Eguraldia hizpide

Oraindik ere jarraitzen du zenbait jendek era zaharrean iragarpenak egiten

Otordu guztietako jakia da eguraldia. Era guztietako sentimenduak eta erreakzioak eragiten ditu. Izan ere, eguraldiari begira eta eguraldiaren mende bizi da munduaren erdia: nekazaria, dendaria, hotelak eta hondartzak, eski-estazioak, marinela… Hori dela eta, ez zaizu faltako eguraldiaren berririk eguneroko informazio-saioetan, ez irratian ez telebistan. Batzuetan, han eta hemen eguraldiaren erruz gertaturiko hondamendien berri emango dizute; besteetan, pronostiko zehatzak egingo, nahiz eta horrek ez duen esan nahi beti asmatzen dutenik.

Gainera, oraindik ere jarraitzen du zenbait jendek era zaharrean iragarpenak egiten. Ez dakit zergatik, seguruenik naturarekin kontaktuan bizi direlako, artzainak izaten dira ‘iragarle’ printzipalenak. Bolada batean, oso famatua izan zen Gorbeako artzaina. Baina aurten Leitzako artzaina izan da protagonista. Periodiko-orri batean, han egon da zintzilikatua, joan den neguari buruzko pronostiko eta argazki, garia oraindik kasik lokatzetan dagoen tokitik gertuko taberna batean. Hori izan da zigorra joan den neguko eguraldia asmatu ez duelako. Ez naiz harritzen, «negu ona eta lehorra izango da» adierazi baitzuen.

Onarena erlatiboa da beti, zaleak baikara, sarri askotan, eguraldi klase bana eskatzen. Inoiz Jainkoari ere ez dizkiogu lan errazak ipintzen, bakoitzak beste astoari egiten baitiogu arre (cada cual arrima el ascua a su sardina), hau da, nork bere intentzioaren alde errezatu, eta giro dago denoi kasu egiten! Hori da motiboa, Goiko horrek berak nahi duena egiteko. Horrek ematen digu neurria, gizakiak milaka urtetan zeinen gutxi ikasi duen ikusteko.

Bi postura izaten dira ohikoenak. Batetik, oraindik erabat ez da desegin, gure artean, eskatzen aritzea alferrikakoa delako ideia; alegia, eguraldi Maisuaren borondatea aldaezina dela eta mirarik sekula ez dela gertatu eta ez dela gertatuko. Katastroferik handiena ere lege batzuen barnean esplikatzen da ala ez da esplikatzen. Bestetik, badago bere ustez eguraldi txarra egiten duenean asaldatzen den jendea. ‘Sandioska’ hasten dira segituan.

Lezioa ez dugu ikasi. Eguraldia eta, oro har, bizitza datozen bezala hartu beharrekoak dira. Baina ez etsipenez,  duguna estimatuz baizik. Eta gauza inportante bat: beti pentsatu, besteentzat ona bada, guretzat ere hala dela.  Beraz, eguraldi txarrari aurpegi ona. Elurra, euria… A, eta azkenean, artzainari iritsi zaio indultua, kendu dute edo kenarazi dugu tabernako jangelako paretatik.

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s