Memoria txarra

 Benetan eredugarria Hawkingen portaera! Mendebaldeak badu ispilua, lotsarik balu

«Israelek oso memoria txarra dauka.», eskribitu nuen twitterrean, orain dela aste pare bat. Berehala jaso nuen erantzuna: «Berak nahi duenerako.» Juduekin erlazionaturiko gertaera askoren kokaleku da ekaina. Esate baterako, gaurko egunez, 1391ean, Sevillan, sekulako sarraskia izan zen juduen kontra, suhar erlijiosoaren babesean jaiotako gorroto antisemita izengabea dela medio. Bazterrei su ematen zebiltzan handizkien esanetara, jendea sartuko da Juderia auzoan eta harrapaturiko guztia txikitu eta birrinduko du, «juduak hil oihukatuz», herriak nozitzen zituen ezbehar guztien erantzule juduak balira bezala. Ikaragarria benetan: ez da inor errespetatzen. Gizon, emakume, zahar, gazte eta haurrei harrapaturiko tokian kentzen diete bizia: euren etxeetan, dendan, sinagogetan…, modurik ankerrenean. Lau mila pertsona hilik. Erraz esaten da! Bizirik geratu diren banakak izu-ikaraz, ihesean, nora ez dakitela. Handik mende batera, 1492an, judu guztiak bidaltzeko agindua emango dute Errege Katolikoek. O, ironiaren ironia! Nor bidali behar zuten Sevillatik, kasik ez baitzen geratzen judurik?

Hain zuzen, gaurko egunez, 1944an, hasi zen Normandiako hondartzen hartzea (desembarco), eta hor irekitzen da atea Alemaniari benetan eraso egiteko, eta zelai kontzentraziotako koitaduak, batez ere juduak, askatzeko. Juduen historiak tristea izaten jarraitzen du.

Baina handik hogeita hiru urtera, 1967an, ekainaren 5etik 10era —soldatu nengoen Arakan—, gertatu zen ‘Zazpi eguneko gerra’ deiturikoa, eta Israelek, denok dakigun eran, Gaza eta Zisjordania anexionatuko ditu, eta Golan eta abar konkistatu. Hortik aurrera, Palestinako herria martirizatu egingo du, eta gaur arte! Horregatik eskribitu nuen Israelek memoria txarra daukala.

Aurten, berriz ere ekainean, 18tik 20ra, Simon Peresen omenez, Israelgo konferentzia akademikoa egingo da, egiten den handienetakoa da. Besteak beste, hor izango dira Bill Clinton, Tony Blair eta Mijail Gorvachov. Baina badago bat partaideen zerrendatik desagertu dena: Stephen Hawking fisikari britainiar txit ezaguna. Iturri akademikoen arabera, Israel palestinarrei ematen ari den tratuagatik, Israelen palestinarren kontrako abusuengatik, egiten dio boikot Israelgo konferentzia akademikoari.

Benetan eredugarria Hawkingen portaera! Mendebaldeak badu ispilua, lotsarik baldin balu, begiratu ahal izateko. Orain arte baino gehiago egin beharra dauka palestinarren kausaren alde.

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s