Demokrazia eta biok

 

Etorkizuna zalantzan ikusten duenaren begiekin begiratzen zidan

Gertaerak ez ditu egun batzuk baino. Hala ere, ez dakit data zehatza. Hasieran, ez nuen ahanztea beste asmorik. Hogeita hamasei urte betetzear egoteko –etzi beteko ditu– itxura txarra hartu nion. Batez ere, ondoan eseri zitzaidanean. Arropa zaharrak zeuzkan soinean. Argal ikusi nuen, mehe janda, abandonatua eta utzia. Nire artean pentsatu nuen: «Jainko potoloa, honek ere izango ditik, bada, gurasoak!»

San Joan Plazako aulkian geunden, izen bereko eliza aldera begira biok, lehenengo Euskal Estatutua onetsi den herrian, Estella-Lizarran. Eliza horretan behin izana zela esan zidan, hilketa baten ondorioz zenduriko bi funtzionario gazteren hiletan. «Asko sufritzea tokatu zait nire bizitzan, alde ugariegietatik iritsi zaizkit geziak, orbainez josia dago nire gorputza», jarraitu zuen Demokraziak, esaldia zizpuru batez amaiturik.

San Joan Plaza oso itxia da, lau aldetatik etxez inguratua; euria beti goitik behera egiten du, zerua ikusteko kaskarra izugarri dago atzeratu beharra eta argia bai baina eguzkia handik ez da sekula ikusten. Iruditu zitzaidan metafora ederra zela Demokrazia adierazteko, San Joan Plazan adinako esfortzua edo handiagoa egin behar baita ikusteko.

Baietz esan zidan, bazituela gurasoak; ez dakiela, ordea, besteengan eragin zuten adinako ilusioa gorde zuten eurentzat. Ofizio zaila, agian; apaizarena bezain zaila, beharbada: “berak sinesten ez duena besteei sinestaraztea”. «Beti ipurdian zuloa nik! –estutu zuen arnasa–. Joanak joan, biolentziarena konpondu uste nuenean, zenbat problema berri bizkar gainera!»

Oraingoan ez nion utzi jarraitzen. Ez nien sufriarazi nahi belarriei, utzi banio, ziur kontatuko zizkidan-eta korrupzio-kasuen zerrenda luzea, krisiaren pisua nor ari den soportatzen, Osasuna eta Hezkuntza pikotara doazela, zenbat jendek galdu duen etxea, zenbait bankuren estafa eta timoak, langabezia-tasa ikaragarria, pentsionistei burla eta barre egiten zaigula, justizia ez dela denentzat berdina, ‘indignatuei’ txalo egiten diela, bere buruaz lotsa dela… Bai, hori guztia eta gehiago kontatu zidan, utzi izan banio, eta ez neukan entzuteko gogorik eta apetarik.

Gainera, nekea sumatzen nuen Demokraziaren begietan, etorkizuna zalantzan ikusten duenaren begiekin begiratzen zidan. Ondoan taberna dotore bat dago, eta haraxe gonbidatu nuen kafea hartzera, pentsaturik ez nuela sarritan gonbidatzerik izango, nire adinarekin eta pentsioek daramaten gainbeherarekin.         

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s