Oporrak ondo pasatu

 

Esfortzurik gabe, onenak ere “pintxazoa” aurki izango du bidean!

           

Ez dakit zuzena ote den opor-garaian eskolaz idaztea, edo jubilatu batek horren gainean premiarik gabe eskribitzea. Dena den, beharrik ez dagoenean badaki gauzak hobeto ateratzen.

Nondik hasiko naiz? ‘Azterketako nota eta ebaluazio jarraitua’ hartuko dut abiapuntutzat. Nire iritziaren arabera, ez da zuzena ebaluazioaren ehuneko ehun azterketaren gain uztea. Irakasleak badaki klaseko ikasle batek, helburuaren arabera, zenbat aurreratu duen eta zenbateko nota merezi duen. Dena irakaslearen esku utzi nahi ez badugu ere, portzentaje handi bat, behintzat, utziko nuke nik, eta gainerakoa azterketatik atera. Sarri askotan, azterketak ez dira irakasleak eskuak garbitzeko eta ikaslearekin liskarrak saihesteko sistema (sistema txar bat) baizik. Baina objektiboagoa omen da. Bai?

 Bigarren puntua, ‘nota eta esfortzua’. Esfortzua ongi baloratu beharko litzateke hezkuntza-sisteman. Ez da berdin esfortzu txikiarekin 5 ateratzea eta esfortzu handiarekin nota bera lortzea. Esfortzuak bere kalifikazioa beharko luke buletinean, eta ondorio guztietarako kontuan hartu, adibidez beka lortzeko. Ipin litezkeen argudioak asko dira Hau da nire teoria: adimen handiko pertsonak, momentu jakin batean, nota onak atera ditzake, baina esfortzurik gabe, onenak ere “pintxazoa” aurki izango du bidean! Nik konfiantza gehiago dut, adimen-koefizientea txikiagoa izan arren, baldin badakik asko saiatzen dela, bizitza arnas luzeko lasterketa baita.

Hirugarren, ‘notak eta saria edo zigorra’. Uste dut oker handia dela ikaslea  saritzea nota onak atera dituelako. Helburua mediotzat hartzea da hori. Ikastea bera, eskolaren bidez pertsona bezala haztea, da saririk aski. Nota ona ateratzeagatik bizikleta oparitzen badiogu, dena nahasten ari gara. Alderantziz ere gauza bera: nota txarra atera duenak badauka zigorrik aski, besterik erantsi gabe.

Askotan pentsatu izan dudan beste kontu bat da zenbatekin gainditu. Nire ustez, asignatura guztiek ez lukete beharko altura bereko listoia, pasatu ahal izateko. Adibidez, ‘hizkuntza’ 5ekin ez dago gainditzerik eta, agian 4 nahikoa litzateke ‘geografian’. Zergatik? Gaur egun, geografian behar duzun guztia lortzeko, aski da  ordenadore batean botoi bat zapaltzea. Hizkuntzari buruz, berriz, broman esan ohi dut ez dagoela ibiltzerik, 5ekin gainditu eta erdia gaizki eginez. Baina kontuz, hizkuntza diodanean ez dut esaten teoria, trebetasunei buruz dihardut: mintzamena, idazmena…

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s