Zeinen zoriontsu naizen

 

Zeinen zoriontsu naizen, naizenean!

Zeinen zoriontsu soilik izanez!

Hemen egote hutsarekin,

bizia neure gorputzean nabarituz.

Bizi eta arnasa hartzen dudala sentituz,

sentitzen baitut.

Pentsa dezakedala.

Pentsatzen ez dudala.

Ikusten dudala ikusiz,

nahiz eta, begiratzean, ez dudan ikusi nahi

ezer berezi eta konkreturik.

Dena ongi baitago.

Dena ongi dago, dena ona da.

Neure gorputza eta hartzen duen

espazioa sentituz.

Eta mugi naitekeela,

nahiz eta geldirik, txit geldirik egon.

Eta gauzen murmurioa entzunez:

beren atzera-aurrerak, zizpuruak, ukituak,

beren isiltasun eta iskanbilak,

beren bizi-aztarnak, beren eztanda.

Eta nik hemen jarraitzen dut.

Pozik, kontent.

Afan eta tirriarik gabe.

Gorrotorik gabe, lanturik gabe.

Itxarote eta nahikunderik gabe,

ez angustia, ez asperdura.

Hemen  jarraitzen dut.

Izanez, izanez.

Zeinen zoriontsu, soilik izanez.

 Vicente Simón

r. iraolaren itzulpen librea

Esta entrada fue publicada en 1 Espiritualitatea/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s