Non gaude? Nondik hartzen dugu bizia?

14. Igandea, Denbora Arrunta, 2013-07-07, Lk: 10, 1-12. 17-20

 

Aldi hartan, Jaunak beste hirurogeita hamabi izendatu zituen eta bere aurretik bidali zituen, binaka, gero bera joatea pentsatzen zuen herri guztietara. Eta esaten zien:

―Uzta ugaria da, eta langileak gutxi: erregutu, bada, uzta-jabeari langile gehiago bidal ditzan uzta-lanera.

Ekin bideari! Begira, gero, arkumeak otso-tartera bezala bidaltzen zaituztedala. Ez eraman poltsarik, ez zakutorik, eta ez sandaliarik; eta bidean ez gelditu inork agurtzen.

Etxe batean sartzen zaretenean, lehenik esan: “Bakea etxe honetan”. Eta bake-jendea badago, haiengan kokatuko zuen bakea; bestela, zuengana itzuliko.

Etxe horretan bertan geratu, ematen dizuetenetik jan eta edan: langileak merezi baitu soldata.

Ez ibili etxez aldatzen. Herri batean sartzen bazarete eta ongi hartzen bazaituztete, jan ipini dizuetenetik, sendatu hango gaixoak, eta esan: “Zuengandik gertu da Jainkoaren Erreinua”

Herri batean sartu eta onartzen ez bazaituztete, irten plazara eta hots egin: Gure oinetan erantsi zaigun zuen herriko hautsa ere zuen gainean astinduko dugu. Dena den, jakizue bertan dela Jainkoaren Erreinua”.

Hona nik esan egun hura eramangarriago izango dela Sodoma eta Gomorrarentzat herri horrentzat baino.

Hirurogeita hamabiak oso kontentu itzuli ziren eta esan zioten:

―Jauna, deabruak ere mendean hartzen ditugu zurei zenean:

Hark erantzun zien:

―Sanatas zerutik behera erortzen ikusten nuen, tximistaren antzera. Begira: ahala eman dizuet sugeak eta eskorpioiak eta etsaiaren armada osoa zapaltzeko. Ez dizue inolako minik eragingo.

Hala eta guztiz ere, ez zaitezte poztu, espirituek obeditzen dizuetelako; poztu zaitezte zuen izenak zeruan inskribaturik daudelako.  

 

******************************

NON GAUDE? NONDIK HARTZEN DUGU BIZIA?

Ikasleek iragarri behar dutena —nola hartzen dituzten begira egon gabe—, hau da: zuengandik gertu da Jainkoaren Erreinua

Jainkoaren Erreinutzat, aurreko asteko komentarioan genioen eran, Errealitate Errealaren  azken Misterioa ulertu behar bada (DEN HURA), begi-bistakoa da hori dela Berri Ona. Gure azken identitatea ez da NIa, huts, ezereztu eta iragangaitza, baizik eta Misterio betea, distiratsua eta egonkorra betikoz.

Tristezia —bakardade, frustrazio, hira, beldur, jeloskortasun, haserre, egoismo eta abarren antzera—, gauza bakar honexen sintoma da: gure benetako identitatea ahantzi dugula eta ez garenarekin identifikatu garela. Finean, oker erantzuten ari garela nor naiz ni? galderari.

Egoarekin identifikaturik nagoenean, ezin dut ikusi bizia eta gertatzen den guztia, bere ikusmolde hertsi eta engainagarritik ez bada. Hortik ez dut inoiz jokatuko askatasunez, baizik eta egoak landuriko juizioen arabera erreakzionatuko dut.

Baina erreakzioak ez du lortuko egoa are eta gehiago puztea baino —arrazoiz jantziko da— eta bestea deskalifikatu eta bestearekin topatu eta adiskidetzeko posibilitatea desegin. Zeren beste pertsona epaituko dut nire behar eta esperantzei erantzuten dien ala ez dien neurrian, eta konponbide zaileko espiralean sartuko gara.

Nire benetako identitatean finkatu ahal izanez gero, ordea (“Jainkoaren Erreinua” deitzen zion Jesusek), bi gauza esperimentatuko ditut, aurreko perspektibatik ezin direnak: batetik, nire izatea (nor naizen) ez du afektatuko besteek dioten edo egiten duten ezerk; bestetik, ez dut inolako epairik emango beste pertsonaren kontra, bi motiborengatik: badakidalako egiten duen guztia bere sufrimenduaren ondorioa dela, edo bere ezjakintasun edo programazio zerebralaren ondorioa; eta, era berean, badakidalako, nire benetako identitatean finkaturik egotean, identitate konpartituaz mintzatzen ari garela. Nolanahi ere, besteak egiten du ahal duena eta dakiena. Ba al du zentzurik epaiak edo kondenak?  

Identitate honi Gozamen ere esaten zaio. Eta hori da, Jesusek dioenez, gure bozkarioaren motibo. Hobeto esan: ez dugu inolako motiboren beharrik pozik egiteko —ezta, barnean, bota beharreko deabruak edukita ere—, zeren gure benetako identitatean gaudenean, motiborik gabeko bozkarioa jalgitzen da, bozkario perfektua, Asisko Frantziskok esaten duen eran.

Sekula gal ez daitekeen bozkarioa da. Inor kenduko ez dizuen pozez poztu zarete, dio Jesusek laugarren ebanjelioan: Jn 16,22, zeren horrek osatzen du, hain zuzen, gure izatearen muina, nukleoa.

Bere estilo berezia gorabehera eta hor esaten den guztia konpartitu ez arren, Un Curso de Milagrosen irakur daiteke honelako zerbait: «Jainkoak eman ez dizun beste paper bat betetzea nahiago duzun seinalea da tristezia…. Uler ezazu zure papera zoriontsu izatea dela.» (Un Curso de Milagros. Libro de Ejercicios, Lección 100.5.7)

«Zuen izenak zeruan inskribaturik daude.»: gure identitate konpartitua eta ez-duala, iraunkorra da, eta gerta daitekeen ezerk dezake afektatu negatiboki. Begiak irekitzea baino ez da, jabetu eta ohartu, egoaren labirintu-tranpetatik atera, baita etiketa- eta juizio-jokoetatik ere.

                                                       www.enriquemartinezlozano.com

rufino iraolaren itzulpen librea

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s