Ate estua

21. Igandea, Denbora Arrunta, 2013-08-25, Lk: 13, 22-30

Behin batean, Jerusalem alderako bidean zihoan Jesus, igarotzen zen hiri eta herrixketan irakatsiz.

Batek galdetu zion:

—Jauna, gutxi izango al dira salbatuko direnak?

Jesusek esan zien:

—Saia zaitezte ate estutik sartzen. Egia esan, askok sartu nahi izango dute, eta ezin izango dute. Etxeko nagusiak jaiki eta atea ixten duenean kanpoan geratuko zarete, eta ate joka hasiko zarete esanez: «Jauna, ireki iezaguzu», eta hark ihardetsiko: «Ez dakit nortzuk zareten.»

Orduan honela hasiko zarete: «Zurekin jan eta edan dugu, eta zuk gure plazetan irakatsi izan duzu.»

Baina hark ihardetsiko: «Ez dakit nortzuk zareten. Urrundu nigandik, gaizto madarikatuok.»

Orduan negarra eta hortz-karraska izango da, Abraham, Isaak eta Jakob eta profeta guztiak Jainkoaren erreinuan ikusten dituzuenean, eta zuek, berriz, handik kanpora jaurtikia ikusiko duzue zeuen burua. Eta etorriko dira ekialdetik eta mendebaldetik, ipar eta hegoaldetik, eta Jainkoaren erreinuko mahaikide izango dira.  

Begira: badira orain azkeneko egon eta gero lehenengo izango direnak, eta lehenengo egon eta azkeneko izango direnak.

*****************************************************

Hil baino lehenago hil

Ez dut ezagutzen maisu espiritual bakar bat ere Bizira garamatzan atea eroso eta zabala dela esan duenik. Zabala eta betea Bizia bera da, baina atea —Jesusek bereziki gogorarazten digunez— estua.

Egia garbi esateko, hain da estua, bere identitate egoikoa eta azalekoa desegiteko prest dagoenak bakarrik zeharka dezake.

Agian, norbaitek galde lezake ea zergatik izan behar duen horrela, baina motiboa garbi dago: Bizia ez da betebeharrak ongi konplitu dituen egoarentzako saria, baizik gure benetako identitatea. Ez da daukagun zerbait, garena baizik. Nolanahi ere, gure identitate sakon (sakonena) gisa esperimentatu eta identitate horretatik bizi ahal izateko, ezinbestekoa da engainu hau desegitea: “besteengandik bananduriko norbait”, ego indibidual eta autonomoa, garelako ustea.

“Hamalau” dela uste izatea da gizakiaren “bekaturik” handiena eta ezjakintasun eta sufrimendu ororen iturri. Hortik jaiotzen dena ez daiteke izan hauxe baino: egozentrazioa, indibidualismoa eta sesioa. Ez dago besterik, zeren egoaren lehenengo ustea banakortasuna baita: «Ni izaki banandua naiz, eta izate hori sendotu behar dut, eta premiazko dudana aurkitu —eta nigandik kanpora dago—, zoriona edo asebetea lortzeko.» Hori da egoaren espresatzeko modua.

Eta uste hori da desegin behar duguna. Bestela, ez da posible Biziaren “atea zeharkatzea”. Nahiz eta, ego separatu moduan, Jainkoagandik gertu gaudela uste izan —zurekin batera jan eta edan dugu—, eta izan gaitezke “ego erlijiosoak”, baina horrek ez du bermatzen Bizia deskubritzea: «Ez zaituztet ezagutzen.» Sentitu beharko genuke hitz gogorron oihartzuna —batez ere kristauek—, eta lozorrotik ateratzeko dei errealista moduan hartu —eta berdin egoaren malkar-bideeak (erlijiosoak horiek ere) uzteko—, Bizian finka gaitezen. Izan ere, batere zalantzarik gabe, itzul daitezke honela: Eukaristia ez da aski —Jesusekin jan eta edan—, ez da aski betebehar erlijiosoak konplitzea, ez da aski “norbait” oso erlijiosoa izatea… Horrek guztiak ez gaitu libratzen engainutik.

Egin behar dena da uste hori desegin, benetan garen hartara “jaiotzeko”. Azken finean, jokoan dagoena da aldaketa erradikala gure identitatea hautemateko moduari dagokionez. Bizitza osoan zehar identifikaturik egondako ego hori naizela uste izatetik, tenporalki forma honetan espresatzen den Bizia naizela aitortzera pasatu. Noski, ate estuaz mintzo gara, ez garenaren “heriotza-esperientziaz”, garena bizi ahal dadin.  

Eta horretan datza, Jesusen arabera, salbazioa, hots, asebetea. Eta nolaz eta nondik bere erantzuna? Galdera honek eranginda: «Gutxi izango al dira salbatuko direnak?» Galderari berari josita zeuden tranpa eta engainua, egoaren salbazioaz galdetzen baitzen. Baina errealitatea ongi ezberdina da: kontua ez da egoa salbatzea, baizik eta egoarengandik libratzea.

Amore ez emateak, gure erresistentziak, estutzen du atea. Modu inkontzientean bezain bortitzean atxikitzen gatzaizkio egoari eta gogor defenditzen dugu, hil ala biziko arazoa balitz bezala…, zeren aldez aurretik berarekin identifikatu gara. Ametsetako pertsonaiak ez du hil nahi, guztiz errealtzat baitauka bere burua.

Gainera, heriotza hori ez da oinazerik gabea: egoari min ematen dio bere lotura, atsegin, premia eta esperantzak utzi beharrak, hori da hiltzea egoarentzat. Horrek esplikatzen du, frustrazioek jotzen dutenean, sentsazio desatseginak azaltzea eta hainbat defentsa-mekanismo ezberdin martxan ipintzea.

Alabaina, “hiltzen” ez den bitartean ez da posible esnatzea: Bizirako ateak itxirik jarraitzen du. Eta zehartzen ahalegintzen garenean, egoari iruditzen zaio, ez bakarrik estua, baizik eta “mortala”. Horregatik da beharrezko praktikarekin irautea: burua isildu, presentera etorri, egoa eta bere mezuetatik distantzia hartu, frustrazioaren oinazearekin bizitzen ikasi —jakinda “heriotza-zaporea” duen oinaze onartu hori, zinez, “atea” irekitzen ari dela, gure benetako identitatea bizi dadin—, eta sakon-sakoneko gure identitatearekin ohitu: prozesu intelektualaren bidez inoiz ezagutuko ez duguna, hori garela sentitzen dugun heinean baizik. Hori da ezagutza ez-duala, edo identitatearen bidezko ezagutza: garelako ezagutzen dugu zerbait.

Hain zuzen, ego separatua garelako ustea desegiten dugulako irekitzen da bidea: atea igarotzean, pertzepzio berria eta bizitzeko modu berria, jakindurian eta errukian oinarriturik.

Egoarekiko identifikazioa baztertzean, egozentratuta bizitzeari utzi egiten diogu. Izaki guztiak errealitate bakar bat direla deskubritzen dugu. Beraz, existitzen den ezer ez zait urruneko eta arrotz: neure buruari begiratzen diodan begi berberekin begiratuko diot “beste” bakoitzari. Neuregan bizi dudana biziko dut “beste” bakoitzarengan.

Nola jakingo dut atea “zeharkatu dudala”? Neure burua sentitzen dudan moduan besteak sentitzen ditudanean jakingo dut, orduan ez da izango-eta separatua dela uste duen egorik.

Ez dago beste biderik: banaketaren langa haustean bakar-bakarrik da posible errukia. Langa hori ez da besterik, baizik eta egoa gorderik daukan “ate estua” bera, egoa “hiltzen den” pasadizoa, gure Identitate sakonean murgildu baikara; eta horrek ez du ezagutzen jaiotza eta heriotzarik. Bizia eta salbamena baita.

                                                             www.enriquemartinezlozano.com

rufino iraolaren itzulpen librea.

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s