Sua, larria, gatazka

20. Igandea, Denbora Arrunta, 2013-08-18, Lk: 12, 49-53

Behin batean, Jesusek esan zien bere dizipulluei:

—Munduan sua piztera etorri naiz, eta nahiago nuke jadanik piztuta balego! Heriotza-bataiotik igaro beharra daukat, eta hau ene larria bete dadin arte!  

Munduari bakea ematera etorria naizela uste al duzue? Egia esan, bakea ez, banaketa baizik. 

Zeren hemendik aurrera, etxe bateko bost senideak elkarrengandik banaturik egongo baitira: hiru biren kontra eta bi hiruren kontra; aita semearen aurka eta semea aitaren aurka, ama alabaren kontra eta alaba amaren kontra, amaginarreba errainaren kontra eta erraina amaginarrebaren kontra».

*************************

Sua, larria, gatazka

Sua, larria, banaketa… Ebanjelio hau irakurtzen duenak zailtasunak izan ohi ditu testu honekin, eta ez txikiak: nola ulertu ez jakiterainoko zailtasunak. Irakurleak, ebanjelio osoaren barnean, ez daki testu hau non kokatu. Horrek eragin ditu, hain zuzen, interpretazio aski diferenteak.

Has gaitezen suaren irudiarekin.  Antzeko bi testu aurkitzen dira Tomasen Ebanjelio apokrifoan: «Su eman diot munduari eta erre dadin arte eutsiko diot.» (EvT 49); eta gero: «Nire ondoan dagoena suaren ondoan dago; niregandik urrun dagoena urrun dago Erreinutik.» (EvT 82).

Bi testu horien arabera, Erreinuaren metafora bezala ikusi beharko dugu sua. Hori bera esan nahiko luke Lukasen ebanjelioko esaldiak, Jesusen nahimen argia, hau da, jada erretzen egon zedila azpimarratzen duenean.

Kontuan hartzen badugu Nazareteko maisuaren bizitza eta misioaren ardatza Erreinuarekiko irrika eta pasioa izan zirela, are nabariago agertzen zaigu esanahi hori. Jesusek ez du grina sakon hau baino: Erreinua presente egin dadila munduaren errealitatean.

Suak beroa ematen du, argia ematen du, eta purifikatu egiten du. Eta horixe bera aplika dakioke Erreinuari. Hotza, iluna eta nahasketa egora murrizturiko existentziaren adierazle dira. Benetan den hartatik deskonektatuta, egoarekin identifikaturik bizi den pertsona, nola ez?,  elkortasun garratzean, ezjakintasunean eta izuan murgildurik sentituko da. Lehenengo premia sutara hurbiltzea da, bizitzeko argia emango baitio; segurtasuna, pertzepzioari dagokionez eta garbitasuna bere jokabide eta portaeratan.

Argia, segurtasuna eta garbitasuna. Eta horiek benetan denaren egiaren bidez baino etorriko ez dira. Errealitate errealaren azken nukleoa osatzen duen Hori eta, beraz, gure identitate sakonena. Hori da Jesusek Jainkoaren Erreinutzat izendatzen zuena.

Guk ere ez al dugu sentitzen halako gogoa, gure barnean, sua ager dadin, suak har gaitzan eta zabal dadin? Klabea honetan datza: gure identitatea jadanik su hori dela nabaritu, eta bizitzako sekretua —ezjakintasunetik irtenarazi eta esnarazten gaituena— ez da su horretan geure burua errekonozitu eta su horretatik garena bizi.

Bataioaren aurrean larria. Hori adierazten duen esaldia, exegeta  gehienen iritziaren arabera, ez litzateke Jesusena izango, baizik eta, ziurrenik, lehen komunitateak atzera begira egindako irakurketan oinarritua dago. Hau da, behin Jesus hil ostean, dizipuluek «odolezko bataioa» irakurtzen dute; hori dela eta, Jesusi egozten diote larritasun-sentimendua.

Antzeko sentimendua erakusten du Jesusen ahoan ipintzen galderak, Zebedeoren semeei hitz egitean, bere ondoan esertzeko eskatzen diotenean: «Ez dakizue ondo zer eskatzen duzuen. Edan ahal izango al duzue nik edan beharko dudan kaliza edo bataiatuak izan ni bataiatua izango naizen bataioaz?» (Mk 10,38-39).

Bai kalizak (tragoa) eta bai bataioak aipatzen dutena, inolako zalantzarik gabe, heriotza da. Baina testuak ez gintuzke eramango Jesusengana, baizik eta lehen komunitateak heriotzari buruz egin zuen interpretaziora.

Hirugarren gaia banaketarena da. Ez al zen, bada, Jesusen jaiotzan iragarri —hain zuzen Lukasen ebanjelioan— bakea gizonei (Lk 2,14)? Zer esan nahi du, orain, ez datorrela bake-iturri gisa, baizik eta banaketa dakarrela adierazteak?

Ez da zaila hitz horien atzean zer dagoen antz ematea. Komunitatearen esperientzia dago, taldean izango baitziren, bat baino gehiago, jarduera eta ideal berriari lotzean, familia baztertu eta utzi beharrean aurkitu zirenak, eta ez harritu familiak pertsegitzea ere. Horixe esaten da ebanjelioko beste testu batzuetan. Beraz, izan liteke, berriro ere, atzerantz begirako irakurketa: komunitateak ikusten duena da fede berriak banatu, zatitu, egiten duela familia-errealitatea —garai hartan hagitz inportantea zena—, eta Jesusen ahoan ipintzen ditu hitz horiek, nolabait esateko, gero gertatuko denaren «aurreikuspen» gisa.

Baina badago datu gehiago ere. Batetik, Lukasek Jesusen jaiotza berri on gisa azaltzen duela egia bada, beste hau ere ez da gezurra, ordea; alegia, Jesus haurraren tenpluko presentazioaren kontakizunean Simeoni hau esanarazten  diola: «Ume hau kontraesanen seinale izango da, eta zuri zeuri [ama] ezpata batek zeharkatuko dizu bihotza.» (Lk 2,34). Bestalde, Israelen bazegoen tradizio profetiko eta apokaliptiko bat eta, familia-erlazioen haustura horretan, jadanik mundu berria iragartzen zuten azken egunetako tribulazioen aztarnak ikusten ziren.

Konklusioa: hitzok Jesusen ahoan ipintzean, autoreak, bere komunitatean izandako gorabehera eta problemaren konstantzia uztearekin batera —zatiketa eta pertsekuzioak—, behin betiko liberazioa gertu delako esperantzari hats ematen dihardu.

Gure mintzairan: garen bake sakonak ez du saihesten gatazka eta banaketa, ezta oinazea ere —hori guztia guk ezagutzen dugun erako existentziaren sortako emaria da—, baina inpartzial eta orekatu (ekuanime) eusten digu Denaren Ziurtasunean.    

                                                            www.enriquemartinezlozano.com

rufino iraolaren itzulpen librea

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s