Hans Grafen auzoa

Koadroan autorretratua ikusten zen, erdian, momifikaturik, pintorearen eskua zintzilika zela

Hans Graf suitzarra zen. Jaioterrik immigratu eta Londresko auzo pobre eta baztertu batean instalatu zen, han askoz merkeago ateratzen zitzaion-eta estudioaren alokairua. Ez zen ikusten gazte eta haurrik; auskalo non ziren emakumezkoak! Pub bat zegoen, hura zen dibertimendu-toki bakarra, baina hura ere zaharkitua, auzo osoa bezalaxe, eta noiznahi erortzeko arriskuan. Hitz batean, itxura tristeko leku bakartia.

Dena den, egoera hark irudimena eta lanerako gogoa bizkortu egiten zizkion pintoreari. Bera ere bakartia zen. Gaueko ilun-bakardadean irten eta kalerik kale ibiltzea gustatzen zitzaion, inorekin topo egin gabe, bere itzala beste lagunik ez zuela. Pubean ere ez zuen askorekin hitz egiten.

Denbora alferrik galdu gabe, gogor eman zion lanari, eta urtebete barru esposizioa irekia zeukan Doll Rumsfeld galerian, espero baino arrakasta mila aldiz handiagoarekin. Koadroak aski luze-zabalak ziren, 3×2 m neurtzen zuten, kolore grisa nagusi zela, auzoak nozituriko naufragioaren sinbolo balitz bezala, pintorea eta auzoa sinbiosi totalean elkarturik. ‘Dekadentismo berria’ deitu zion. Bestela ere, koadroak ez ziren txarrak, baina Grafek ez  zuen lortuko halako arrakastarik, ‘Autorretratua’ izeneko koadroa izan ez balitz. Besteak baino askoz txikiagoa zen: 2×1 m, baina maisu-lana, gero hainbeste artista britainiar dekadentismoaren bidean ipinaraziko zituena. Autorretratua espiralean ikusten zen inoiz, erdian, momifikaturik, pintorearen eskua zintzilika zela.

Goiz batez, autorretratua egiten buru-belarri jardun ostean, pintatzeko erabiltzen zuen eskua moztu zuen. Ondoren, torniketea egin eta taxidermistarengana joan zen; honek, jakinaren gainean zegoen, nonbait, ez zuen sorpresa handirik hartu.

Gero ospitalera joan zen, hemorragia gelditu eta besoa sendatzera. Sendatzen ari zitzaion taldekoren batek akzidentea nola gertatu zen galdetu zion. «Nahi gabe izan da», erantzun zuen pintoreak. Nahi gabe ez, oso nahita: pintatzen ari zela, aihotzarekin jo, moztu eta lurrera! Eskua non zen galdetu zioten medikuek, agian posible baitzen berrezartzea. Hans-ek, aitortu zuenez, halakoxe mina eta arrabia zituen barrenean, ospitalera zetorrela ibaira jaurti zuen.

Nahiz eta prezioak ikaragarriak izan, esposizio osoa saldu zuen. Baina, tamalez, zoratu egin zen, eta Muchtern zoro-etxean sartu behar izan zuten. Oraindik han dago. Londresko auzo pobre eta merkea sekulako negozio-zentro bihurtu da, Grafi esker.

Esta entrada fue publicada en 1 Narrazioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s