonas (1903-1993) filosofo alemaniarraren erantzukizunaren etika.»

Egiaztapen triste batetik abiatzen da Jonas: tekno-zientzia diseinuak oso zaurigarri bihurtu du natura, giza espeziearen desagertzea ezinezkoa ez izateraino. Hortik dator gizakiaren erantzukizuna, agindu honetan formulaturik: “joka ezazu zure ekintzen efektuek biharko bizitza-posibilitatea ez hondatzeko moduan.”

Esta entrada fue publicada en 1 Iritzia/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s