Bertsolaritza klasikoaren antologia partziala

Ez omen da oso egokia idatzitakoaren gainean esplikazioak eman beharra. Okerragoa da irakurlea zalantzan uztea. Beraz, ausartu egingo naiz erregela omen den hori haustera. Lau parametroren baitan definituko dugu «klasiko» hitzaren esanahia: a) denbora aldetik, gutxi gorabehera, XIX. eta XX. mendeko 70eko hamarkada arte-edo har genezake; b) beraz, jadanik ohikoa den Joxerra Garziaren sailkapenaren arabera, bertsolaritzaren hastapenetik erresistentziako bertsolaritza artekoa hartuko luke; c) izenen arabera, esan dezakegu Fernando Amezketarragandik hasi eta Amuriza azaldu aurrekoa; d) aldez edo modez, bertsolaritza urbanoaren aurrekoa, hau da, nekazaritza garaikoa.

Partziala. Antologia guztiak izan ohi dira partzialak, dena hartzen ez duelako eta norbaitek irizpideren baten arabera hautatzen duelako edukia. Kasu honetan, honela konkretatuko nituzke ezaugarriak: a) nire gustuen arabera egindako hautaketa da, eta ez beste inoren agindu edo aholkupean; b) nire barrenari eragin dioten bertsoak ipini nahi izan ditut, nire sentimenduak eta emozioak astindu dituztenak eta hunkitu nautenak; c) nire ebidentzia subjektiboen arabera aukeratuak daude; d) batzuetan, herriak zeharo barneratuak eta popularrak direlako ere bai; e) garai edo gertaera bati buruz esanahi berezia dutelako; f) batez ere, printzen bila nabil ni, halaxe planteatu dudalako, eta gerta liteke norbaitek esatea: «Bat baino gehiago utzi duk kanpoan». Egia! Esate baterako, printza ederren kontua bakarrik balitz, Goiburuk hemen beharko luke, baina beste kriterio bat ere hartu dut kontutan: lehiaketetan egindako ibilbidea, eta hor aurrera samar joan ez direnak ere lan honetatik kanpora utzi ditugu; g) agian, bigarren partea egin beharko litzateke, beste kriterio batzuekin eta, hori bai, bertsolari zerrenda luzatuta, belaunaldi berriak barruan direla. Guk Azpillaga eta Lopategirekin amaituko dugu. Egin dugun eran egitea ondo ote dagoen zalantza handiak baditugu ere.

Nik uste dut egina dagoela horrelako zerbait: Juanito Dorronsorok bi tomotan atera zituen Bertsotan 1879-1936 eta Bertsoan II. 1936-1980. Nolanahi ere, ez dira gauza bera. Hark eskolarako unitate gisa presatu zituen liburuak; alegia, didaktizaturik. Hark bertsolaritzaren presentzia orokorra zuen helburu, guk esan dugu beste bide batetik goazela. Gainera, bada bakarren bat Dorronsoron liburuan, hor agertzeko adinako mailarik ez duena; adibidez bat badago inoiz plaza publiko batean kantatu gabea. Adierazpen horrekin ez diogu kendu nahi eta ez diogu kentzen meriturik Ataungo bertsozale eta musikari finari. Nola kenduko diogu, bada, haren lanaz baliatu baikara geu hein batean?

Bi sailetako bertsoak emango ditugu: bat-batekoak eta jarriak. Ez ditugu, ordea, berezirik ipiniko, baizik eta, gutxi gorabehera, kronologikoki. Hori bai, zein sailetakoak diren garbi esanda.

(jarraitu) BERTSOLARITZA KLSIKOAREN ANTOLOGIA PARTZIALA

Esta entrada fue publicada en 1 Bertsoa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s