“Norbait” ala “inor ez”?

12. Igandea, Denbora Arrunta, 2013-06-23, Lk: 9, 18-24

 

Behin batean, Jesus bakarrik ari zen otoitzean, ikasleen urrean, eta galdetu zien:

―Nor naizela esaten du jendeak?

Haiek erantzun:

―Batzuek diote Joan Bataitzailea zarela; beste batzuek, Elias zarela; beste batzuek diote antzinako profeta haietako bat piztu eta itzuli dela.

Jesusek galdetu zien:

―Eta zuek?, zuek nor naizela diozue?

Pedrok hartu zuen hitza eta esan zion:

―Jainkoaren Mesias.

Jesusek inori ez esateko agindu zien zorrotz. Eta gero:

―Gizakiaren Semeak asko dauka sufritu beharra, eta agureek, apaizburuek eta lege-maisuek baztertu egingo dute, gaitzetsi, exekutatua izango da, eta hirugarren egunean piztuko egingo da.

Eta, guztiengana zuzendurik, esan zien:

―Jarraitu nahi didanak, uko egin biezaio bere buruari, har beza bizkarrean eguneroko gurutzea eta etor dadila nirekin. Zeren bizia salbatu nahi duenak galdu egingo du; baina nigatik bizia galtzen duenak salbatu egingo du.

*****************************

“NORBAIT” BAZARA ALA EZ ZARA “INOR”?

Ez da erreza bereiztea, testu ebanjelikoetan, Jesusengandik zuzenean letorkeena eta komunitatearen ondorengo prestaketa, edo ebanjelioaren egilearena berarena.

Nolanahi ere ez da erabakigarria, irakurlearengan sorrarazten duen oihartzun edo soinu-hotsean baitago hitz sakratuaren balioa. Testua eta irakurlearen arteko elkarrizketari esker, txinparta pizten denean, bizitzen lagundu eta egotik ateratzera animatzen gaituen txinparta, hori da inspirazioa. Eta ondorio hori eragiten duen hitza da Jainkoaren hitza, datorren tokitik datorrela. Beste era batean esanda: testu bat sakratua da sakratuki (espiritualki) bizitzen laguntzen digulako, hau  da, konprmisoz, egoa isildurik eta egoaz desjabeturik. Hori da asebeterik (osotasun betean) bizitzea.

Hala eta guztiz ere, beste zentzu batean, ahal den kasuan, lagundu egiten du Jesusena berarena litzatekeena eta komunitateak gerora egindako irakurketak bereizten, horrela maisuaren nobedadea eta haren hitzen freskura berreskuratzeko.

Gaur irakurtzen ari garen testuari dagokionez, litekeena da, momenturen batean, Jesusek ikasleei galdera hori egitea. Baina, zalantzarik gabe, tradizioak berregin egin zuen egoera hura, Maisuaren mesianismoari buruzko katekesi bihurturik.

Gaurko irakurlearentzat, litekeena da oraindik ere hor jarraitzea kontakizunaren galderak eta konklusioak.

«Nor naizela diozu?» Nor da Jesus niretzat? Erantzuteko garaian, dudarik gabe, faktore askok eragingo digute: psikologiko, kultural, erlijioso… Horien artean, nabariena pertsonaren kontzientzia-maila izango da, eta zein hizkuntza-moldetan (mitikoa eta abar) gabiltzan.

Erantzuna gure barnean dago, eta ez da zenbait kulturatan egiten den agurretik oso ezberdina: «Zu beste ni bat zara.» Perspektiba ez-dualean, Jesus ez da guztiok garena islatzen duen ispilua baino. Bera ikustean, geure burua ikusten dugu; izan ere, aurpegi guztiak ez dira, zinez, Aurpegi bakarra baino.

 Eta, nik ikusten dudan moduan, hain zuzenen, horra begira daude kontakizuna amaitzen duten Jesusen hitzak: Egoa salbatu nahi duenak bizia galdetzen du, baina egoa galtzen duenak bizia salbatzen du. Logikoa denez, komunitateak nigatik erantsi behar izan zion, Maisuaren segimenduan batasuna azpimarratzeko.

Norbereganako adorazioan oinarritzen da egoaren logika, eta berezia izatera iristeko desio gisa manifestatzen da.

Nik pentsatzen badut norbait (ego separatua) naizela, gogor arduratuko naiz norbait hori babesteaz, sufritu egingo dut norbait hori bere egitasmoen aurrean frustratuta ikusten dudanean, etiketa hauen arabera biziko naiz: gustatzen zait, ez zait gustatzen, gauzak pertsonalki hartuko ditut, zeren jokoan daude norbait horren biziraupena, irudia eta interesa. Norbait izateko behar hori transzenditzen ez dugun bitartean —egoarekin identifikatzeko beharra, alegia—, gure lorpen guztiak egoarenak izango dira.

Buelta eman behar diogu egoaren logikari, gure kezkaren zentro besteak izan daitezen. Horiek askatuko gaituzte gure garrantzi pertsonaletik.

Guztiarekin ere, beste behin gehiago, sustraiko problema da norbait garela sinestea. Zeren inor ez dela deskubritzen duena ohar daiteke Dena dela. Norbaitek beti sufrituko du; inor ez dena zoriontsu izango da.

Zerk lagun diezaguke egoarengandik desindetifikatu eta  ilusio edo norbait garen uste-egoera horretatik ateratzen, norbait garen ustea besterik ez baikara? Testigu gisa jokatzen saiatu behar dugu, gure kontzientziaren eremuan azaltzen diren mugimendu mental eta emozional guztiak behatzen dituen testigu, mugimendu horiekin identifikatu gabe, jakina.

Ez dut zalantzarik Jesusek bazekiela zertaz ziharduen, eta esperientziaz jakin ere. Horregatik, hark ez zuen uste inor zenik, baizik eta NI-NAIZ, jabetza egoikorik gabe.

                                                       www.enriquemartinezlozano.com

Rufino Iraolaren itzulpen librea.

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s