Apostu serioa

13. Igandea, Denbora Arrunta, 2013-06-30, Lk: 9, 51-62

 Mundu honetatik eramana izateko garaia bazetorkiolarik, Jerusalemera joateko erabakia hartu zuen Jesusek. Eta mandatari batzuk bidali zituen aurretik. Eta Samariako auzo batean sartu ziren, Jesusi ostatua prestatzera. Baina herritarrek ez zuten errezibitu nahi izan, Jerusalema zihoalako.

Hori ikusirik, Santiago eta Joan ikasleek galde egin zioten:

―Jauna, ¿aginduko al dugu zerutik sua eror dadin, denak garbitzeko?

Jesus bueltatu zen, eta errieta egin zien. Eta beste auzo batera joan ziren.

Bidean zihoazela, batek esan zion:

―Zoazen tokira zoazela, nire zure ondoren joango naiz.

Eta Jesusek:

―Azeriek badituzte gordelekuak, eta txoriek habiak, baina Gizonaren Semeak ez du burua non ipinirik ere.

Besteari esan zion:

― Jarrai iezadazu.

Hark erantzun zion:

―Utzidazu lehenik aita hilobiratzen.

Eta erantzun zion:

―Utzi hilei hildakoak hilobiratzen; zuk segi Jainkoaren Erreinua hots egitera.

Beste batek esan zion:

―Jarraituko dizut, Jauna, baina lehenik utzi familia agurtzen.

Jessusek erantzun zion:

―Goldeari heldu eta atzera begiratzen duenak ez du balio Jainkoaren Erreinurako.

 

******************************************

 

APUSTU SERIOA DAUKAGU

Lukasek bidaia luzea eraikitzen du, Galilean hasi eta Jerusalemen amaitu, eta hamar kapitulu luzeetan azalduko digu (9,51tik 19,28ra arte); Lukasen arabera, Jesus, batik bat, dizipuluei irakastera dedikatuko da.

Autoreak erabateko ziurtasunetik aurkeztuko digu bidaia, ez bakarrik juduen kapitalera, Jerusalemera —hirugarren ebanjelioak salbazioaren zentro azaltzen digun tokira (horrela azalduko da Lukasen beste liburu batean era, Apostoluen Eginak)—, doalako ziurtasunetik, baizik eta Jesusen azken helmugara, zerura, doalako ziurtasunetik.

Dizipuluak hezteko xede horren barnean, ibilbidearen hasiera-hasieran, lau irakaspen labur azaltzen zaizkigu, aforismo forman eta, hasieran behintzat, ezustean harrapatzen zaituzte; aldez edo moldez, Tomasen ebanjelio apokrifoko Jesusen esanak gogorarazten dizkigu. Nolanahi ere, aski da perspektiba egokia hartzea, horien jakinduria, sakontasun eta edertasun osoa hautemateko.

  • Lehenengoa da edozein tipotako fanatismoaren kontrako alegatu isila —fanatismoa ez da beldurraren eta harrokeriaren espresioa baino, egoaren ezaugarriak biak—. Ego desegurrak disidentzia borrokatzera joko du, zeren, bere ideia ahulentzat, mehatxu handia da, eta gehiago dela edo egia absolutuaren jabe dela sentitu behar du.
  • Egoaz desjabeturik bizi denaren jokabidea erakusten du bigarrenak. Egoak gauzak behar ditu, existitzen dela sentitzeko. Bere identitate-sentsazioa beti zerbaiten baitan dago, bera fikzio hutsa baita. Egoarekin identifikatzen ez denak Hustasun moduan ikusten du bere burua eta, hain zuzen, Osotasun betea da. Hustasun integral hori bizipen moduan esperimentatzeak esan nahi du inon kokaturik ez egotea, burua ipintzeko lekurik ez edukitzea. Argitasun soila da —kontzientzia purua, arreta biluzia—, ez zentro ez eta albo, non dena espontaneoki gertatzen den. Egoera hau, presentea bere zirkunstantziekin, mugarik gabe onartzea da, irekitze totala, eguzkia gaiztoen eta onen gainean berdin-berdin hedatzea permititzen duen irekitze totala, euria zintzoen eta ez-prestuen gainean egitea permititzen duen irekitze totala.
  • Hirugarrena eta laugarrena kasik berdinak dira; edo, bestela esanda, errealitate berberaren gainean azentua ipintzeko bi modu, kontrastea ipintzea judu elizkoi baten funtsezko bi betebeharrekiko: hilak ehorztea eta familia zaintzea.     

Zer izan liteke hain garrantzizkoa, juduen printzipio sakratu guztien aurretik ipini beharreko hori? Jesusek berak esaten du: Jainkoaren Erreinua.

Espresio horren barnean sartzen diren hainbat esanahiren artean —eta hartzen den ikusmoldeak ere bere eragina izanik—, azken Errealitate Errealaren Misterioa aipatu nahi da, inolako ezbairik gabe beste guztia bere mendean ipintzea merezi duen gauza bakar hura.

Zer da gauza bakar hori? Inolaz ere, ez da garenetik banandurik dagoen zerbait. Zeren errealitate errealaren norberatasuna osatzen duena ezingo litzateke egon erreala den ezertatik banandurik. Beregandik, istant bat ere,  urrundu ez gaitezkeen Hura da.

Hizkuntza erlijiosoan Jainkoa esan izan zaio. Baina Jainko horrengandik norbait alden edo urrun baledi, orduan ez litzateke Jainko, baizik eta gure buruaren kreazioa, pentsatzen duen guztia kanpora proiektatzen duen horren (buruaren) sorkuntza.

Hizkuntza ez-erlijiosoan, bateratzaileagoan, adierazi eta izendatu ezinezko hori, hitzak eta kontzeptuak baino harago dagoelako, da Den hura, eta gu ere garen hura. Hori ikustea gauza batek galarazten digu: egora murriztu gara.   

Jesusen hitzak hauxe esaten digu: nor zaren deskubritzen ez duzun bitartean, egiten duzu guztiak —nahiz eta hildakoei edo familiari egiten diozun zerbitzu moduan ikusi—, ez du egingo zu entretenitu, distraitu eta despistatzea besterik. Lehenengoari egiozu kasu, eta… gainerako guztia gehigarri moduan emango zaizu (Mt 6,33).

www.enriquemartinezlozano.com

Rufino Iraolaren itzulpen librea.

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s