Sine qua non

Egoarekin identifikatzetik libratzea da sine qua non baldintza bere tiraniapetik atera eta askatasun eta soseguan kokatzeko. Zeren, edozein olatu mental edo emozionalen azpitik, naizena beti salbu dago. Hor amaitzen dira egozentrismoa eta sufrimendua, egoarekiko identifikazioa eta bere protagonismo-exijentziak desagertu egiten baitira.

Bat-batean deskubritzen dut ez naizela inorentzat bizi beharrean nagoen norbait  (indibiduo) banandua. Ohartzen naiz, zinez, ez dagoela inor etxean.

Miguel Molinos mistiko espainiarrak XVII. mendean eskribitu zuena ere hor dago: On guztietan onenera, gure hasierako bake gorenera, iristeko bidea ezereza da… Geure buruaren bila gabiltza ezerezetik ateratzen garen guztian, eta hori dela bide inoiz ez gara iristen kontenplazio patxadatsu eta perfektura. Sar zaitez zure ezerezaren egian eta ezerk ez zaitu larrituko. O, hori altxorra aurkituko duzu ezereza zeure bizitoki bihurtzen baduzu!… Ezerezean, gorabehera gaiztoen kolpe txarrik ailegatzen ez den tokian, hertsirik bazaude, ez dizu  ezerk penarik emango, ezerk ez zaitu estutuko. Hortik iritsiko zara zu zerorren jaurerrira, zeren ezerezean bakarrik erreinatzen baitu egiazko nagusitasun perfektuak.

Ezereza da gure identitatea: objektu mentala den ezer ez. Ezereza, non Asebetea den. Pentsa ez daitekeen zerbait, baizik eta izan besterik ez. Ezerezarekin konexioan bizi garen neurrian, heltzen dira ulermena eta askatasuna.

Imajina ezazu ibai urtsu batean bi ontzi txikik nabigatzen dihardutela. Momentu jakin batean, ur-korrontearen beraren indarra dela kausa, txoke egiten dute.

Orain, jarrai ezazu imajinatzen hiru eszenatoki posible: lehenengoan, bi ontziak hutsik daude; bigarrenean, bietako batek bakarrik darama ontzizaina; hirugarrenean, bakoitza bere jabeak tripulatzen du. Zer gertatuko da kasu bakoitzean?

Zalantzarik gabe, lehenengo kasuan, txoke hutsa izango litzateke: hor amaituko litzateke dena. Bigarrenean, litekeena da ontzizain bakar horrek errua bere buruari botatzea, bere burua erruduntzat hartzea, eta gertaturikoa ez-gaitasunari edo hanka-sartzeari eragoztea; horrela, sufrimendua eta nahasmena eragingo lizkioke bere buruari. Hirugarren kasuan, azkenik, ez litzateke harritzekoa izango liskarra sortzea: batak bestea iraindu, elkar deskalifikatu, gertaturikoaren ardura batak besteari bota…

Azkeneko hori gertatzen da norbait separatua garela uste dugunean. Errealitatea da, ordea, ontzia hutsik dagoela. Ez gara besteengandik bananduta hauteman daitekeen ezer. Gure identitatea Identitate konpartitua da, txoke eta olatuek erasan ez diezaioketena.

E. Martinez Lozanoren oparia.

Rufino Iraolaren itzulpen librea

Esta entrada fue publicada en 1 Espiritualitatea/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s