Samariatar ona

15. Igandea, Denbora Arrunta, 13-07-14, Lk: 10,25-37

Aldi hartan, lege-maisu batek jaiki eta azpikeriaz galdetu zion:

―Maisu, zer egin behar dut ondaretzat betiko bizia jasotzeko?

Jesusek esan zion:

Zer dago idatzia Moisesen legean? Zer irakurtzen duzu?

Hark erantzun:

Maita ezazu Jauna, zeure Jainkoa, bihotz-bihotzez, gogo osoz, indar guztiz eta adimen guztiz. Eta lagun hurkoa zeure burua bezala.

Jesusek erantzun zion:

Ederki erantzun duzu. Bete hori eta bizia izango duzu.

Baina lege-maisuak, bere galdera bidezkoa zela adierazi nahirik, galdetu zion Jesusi:

Eta nor da nire lagun hurkoa?

Jesusek erantzun zion:

Behin batean, gizon bat zihoan Jerusalemdik behera Jerikorantz eta lapurren eskuetan erori zen; zeuzkanak kendu eta, egurtu ondoren, alde egin zuten, erdi hilik utzita. Apaiz bat gertatu zen, hain zuzen, bide hartan behera, eta, gizona ikustean, bidetik aldendu eta aurrera jo zuen. Gauza bera egin zuen handik igaro zen tenpluko lebitar batek ere: ikustean, bidetik irten eta aurrera jo zuen. 

Baina bidaian zen samariar bat bertara iritsi eta, hura ikustean, errukitu egin zitzaion. Hurbildu eta zauriak lotu zizkion, olioz eta ardoz igurtzi ondoren; gero, bere asto gainean ipini, ostatura eraman eta bere ardurapean hartu zuen. Biharamunean, zilarrezko bi txanpon atera eta ostalariari eman zizkion, esanez:

Zain ezazu eta, gehiago gastatzen baduzu, hurrena natorrenean ordainduko dizut. 

Zure ustez, hirurotan zeinek jokatu zuen lagun hurko bezala lapurren esku eroritako gizonarekin?

Lege-maisuak erantzun zion:

Hartaz errukitu zenak.

Jesusek esan zion, orduan:

Zoaz eta egin zuk ere beste horrenbeste.

 

***********************************************

ERRUKIA: JESUSEN BIDEA

«Hala!, egin zuk beste horrenbeste.» Hortxe, gauza praktiko eta konkretu horretan laburbiltzen da Jesusen mezu osoa. Ez dago kontzeptu handirik, ez teoria landurik. Jesusen mezua praktikan zentratua dago, praktika amodiozko eta errukitsuan.

Esan ohi da, eta arrazoiz esan ere, errukia dela bide espiritualaren zinezkotasuna adierazten duen testa. Ez hori bakarrik. Egiten dugun hautuaz mintzatzen ari gara; aldi berean, benetan efikaza da desegozentra gaitezen, errukiak ez gaitu engainatuko.

Maien Popol-Vuh’a edo, Aholkuaren Liburuak jakintasun handi zioen:

Bi bidetatik bat hartu behar duzunean, galde egin ea bietatik zeinek daukan bihotza. Bihotzaren bidea hautatzen duena ez da deskuidatzen inoiz ere.

Gure eztabaida teorikoetan erraz gal gintezke, nahiz eta uste izan esperientziatik jalgitzen direla. Benetako errukia bizi duenak —ez dadila izan suzedaneo edo beste edozein gauzaren ordezko konpentsazioa—, beti asmatzen du.

Bide espirituak osoak —meditazio-praktikak berak bezalaxe— gure egiazko identitatera eraman nahi gaitu, egoaren faltsukeria desmaskaratzeko.

Horretan erruz laguntzen digu poliki-poliki arreta hezteak, bere jabe izan gaitezen. Era berean, asko laguntzen du gure buru-gogamena eta bere edukien behatze-praktikak, Testigu moduan finkaturik, horretan trabatu arte: lehen momentutik, jadanik, badakigu ez garela ego behatua, baizik eta behatzen duen Testigua. 

Baina horretan laguntzen digu, baita ere —eta bide hori Jesusenagoa, propioagoa, da—, amodioaren bizipenak eta errukiaren praktikak ere. Besteri eskainia bizi dena, noski, bere egotik errazago irtengo da, utzi baitio zentro izateari, eta (bere burua) kontzientzia handiago batetik bizitzen hasten da.

Albert Einsteinek honela adierazten zuen: «Heldutasuna nabarmentzen hasten da geureganako baino besteenganako kezka handiagoa dela sentitzen dugunean.»

Esaten ari nintzen errukiaren praktikak Jesusen bide espezifikoa osotzen duela, nahiz eta egia den tradizio espiritual guztiek, aldez edo moldez, horretara bultzatzen dutela.

Denok unitate bakarra osatzen dugun kontzientziatik jalgitzen da errukia.  Horregatik, honelako edo halako blokeo psikikorik ez bada behintzat, besteren oinazeak eragin egiten digu, eta laguntzeko gogo bizia sortzen da gugan.

Horixe da, hain zuzen ere, errukiak ebanjelioan esan nahi duena: bibrazio sakona bestearen aurrean —erraietan hunkitu—, eta ekintza egokia bultzatuko du bestearen zerbitzuan, bestearen mesedeetan. Sentikortasun garbia eskatzen du horrek —ez jelatua eta gogortua— eta maitatzeko gaitasuna, apurka-apurka isuria.

Baina errukiaren azken funts sakona ez dago moralarekin uztartua, baizik eta errealitatearekin berarekin. Hor kokatzen du, hain zuzen ere, Jesusek. Errealitate Errealaren azken Misterioa Onberatasuna eta Errukia dira, Nazareteko maisuak berak adierazten zuen moduan:

Maita itzazue zuen etsaiak ere, egin on eta prestatu ordainetan ezer espero izan gabe… Izan errukitsuak zuen Aita den bezala (Lk 6,35-36).

Gutako bakoitzak esperimenta ditzake, hor dagoen bitartean, bere benetako identitatean alegia, eta ez egoaren zepoan, Lev Tólstoiren hitzen egiatasuna:

Ez dago bihotz handi bat itxiko duen esker gaiztorik, ez nekatuko duen ezaxolakeriarik.

                                            www.enriquemartinezlozano.com

rufino iraolaren itzulpen librea

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s