Gandiaga: Bidegileak

Udazkeneko giro epelean, 1957ko irailaren 13an, joan nintzen Arantzazura, eta denbora asko baino lehen ezagutu nuen Bitoriano Gandiaga. Dena oso arraro iruditzen zitzaidan ingurune hartan, fraide arraroago bat ezagutzeko ditxa izan nuen: orduko legez esanda, Aita Bitoriano Gandiaga. Irakasle zebilen, fraidegaiak hezten, gero hainbeste urrituko zen kasta hori ugaria baitzen Gandiagaren gazte denboran, Arantzazun eta beste toki askotan. Nik dakidala, bi asignatura ematen zituen: geografia eta euskara. Geografiako klasea niri ez zitzaidan Gandiagarekin tokatu, Aita Arrietarekin baizik. Gogoan dut, udaberrian, Joanes artzainak hainbeste aldiz hostoberritzen ikusitako pagoen itzalean ematen zigula eskola, Arantzazun bertakoak adibidetzat harturik, landareen bizitza, ibaien joan-etorriak eta haitzen osaera esplikatuz. Izan ere, Aita Arrieta espezialista handia zen geografian. Ikaskideen artean ere bagenuen bat aparta: Guzman Aranaga; hark beti 10 ateratzen zuen. Gandiaga ez zen geografian espezialista, eta hark gelan bertan irakasten zion beste taldeari. Gainera, bokazioz baino areago, goikoen aginduz irakasten zuen geografia.

Bitoriano Gandiaga, Bidegileak

Esta entrada fue publicada en 1 Biografia y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s