Dena iragaiten da, bizia DA

 10. Igandea, Denbora Arrunta, 2013-06-09, Lk: 7, 11-17

 Ondoren, Nain izeneko herri batera joan zen Jesus, bere ikasleak eta jende asko lagun zituela. Herriko sarrerara hurbildu zenean, hildako bat, ama alargun baten seme bakarra, zeramaten lur ematera. Herriko jende asko zihoan amarekin. Hori ikustean, errukitu egin zitzaion Jauna eta esan zion:

―Ez egin negarrik!

Aurreraturik, hilkutxa ukitu zuen (zeramatenak gelditu egin ziren), eta orduan esan zuen:

―Gazte, zuri diotsut: Jaiki!

Jaiki zen hildakoa eta hizketan hasi, eta Jesusek amari bihurtu zion.

Beldurrak hartu zituen denak, eta Jainkoa goresten zuten, esanez:

―Profeta handi bat sortu da gure artean. Jainkoa bere herria salbatzera etorri da

Judea eta inguruko lurralde guztian zabaldu zen gertaeraren berri.

**************************************

DENA IRAGAITEN DA, BIZIA DA

Errukiak osatzen du, dohaintasunarekin batera, Jesusen mezuaren bizkarrezurra. Eta ez da jakinduriaren edo konprenitzearen beste aurpegia baino. Ikusten duen pertsona errukitsua da, eta, ikusteko, bide egokia da errukia praktikatzea.

Gaurko testuak lastima itzultzen du orijinal grekoa —itzultzailearen kontuak— baina esanahi bera izaten jarraitzen du: splagchnizomai. Hau esan nahi du: erraietan hunkitzea oinazearen aurrean eta, ahal den neurrian, laguntza efikaza eskaintzea.

Errukia ez da azaleko sentimendu iragankor eta paternalista bat. Da besteak sentitzen duen moduan sentitzeko gaitasuna, haren tokian jarririk, gauzak hark ikusten dituen moduan ikusten saiatzea.

Horregatik, errukiak, era berean, esan nahi du oinazea dagoen tokian maitasuna ipintzeko gaitasuna.

Gure jakin-minak besterik nahiko lukeen arren, ezinezkoa da jakitea zein den komentatzen ari garen testu honen azpian dagoen gertaera historikoa. Ebanjelioak ebanjelio izaten jarraitzen du, eta ez kazetaritza-kronika. Gainera, ez du ezer askotarako balio benetan zer gertatu zen jakiteak edo ondorengo tradizioak kontakizuna, gaur leitzen dugun katekesi bihurtzeraino, nola hazi eta aberastu zuen jakiteak.

Ebanjelio moduan irakurrita, giza errealitate sakonez ari zaigu testua: oinazea, heriotza, bizitza eta Jainkoaren bisita.

Oinaze eta heriotzak —jaiotza eta gaixotasunarekin batera— ez-iraunkortasunaren aurrean ipintzen gaituzte. Daukagun guztia, egoa barne, iheskortasun-legearen mende dago. Guzti-guztia iragango da, amaituko eta desagertuko: jaiotzen den guztiak hil egin beharra dauka (jaiotzak heriotza zor du), bistako errealitatearen bi aurpegiak.

Horregatik, horri atxikirik gauden neurrian, sufrimendua saihestezina izango da. Egia da sentitzen dugun izakiak garela; eta, alde horretatik, oinazea esperimentatzen dugu, maite dugun pertsona bat hiltzen denean edo edozein eratako galera izaten dugunean. Saihestezina da, eta bada oinazea, baina baita gure existentzia-sortako elementu bat gehiago ere. Alafede, oinazea soilik bilakatzen da alferrikako sufrimendu gure atxikimenduaren bidez.

Atxikimendua askatasunaren aurkakoa da. Egoarekin identifikatzea esan nahi du. Atxikitzen dena, beti, egoa da, ez baitaki beste modu batean bizitzen. Zehatzago esanda: egoa fikzioa baino ez da; eta, hain zuzen, atxikimendu-sentsazioa da egoa esaten diogun zerbaiten existentzia autonomoan sinestarazten diguna.

Oinazeak eta heriotzak iheskortasunean kokatzen bagaituzte, biziak gure egiarik sakonenera garamatza. Zeren bizia ez da zerbait aparte, eduki ala ez dezakeguna eta, horrexegatik, momentu batean gal dezakeguna.

Bizia ez da kanpotik behatzen dugun zerbait, buruak pentsarazten digun moduan, izan ere buruak, bere izaera propioagatik, dena objektu separatu moduan bakarrik ikus baitezake.  

Zinezko egia hau da: ez gaitezke beste ezer izan, Bizia baizik. Eta garen hori da irauten duen bakarra: ez da inoiz hilko, ez baita sekula jaio.

Zertan datza, beraz, jakinduria? Hau konprenitzean (edo ikustean): ez gara egoa, Bizia baizik, inolako muga, azken eta separaziorik gabe. Gure identitatea horrela hautematean, orduan jabetzen gara ni, zinez, beste guztiak naizela, topatzen dudan edozein beste, eta aurpegi guztiek nire aurpegia islatzen dutela: izaki guztiak Biziaren isla dira.  

Hori bizi izan eta irakatsi izuen Jesusek: Ni naiz Bizia (Jn 11,25), aldarrikatzen zuen. Nik neure bizia ematen dut, berriro hartzeko. Inork ez du ahalmenik ken diezadan; neuk ematen dut neure borondatez. Badut ahalmena eman eta berriro eskuratzeko (Jn 10,18).

Bizia deitzen dioguna ez da Jainkoa izendatzeko beste forma bat baizik. Jainkoa da den guztia eta denean manifestatzen da. Geure burua Bizitik separatuta hauteman ez dezakegun modu berean, ez dago inolako distantziarik Jainkoarekiko. Bizia edo Jainkoa ez da den guztiaren Norberatasuna (Mismidad) baizik, osatzen gaituen muin edo nukleoa, eta aurrean azaltzen den gutian ezagutarazten gaituena.

www.enriquemartinezlozano.com

Rufino Iraolaren itzulpen librea.

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s