Zer egin behar dut?, loturak askatu

Inork ez dit ukatuko beti galdezka eta pentsamenduari loturik gabiltzala: zer egin behar dut halako eskuratzeko?, zer egin behar dut halakorekin harreman hobeak izateko?, zer egin behar dut hobeto kontsideratua egoteko?, zer egin behar dut zoriontsu izateko? eta, azkenik, zer egin behar dut zerua lortzeko?

Inork ez du galdetzen, zer ez dut egin behar..? Edo bestela, ezer egin behar al da..? Bada horixe… ez dela deus egin behar! Ezer berezirik, esan nahi dut, garena bizi baizik, estuegi ezerekin lotu gabe. Nik aspaldi esan nuen eran —beraz orain niri neuri plagiatzen ari naiz—, bizitzaren zentzua bizitzea da.

Ikasi behar genuke antxoa preziatzen, agian sekula iritsiko ez zen langosta edo otarrainaren zain egon gabe, lotura hori gabe. Berrezi beharrean gaude. Eskuartean dauzkagun gauzekin disfrutatzen irakatsi behar zaio pertsonari: elurra, eguzkia, itsasoa, mendia, kirola, lagunartea… eta ez arreta guztia ipinarazi hemendik hogeita hamar urtera izango dudan txaletean, edo hogei milioiko todoterrenoan, Kankuneko oporraldi paradisiakoan, edo gogoak ematen didan guztien hankartean astintzeko amets zoroan, edo…

Eta balore batzuk berreskuratu beharrean gaude, zoriontsu izatekotan: solidaritatea, errukia, maitasuna, enpatia… Hauek ahaztuta, todoterrenoan lotuta ez zaigu sekula zorionik etorriko. Badakit asko errepikatzen dugula, baina oraindik gehiago errepikatu beharko genuke.

Ez dut esplizituki aipatu, baina inplizituki esana dago: loturak dira problema. lotura ez da todorrenoa edukitzea eta gustura erabiltzea, baizik eta pentsatzea auto hori gabe sekula ez zinatekeela zoriontsu izango. Hori da gezurra eta aienatu beharrekoa. Ongi gaude gustuko egoeraren jabe garenean, baina egoera hori utzi beharrak disgusturik ematen ez digunean zoriontsu gara. Moldaera errazeko pertsonak zoriontsuagoak izaten dira beti.

Laburbilduta, lotura da egoera emozional bat. Badu alde positibo bat eta badu alde negatiboa ere. Proposaturiko helburua lortzeak piztualdi euforikoa eragiten du, baina segituan kezka dator, lortutakoa galtzeko beldurragatik. Lotura ez da soil eta bakarra izaten. Nahi dugun guztiak eduki ditzakegu. Beno!, nahi ditugunak ez, gure egoak behar dituenak baizik. Baina bakoitzarengatik ordaindu behar da zerga. loturak oso garestiak dira. Batez ere, kezka eta beldurra eragiten dute, daukagunak eskuetatik ihes egiteko kezka eta beldurra.

Hala ere, ez da zaila loturei uko egitea. Horretarako begiak ireki behar dira, eta egia batzuk ikusi: a) uste okerraren mende zaude: pentsatzen duzu gauza edo pertsona jakin bat ondoan ez baduzu, ez zarela zoriontsu izango, b) gauzak disfrutatzeko ez da beharrezkoa apegoa: oporretan joaten garenean ederki gozatzen dugu hotelean, baina ez zaigu bururatzen hotela gurea denik, erraz asko utzi eta egiten dugu hanka, c) lore asko badituzu, pertsona askorekin tratatzen baduzu, ez duzu inoiz sentituko loturarik.

 Ez dago hiru egia hauen indar handi eta argi distiratsua agoantatuko dituen loturarik.

Esta entrada fue publicada en 1 Espiritualitatea/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s