Abarizia: konprenitu, gainditu

18. Igandea, Denbora Arrunta, 2013-08-04, Lk: 12, 13-21

Behin batean, jendarteko batek esan zion Jesusi:

—Maisu, esaiozu nire anaiari senipartea nirekin erdibanatzeko.

Jesusek erantzun zion:

—Gizon, nork egin nau ni zuen artean epaile edo arbitro?

Orduan, guztiei esan zien:

–Kontuz! Zaindu diru-gosetik, ondasunek ez baitiote inori bizia segurtatzen, ugari izanda ere.

Gero, parabola hau kontatu zien:

—Gizon aberats bati lurrak uzta handia eman zion. Eta honela hasi zen kalkuluak egiten: “Zer egin, ez baitut uzta non jasorik?”  Eta beretzat esan zuen: “Badakit zer egin: bihitegi zaharrak bota eta handiagoak egingo ditut, eta horietan bilduko ditut garia eta gainerakoak. Gero, esango diot neure buruari: Ea, mutil, baduk hor gordeta urteetarako ondasunik aski; hartu atseden, jan, edan eta bizi hadi lasai.” 

Baina Jainkoak esan zion: “Burugabea halakoa! Gaur gauean bertan hil behar duzu. Norentzat izango da pilatu duzuna?”

Horra zer gertatzen zaion, Jainkoarentzat aberats izan beharrean, beretzat ondasunak pilatzen dituenari!

             

******************************************

 

ABARIZIA KONPRENITU, TRANSZENDITU AHAL IZATEKO

             

Eneagramari buruzko liburu interesgarri batean, Bosgarren eneatipoa deskribatzean, hau irakur daiteke: «Abariziak kodizia esan nahi du, gauzak pilatzeko nahikunde indartsua. Bostaren bulkada, beraz, pilatzea da, metatzea, baliabideak aurreztea, barneko hustasun-sentsazioan oinarriturik.» Eta Claudio Naranjok jarraitzen du: «Abarizia beldurtia da, fantasia hau erakusten duena: zerbaiti ihes egiten uzteak esan nahiko luke, ezer gabe, egoerarik hondamenditsuenean geratzea. Esan dezakegu ondasun-pilaketarako bulkadaren azpian, pobretze-esperientzia dagoela ezkutatua.» Erretentzio analaren egoera: gauzei pasatzen utzi ordez geldiarazten dituen arima. Hau da barne logika: katagorriak bezala, behar dena, pilatuz gero, gehiago ez du hutsik sentituko, baina Izatearengandik deskonektatzean gure arimetan sortzen diren zuloak betetzeko egindako ahalegin guztien antzera, inolako erreserba-kantitaterik izango ez da aski, eskasiaren barne esperientzia arintzeko. (Sandra MAITRI, La dimensión espiritual del eneagrama. Los nueve rostros del alma, La Liebre de Marzo, Barcelona 2004, p.215).

Uste dut Sandra Maitriren hitzok asko laguntzen digutela Jesusen beste haiek duten jakinduria sakon konprenitzen, espresuki bi klabe nahitaezko aipatzen baitituzte: abarizia nondik datorren eta nola konpondu.

Abarizia nondik datorren

Abariziaren muinean, badirudi hustasun afektiboa dagoela, segurtasunik ezaren esperientzia goiztiarra eta, azken finean, deskonexioa gure egiazko identitatearekiko.

Hustasun afektiboak, jakina, konpultsiboki betetzea eskatzen du: antsietate-iturri da, eta molde askotako mendekotasunak sortzen ditu —horietako bat izan liteke dirua edo ondasun materialak—. Alde horretatik, kodizia edo abarizia ase nahia da; ase nahi antzua, noski.

Segurtasun falta ekonomikoaren esperientzia goiztiarrak, nahiz eta objektiboki erreala izan ez, eragin lezake haurrarengan angustia, eta horretatik babestu nahiko du beti, gauzak bildu eta bereganatuz.

Sakonago, abarizia, gauzak inguratzeko behar mugagabe gisa, honek esplikatzen du —portaera egoiko guztiak bezala—: gure egiazko identitatearekiko deskonexioa. Gure identitate sakon, konpartitu eta ez-dualean garena da Asebetea. Baina, hori ahanztean, aintzat hartzen ez dugulako, izaki banandu eta euskarririk gabeko gisa bizi gara, etengabeko borroka eta nekean, garela uste dugun gabezia hura aritzearren. Papur eske gabiltza —«aberastasunak pilatu nahi ditugu geuretzat»— Jainkoaren aurrean jadanik aberatsak garela aitortu ordez. (¿Nola ez gogoratu hemen GANGAJIren liburua: El diamante en tu bolsillo, Gaia, Madrid 2006?).   

Abariziatik libratu, transzenditzeko

Nahitaezkoa izango da lan psikologikoa, hustasun- eta desegurtasun-esperientzien azpian ezkutaturik dagoen oinazea elaboratzeko, eta horietan ardazturik grabaturiko mezuak aldatzeko.

Baina ez da premia gutxiagokoa izango norberarekiko lan espirituala, amets egoiko eta gure egiazko identitateari buruzko ezjakintasunetik irteteko, sakonean garen benetako Asebetean  geure burua ikusi eta aitortu arte.

Kasu batean zein bestean, agian, beharko dugu dakien baten edo adituaren laguntza. Baina argi eta garbi dago baldintza hauek betetzen ez diren bitartean —hustasun eta desegurtasuna sendatu, eta sakoneko gure identitatea aitortu—, ezinezkoa izango da Jesusen hitza betetzea, hau da, ezin izango dugu geure burua esperimentatu aberats Jainkoaren aurrean.

Jainkoaren aurrean aberats izateak ez du esan nahi merituak metatu izana —berriro ere atera zaigu egoari hain gogoko zaion hitza—, baizik eta gure identitate faltsua bertan behera uztea, egoarengandik distantzia hartzea eta, gogamena isildurik, garen Asebeteaz kontziente egitea/izatea.

Horretaz ohartzen ez garen bitartean, Jesusen hitza betetzeko asmo on eta boluntarismoek ezin eraman hark bizi eta iragartzen zuenera, baizik eta are ego puztu eta bananduagora, horri erlijiosoa esan eta deitzen isiltzen ez bagara ere. Esperientziak esaten digu erlijiotasun handiagoa ez datorrela bat gure izan izatearen egia handiagorekin.

                                                            www.enriquemartinezlozano.com

r. iraolaren itzulpen librea

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s