Nikaragua eta Garcia Laviana

 

Beti dago dirua poliziarentzat, baita agure eta andre zaharrak erreprimitzeko ere

 

Bi gertaerak topo egitean sorturiko txinpartaren sutik dator gaurko artikulua. Dakizuenez, aurreko aste batean, Nikaraguako jubilatuak, beste askoren artean, notizia izan dira. Estatuak ez zien ordaintzen hileko soldata, eta arrazoi guztiarekin egin zuten protesta. Bidenabar esanda, beti dago dirua, toki guztietan, poliziarentzat, baita agure eta andre zaharrak erreprimitzeko ere.

Asturiasen bada kristau-elkarte bat, ‘Gaspar García Laviana’ deritzona. Foro horrek egin berri du ikastaro bat, ‘Reflexión ante el 50 aniversario del Concilio Vaticano II’ izenburupean. Baina gaur ez dugu hitz egin nahi ikastaroari buruz, Gaspar G. Lavianari buruz baizik. Horretarako, urteurren bat aprobetxatuko dugu: aurreko astean bete ziren 47 urte apaiztu zela eta datorren azaroaren 11n, beteko dira 35 hil zela, Nikaraguan, Somozaren aurka, gerrillari zebilela.

Zer esango ote luke gaur Gaspar Garcia Lavianak, berak bizia eman zuen kausaren ostean, jubilatuak, motibo horrengatik, poliziaz inguraturik ikusiko balitu? Zerk huts egiten du, iraultza egin, gerra irabazi, ezkerreko agintea lortu eta, hala ere, nazio horiek burua jaso ezinik ikusteko? Zaila da azken arrazoietaraino iristea, baina Nikaraguaren kasuan, ‘grosso modo’ pista batzuk eman  litezke. Gainera, beti asmatzen da amerikarra tartean izango zela esanda. Baita begiak itxita esanda ere. Bai horixe!

Nikaraguan ere bistan ibili zen, Sandinisten aginte garaian, amerikarren atzaparra, Ronald Reaganen eskutik, gerra ilegala finantzatuz eta blokeo ekonomikoarekin. Horri erantsi beharko zaizkio Mitch hurakanaren ondorioak, eta abar. Funtsean gertatzen dena da herriok laguntza handia behar dutela ekonomikoki eta teknologia aldetik, eta nazio boteretsuek bestaldera begiratzen dutela; hori, kontra erasotzen ez dietenean.

Gaspar,  Les Rodes izeneko herri txikian jaio arren, unibertsala zen, balore unibertsalak baitzeramatzan larruan itsatsirik: injustiziaren kontrako grina, zapaldu eta behartsuen alde bizia emateraino. Eta Nikaraguan jo zuen goia haren kontzientziak. Han hasten da ikusten Anastasio Somozak, haren familiak eta armadak beretzat gordetzen dutela nazioarteko laguntza. Hala idazten dio lagun bati: “Me parece que voy  dar un paso al frente”. Gerrillari hasi, esan nahi zuen. Eta jarraitu zuen: “Ez noa Espainiara eta ez naiz itzuliko erro geografikoetara, baizik eta benetako errora itzuliko naiz, pobreen zerbitzuan dagoen ebanjeliora”

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s