NOR NAIZ NI?

Nor naiz? Zertarako etorri naiz hona? Akabera gabeko galderak, eta  aukera bakarra ematen dutenak, beste galdera baten bidez erantzun: nor da jakin nahi duena? Horixe da arazoa: ea nor den zeru izartsua ikusteko gai baina bere burua ikusten ez duena.

Nor naizen da kontzientziaren Iturburua arakatzeko ateak irekitzen dituen arazoa.

Atzean jarri, Testigu egoerara itzuli, eta Izen Gabekoan finkatu, edozein emozio baino atzerago, edozein sentimendu, pentsamendu, irudi edo aldarte eta animu-egoera baino atzerago; hori da Ezagutzaile Hutsarekin topo eginaraziko dizun metodoa edo bidea, Izatearen Esperientzian gizakia astintzen duen zentzuzko ikusmoldea, eta, baldintza gisa, arakatzailearen aldez aurretiko biluztasuna eskatzen duena.

Alabaina, egoera horretan gertatu ohi dena da bilatzaileak frustrazioa sentitzea, araketa hutsean geratu delako; izan ere, zerbait harrigarria, ikusgarria, bere zentzumenei gogor erasango zien zerbait amesten zuen —aztertzaile espiritual askoren ametsa—, baina denak berdin jarraitzen duela ohartuko da zorigaiztoko bilatzailea, ez dela ezer gertatzen, ez dela fenomeno miragarririk jazotzen bere betiko izatean. Ez du ezer berririk ikusten; ikusiko balu, gainera, ez litzateke izango, kontzientziaren eszenategian, objektu bat gehiago besterik. Eta objektua (sineste, erritu…), beti, Ez Manifestatuaren kontrakoa izango litzateke.  

Baina itxura batean frustrazioa baino ez den horren alderik probetxugarria hau da: objektuarekiko desatxikimendua esperimentatzen duenak, hau da, Esentzia Hutsean finkatzen denak sekulako liberazio-sentsazioa dauka barnean, objektuekin identifikatu beharrak suposatzen duen mugatasun-tiraniaren giltzapetik askatu eta emantzipaturik, edo, Dogen maisuak esango zukeen moduan, gorputz-buruekiko emantzipazio objektiboa, objektu detektagarriak; ikusezinera esnatzearen ondorioa den emantzipazioa*

*Egarria absolutuaz ase beharrak nahikundeari eragiten dio eta horrek ekintzara bultzatzen gaitu, objektu eta objektiboetara. Baina, denboraldi bat igaro ostean, behin helburuak lortuta, hasierako magia hura galdu egiten dute. Eta hor ematen dugu bizitza, objektutik objektura jauzika, xede eta objektiboen atzetik eta, eskuratutakoan ere, ez dute asetzen gure egarria; gainera, aspertu egiten gaituzte. Zibilizazio nekatu eta aspertuan bizi gara, objektuez kanpo Alaitasuna lortzeko irudimenik gabe, eta errore kolektibo ikaragarria honetan datza: haiei ematen diegu asebeterik sentitzen garen garaiko meritua.

Benetako poza bere baitan da existitzen, bere baitan da Izan, gure Barnean bizi da etengabe, ez dago inongo objekturen mende. Baina denboraren akordua, gure memoria, arduratzen da faltsutzeaz, objektuek ematen duten gabezia-ezaren momentu laburrekin loturik, gure buru objektiboak Asebetea bera objektibatzeraino.

Meditazioaren bide transformatzailea da klabea: gure barne begiaren ikusmena lantzen du, esaten digu Izatea dela gure bizitokia, eta aldaezina bere baitako poz betea, nahiz eta, engainu hutsez, gure begiek ikusi ez. Objekturik gabeko zoriona.  

Baina esaten ari natzaizuen frustrazio hori ez da frustrazio, ez da azaleko kontua baino, ez baita, laino arinen gisara, segituan pasatzen den desilusio txikia baizik. Ilusioan kokaturik bizi den gure ego txikiari baino ez dio erasaten; horrekin iluminazioak ez du galtzen garrantzi eta transformazio-gaitasunik, eta hori da hemen tratatzen duguna: bistako egoaren kontzientzia faltsua transmutatu eta Ezagutzaile Huts bihurtu, nahiz eta fenomeno sakon horren ondoan argi eta musika zerutarrik ez izan.

Egia esateko, Izatearen esperientzia bakarrik gertatzen da kontzientzia-testiguren lurralde patxadatsuan, esfortzu ez handi eta ez txiki. Gertaera horren ostean dena ondo dago: kanpoko paisaiak berdin jarraitzen du, baina, zinez, dena ez da lehen bezala: bilatzaile deitu diogun horren barnean, beste kontzientzia-modu bat jaio da; puntu hauek azpimarratu nahi nituzke:

-Mugagabetasunera irekitze librearen sentsazio bizia, buru/gogamen objektiboaren pertzepzioa baino haratago, honek ez baitu objektuak baino ikusten.

-Pertzepzioa(k) esnatu egiten da/zaitu: ez zaude isolatua, unibertso osoarekin Batasun Totala zara, eta ez objektu hutsal bat kosmosaren erdian galdurik (ez-dualtasuna).

-Harrigarriro elkartua dago dena, bata besteari oratua, lotua. Dena bat da, behatzaile eta behatuaren artean pitzadurarik gabe; absolutuaren eta erlatiboaren arteko pitzadurarik gabe. Zapore bakarra eta oro-presentea munduko aroman. Ez-jaioaren antzera bizi/sentitzearen kontzientziak, formarik gabekoaren pare bizi/sentitzearenak, erabat suntsitzen du heriotzarekiko beldurra.

-Presentea ez da bizitzen orainaldi moduan, baizik eta Presentzia bizi eta puru gisa.

-Garbi ikusi Izateko Sentsazio-modu horrek gainditu egiten dituela animu-egoera psikologikoak, berez ere erorkor eta desegingarriak.

-Bilatzaileak deskubritu behar du ezinezkoa dela sekula galdu ez dena aurkitzea, aurkikuntza horrek ez du-eta, gainera, eraginik benetako Egoarentzat (ez dezaket lor nire esku eskuinak esku eskuina bera atzematea). Objektuak baino ez dira atzematen. Horregatik, bilatzaileei gogorarazi beharra dago Izatea ez dela objektibo bat. Hori ulertzen ez bada, har ezazu atseden ulertzen ez den horren gainean (Ken Wilber)

-Buru iluminatua atzematea ez da zaila, baizik eta saihestezina. Azkenik: Izatearen esperientzia transformatzaileak, Barneko Berri On bihurturik, libre eta eskuzabal egiten du gizakia. Atsegin hartzen du, dimentsio horretan bizi ez direnekin, eta arrazoi horregatik sufritzen dutenekin, bere Asebetearen esperientzia libreki eta eskuzabaltasunez konpartitzeaz. Eta konpartitu, batez ere, beharrik handiena dutenekin, hemen, orain, mundu honetan sistematikoki ahaztuak eta espoliatuak direnekin. Azkeneko ohar hori da algodoiaren froga; horrek bereizten du Izatearen esperientzia gezurrezkoa ala egiazkoa den. Hori guztiarengatik, iradoki nahi nuke arreta osoa deiturikoak behartsuenganako arreta hartu beharko lukeela gida moduan. Kalitate-kontrola ezarri eta handik iraganarazi era guztietako mitra, irakasle, asistente, maisu… beren eskalafoi, leinu, elkarte eta fundazio guztiekin.

Rafael Redondo.

Enrique Martínez Lozanoren oparia.

Rufino Iraolaren itzulpen librea.

Esta entrada fue publicada en 1 Espiritualitatea/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s