Argiari buruz

“Corpus Christi” jaia, 130602, Lk: 9, 11b-17

Aldi hartan, jendeari Jainkoaren Erreinuaz hitz egiten hasi zen Jesús, eta premia zuten guztiak sendatu zituen.

Ilunabarra bazetorren eta Hamabiak inguratu zitzaion hau esatera:

―Bidal ezazu jendea; doazela inguruko auzoko etxoletara, ostatu eta jan bila, hemen, bazter honetan, urrun gaude-eta.

Eta hark erantzun:

―Eman zeuok jaten.

Haiek orduan:

―Ez dauzkagu bost ogi eta bi arrain besterik; jendetza honentzat guztiarentzat jana erostera joaten ez bagara behintzat (Izan ere, bost mila inguru baitziren).

Baina Jesusek esan zien ikasleei:

―Esan berrogeita hamarna inguruko taldeetan esertzeko.

Agindua bete zuten, eta denak eseri ziren.

Jesusek, bost ogiak eta bi arrainak harturik, begiak zerurantz jaso, bedeinkatu zituen, zatitu eta ikasleei eman zizkien, jendearen artean bana zitzaten. Jan eta ase ziren denak, eta hamabi saskikada soberakin bildu zuten.

************************************************

ARGIARI BURUZ

Garbi dago gizakiok beldur handiagoa diogula argiari ilunari baino. Argitasun gehiegi jasateko gai ez bagina bezala, ezkutaleku txikietan gordetzen gara, han babesa aurkitu dugulakoan, nahiz eta hutsaren hurrengo bilakatu eta, azkenik, neure burua ukatu.

Segurtasunagatik, erosotasunagatik eta, azken finean, ezjakintasunagatik, nahiago du argiak sortzen digun bertigotik urrundu. Joera ezagun eta zaharra, hori: dena kontrolpetan eduki behar!

Funtzionatzeko modu horrek, oso ohikoa bestalde, ederki azaltzen du kristauok Jesusekin egin genuena. Geure burua harekin bat eginda ikusi ordez, kultu-objektu bihurtu genuen, urru ipini —gurutzean, estatuetan, sagrarioetan…—, haren babesa ziurtatzeko baina, aldi berean, bere existentziak eskatzen duen konpromisotik babesteko.

Javier Mellonik esaten duen eran, osoki Jainko eta gizon da Jesus, eta horixe gara gu guztiok ere. Kristautasunaren bekatua beldurra da; Jesusek garbi esan zigun zer ginen, baina ez gara ausartzen aitortzera. 

Argiari diogun beldurraz ohartzea, agian, modu egoki eta zuzena litzateke Corpus Christiren jaiak zer esan nahi duen konprenitzen hasteko.

Gauza bat da Jesus Eukaristia adoratzea, kustodietan kalean zehar ateratzea, luxu handiko prozesioak antolatzea… eta beste bat oso ezberdina, nor garen esanez harengan manifestatzen den jakindurian murgiltzea.

Lehen kasuan, badugu arriskua gure egoa izateko indartu nahian dabilena; erlijiosoki ere bai, salbamena merezi duela sentitzeko. Bigarren kasuan, aldiz, beste gauza batekin egiten dugu topo —horrela bizi izan zuen Nazareteko Maisuak—: ez da egoa salbatu behar dena, baizik eta, hain zuzen ere, bere atzaparretatik libratu behar dugu.

Geure burua engainatzen dugu ego erlijiosoa sortu nahi dugunean: horrela ezkutatzen gatzaizkio argiari. Kontua da Argiari hurbiltzea, hori da-eta, argiarengan garela aitortzeko, gure identitate mugagabe eta konpartituaren kontzientzia hartzea, Jesus espresatzen zen Ni-Naiz  berean espresatua.

Corpus Christiren ikusmoldetik, bada Batasunaren jaia ere. Hau ni naiz esatean, Jesusek gonbita luzatzen digu: den guztian garela aitortzera gonbidatzen gaitu.

Ogia eta ardoa —eguneroko janariak 1. mendeko Palestinan, eta beren inguruan familia eta lagunak elkarrarazten dituztenak— errealitate osoaren sinbolo dira. Errealitate oso hori atzematen dute Jesusen hitzek: Hau ni naiz.

Jesusen jakinduria argi bilakatzen da, denean aitorrarazten digun argi. Areago oraindik: dena denean dagoela aitorrarazten digu. Eukaristia adoratzeak esan nahi du miresmen-begirada, harridura eta adorazioa errealitate osoari eskaintzea, jakinik horrek guztiak Aurpegi bakarra islatzen duela, eta gurea ere bada aurpegi hori.

Jesusen jakinduriak, dudarik gabe, ikusteko beste modu batean barneratzera animatzen gaitu, kontzientzia handiagoan sartzera; eredu mental hertsitik atera eta den guztiaren Batasuna hautemanarazten digu. Ziurtasun hau eskaintzen digu: ulermen-modu berriak bizitzeko era berria eragingo du.

                                                                                               www.enriquemartinezlozano.com

rufino iraolaren itzulpen librea

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s