Sinetsi, ikusi, bizi

Orduan, marmarka hasi ziren entzuleak, «Neu naiz zerutik jaitsiriko ogia» esan zuelako, eta zioten:

—Ez da, bada, hau Jesus, Joseren semea? Ez ditugu, bada, ezagunak honen aita-amak? Nola dio, orain, zerutik jaitsia dela? (Jn 6,41-51)

(…)

Gure gogamena egonarri eskasekoa da. Sarritan jausiko da nahaste-borrastearen mende. Ikusiko zenuten, inoiz, katakume edo txakurkumeren bat jolasean; haiek bezain jostaria da gogamena; batetik bestera, gelditu ezinik. Atsegin ditu jostaketa eta protagonismoa. Adituek diotenez, egunean 65 mila pentsamendutik gora sortzen ditu. Eta… beti berak du arrazoi. Horrelaxe darama bizitza, tximuaren antzo, leku batetik bestera saltoka.

Gogamenak sortzen du egoa. Eta egoak, seme leial horrek, bere egiten ditu gogamenaren ezaugarriak. Beste guztiengandik eta gauza guztietatik berezi edo banandutzat jotzen du bere burua. Pentsatzen du arrazoiaren jabe dela beti. Inorekin konparatu eta lehiatuz bizi da, eta ahal duen guztia egiten du unibertsoaren ardatz eta zentro gisa bere burua finkatzeko. Norberarentzat, zerbait handia da egoa; kanpotik ikusita, ordea, infantil hutsa da. Puzten denean, berriz, patetikoa.

Baina, zorionez, badago beste modu bat gogamenarekin erlazionatzeko, eta, ondorioz, egoarekin erlazionatzeko. Aski da gure gogamena den bezala, dagokion neurrian, ikustea. Erreminta egokia da gure barne bideak ireki eta sakonean garen hori, hau da, gure benetako identitatea ezagutarazteko. Hain zuzen, momentu horretan, disolbatzen, desegiten, hasiko da egoa, bai bere balizko identitatearen aldetik eta bai banandua izateari buruz dauzkan uste okerren aldetik.

Eta nola edo noiz lortuko dugu hori? Atentzioak pentsamenduei lasterketa irabazten dienean. Gauza bat da pentsatzea eta beste bat, oso bestelakoa, pentsatzen ari garela ohartzea. Alde hori hauteman eta alde horretaz konturatzean, beste ulerkuntza-maila batera iristen gara. Gauza bat pentsamendua (gogamena) eta beste bat, oso beste bat, Kontzientzia (ohartzea). Pentsamendua eduki da eta Kontzientzia izan.

Hortik aurrera, posible da bizitzen ikastea, ez pentsamenduan —behar dugunean erabiliko badugu ere— baizik eta atentzioari emanak. Orduan konturatuko gara amore eman duela gure identitate egoikoak eta iritsi garela identitate ez-dual, atenporal eta mugagabera, hau da, garena izatera.

Eta egia bihurtuko gure bizitzan haiku ezagun batek dioena:

Eser zaitez isiltasunean.

Ez egin ezertxo ere.

Udaberria heltzen da

eta belarra bere kasa hazten da.

Jesusen entzuleek planteatzen dituzten galdeak leitzean bururatu zait sarrera hori guztia:

Ez da, bada, hau Jesus, Joseren semea? Ez ditugu, bada, ezagunak honen aita-amak? Nola dio, orain, zerutik jaitsia dela?

Galdera asko sortzen zaigu, eta ongi dago galderak egitea, gure gogamenari galderak egiten uztea. Galderak eginez jotzen dugu aurrera. Beste honetatik dator okerra: erantzunak ere gure gogamenean daudela uste izatetik. Horrela, gogamenaren nahikundeak betetzen ez direnean, frustrazioak menderatzen du, eta bere parametro murriztuaren mugatuetan sartzen ez den guztia deskalifikatzen hasten da.

Horregatik, guztiz burutsua iruditzen zait Jesusen jokamoldea: Ez inor kritikatu. Hau da, burua edo gogamena ez ezazue har errealitatearen azken epaile nagusitzat. Ireki zatzaizkiote beste Jakinduria handiago bati; hain zuzen, arrazoimena isiltzen den momentu berean irits ahal dezakeguna.

Jakinduria hau ez da sineskorra eta ez-arrazionala. Badaki gogamena baloratzen eta errespetatzen —inoiz ez dio uko egiten arrazoimen kritikoari—, baina transzenditu egiten du. Haren (jakinduria) aurrean, gogamenak bere tokia du, ilusiozko beste pretentsio kaltegarririk gabe, eta den hark osatzen duen Egiari irribarre eginez amaitzen du.

Egia hori ez da Jesusek aldarrikatzen duen betiko bizia baino. Bi terminoak, Egia eta Bizia, baliokideak dira, eta trukagarriak. Bi izen, hizkuntzaren pobrezia gorabehera, Errealitate Errealaren azken Misterioa izendatzen dutenak eta, ondorioz, gure benetako identitatearen azken nukleora begira jartzen gaituztenak, den guztiaren Hondo komuna adierazi nahi dutenak.

Ez gara denboraldi jakin batean biziko diren NIak. Forma tenporal eta iragankor horietan espresatzen den bizia gara. Aitortzea sinestea da, Aita ikustea, Jesusengana etortzea, biziaren ogia dastatzea…

Hau bezalako testuak gogamenaren ildotik irakurtzen ditugunean, irudi dakiguke galdu egiten garela hainbat izen eta kontzepturen artean, eta dena nahaste-borraste handi bat baino ez dela.

Baina, aldiz, irakurketa beste leku batetik egiten denean, dena dagoen Ez-lekuren esperientziatik, ohartzen gara hitz eta espresio aniztasun hori ez dela azken Errealitatea, espresatu ezina dena, zizakatu edo zezeldu nahia baizik.

Horik aurrera, nahasketak amore emango du. Deskubritu dugu jakinduria espirituala beti gauza berari buruz ari dela, hizkuntza edozein dela ere, darabilgun erreferentzia edo hizkera nahi dena izanda ere.

Bere hitzek ez dute (ametsezko) pretentsiorik Misterioaren gainean informatzeko, baizik eta jada garen Errealitatera esnaraztekoa, garena baina askotan deskonektaturik gaudena.

Konprenitu ezina, hainbat profil ezberdinen arabera, hitzak egotea, gutako bakoitzarentzat, batzuk besteak baino deigarri edo gogoangarriagoak direnak. Baina horiek guztiak, hain zuzen, hauxe dira soil-soilik: deiadarrak, hitz eta kontzeptu oro transzenditzen duen Errealitatera begira gauden seinaleak. Pentsa ez daitekeen Errealitatea, ezta egoki formulatu ere, lehenengotako testu espiritual batek gogorarazten digun moduan:

Ezagut daitekeen Taoa ez da egiazko Taoa…;hari buruz zerbait esan dezakegun Taoa ez da egiazko Taoa… Taoa ezagutzen duenak ez du ezagutzen egiazko Taoa. (Tao te Ching).

Ez dezakegu ezagutu —ez izendatu— Misterioa; izan egin gaitezke bakarrik. Eta orduan, izatean, ezagutzen dugu, Errealitate horretatik bertatik jalgitzen diren ebidentzia eta gozamenarekin.

Hori da garena, eta beti izan gara. Esnatzea da kontziente egitea eta Berarekin konexioan bizitzea.

 

www.enriquemartinezlozano.com

rufino iraolaren itzulpen librea

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s