Zuzena oker predikatu

Kartzelan sartu zuten. Jarraitzaileak urritzen hasi zitzaizkienean oroitu ziren filosofo zaharrarekin

 Filosofo zaharra. Mendeak ziren hil zela. Irakasbide bikainak utzita joana mundu honetatik: doktrina, bide zuzena. Baina… baina jakinarazi zioten dena desitxuratzen zihardutela dizipuluek. Egia. Haren egia antzik gabe geratzen ari zela. Gizon jakintsuak ezin eraman zuen bidegabekeria. Gauzak bide zuzenan ipini nahi zituen berriro. Mundura itzuli behar horretarako. Baimena. Eskatzen du baimena. Mila gestio eta tramite. Azkenean lortu du mundura itzultzea. Pozik!

¿Nor zara?, batak. ¿Nor zara?, besteak. Ezin adierazi nor zen. Ezin identifikatu zer asmorekin zetorren esan zienean. Izardia eta nekea. Azkenean, onartu behar izan dute nor den. Zalantza interesatuak uxatu ostean, filosofo jakintsua mintzo. Arrakastarik ez! Belarri batetik sartu, bestetik atera. Eskari berria egin diote: «Esaguzu sekretua. Nola… nola itzuli zaren beste mundik. Nola piztu?». Esplikazioak. Ahalegin handiak egin behar izan zituen. Ez zela hartara etorri. Ez zeukala azaltzerik nola lortu zuen. Ez kezkatzeko horrekin.

Beste buruhasute batzuk zeuzkala momentu hartan. Beste eginkizun bat zekarrela. Ardi galduak… ardi erratuak etxolara itzultzera zetorrela. Gizadiari eskaintzeko eta emateko zabaldu zituen ideia eta doktrina. Baina filosofo zaharrak erakutsi zien bezala. Jatorrizko izate purua desitxuratu gabe. Nahasketarik ez. Aldaketarik ez. Engainurik ez. Hark irakatsitako bidera itzuli behar zuela munduak. Zuzena predikatu zuela eta zuzena predikatu behar dutela.

Alferrik! Alfer-alferrik! Berean jarraitu zuten. «Ez al duzu ulertzen zuk irakatsi zenuenak ez daukala garrantzirik? Gure interpretazioa dela balio duena? Azken finean, zuri zer axola dizu mundu honetakoa? Jadanik ez zara hemengoa. Paseko usoa. Paseko usoari ez dio inporta igarotzen duen lurraldean zer pentsatzen duten. Iristea du helburu. Zuk segi lasai! Hemengoa gure kontu! Gu gara munduko destinoaren jabe».

Frogatua. Liderra hiltzen denean eskola berriak sortzen dira. Biderkatu. Budarekin gertatu zen. Jesusekin gertatu zen. Gure ‘konvictio’ erlijiosoak hutsaren hurrengo. Erlijioak eta espiritualtasunak duten erlazioa: alkandorak digestioarekin duena.

Filosofoak ez zuen amore eman nahi. Bakerik ere ez. Kartzelan sartu zuten. Jarraitzaileak urritzen hasi zitzaizkienean oroitu ziren filosofo zaharrarekin. Kartzelako atea ireki eta esan zioten:

–Aldaketa handiak taldean.

–Zenbat gehiago?

–Bostehun gutxiago.

Sekulako txalo-zaparrada. Filosofoarena.

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s