AURPEGI ILUNA (DV:130822)

Badago liburu bat izen honekin: “Pertsona adimentsuak zergatik izan daitezke baboak?”

Diego. Oso adimentsua dela esan didate. Zeken samarra, hori bai, edo oso zekena. Moldaerraza. Goizetan mantenimenduan jarduten du klinika batean. Arratsaldeetan, iturgintzan aritzen da etxegile batekin. Bere 40 urterekin, esaten dutenez, diru asko du, eta etxea hiriaren erdigunean. Bakarrik bizi da, bazkaltzeko orduan izan ezik: gurasoen etxean bazkaltzen du. Hala eta guztiz, «ez zaio iristen» eskiak erosteko. Osaba-izeben laguntza behar izan du.

Oso azkarra da konpromisoak saihesten; adibidez, auzolanean zerbait egin behar denean; lan-modu oso erabilia herri askotan.

Baina gaur serio ikusi dut, oso serio. Lagunak afaria amaitzen ari zirela iritsi da herri-ostatura. Iñakiren urtebetetzea ospatzen ari ziren hogei lagun. Diegok ez du inoiz ospatzen bere urtebetetzea lagunekin. Kasu honetan, ez dakigu berak uko egin dion afariari ala lagunek ez duten gonbidatu. Lehenengoagatik izan bada, ondo damuturik dago. Nik ez dut irakurri ahal izan horixe baino bere zirkunstantzia-aurpegian. Bigarrenagatik izan bada, mina hartuta dago. Nik ez dut ikusi ahal izan horixe baino bere begitarte ilunean.

Diegok ideia zaharkituak ditu buruan. «Bera ez da jaio sukaldean aritzeko.» Lagunak kokoteraino daude kolaborazio falta horregatik. Diegoren neurri estuetatik ateratzen den emakumeak dagoela prest edozein adjektibo entzuteko. Hobe ez hitz egitea homosexualei buruz zer pentsatzen duen.

Eta azkarra eta argia dela esaten didate! Momentu honetan inoiz baino nekezago ahantz dezaket badela liburu bat izenburu honekin: “Pertsona adimentsuak zergatik izan daitezke baboak?” Susmo sakona dut Diego talde horretakoa dela. Onartzen dut Diegok adimen-koefiziente altua izango duela. Baina nola erabiltzen duen da kontua, hor dago koska!

Agian, oso azkarra dirua aurrezten, baina ez hainbeste dirua erabiltzen. Bizkorra, beharbada, konpromiso batzuei ihes egiteko, baina ez oso burutsua problema afektiboei irtenbide egokia emateko.

Benetako adimena da portaerak ongi orientatzen jakitea. Diegok ez du ikusten errealitatearen parte bat baino, eta hor murgildurik bizi da buru-belarri, nahiz eta portaera horrek askotan zorigaitzeko sentiarazi. Nago asko sufritzen duela den bezalako delako; promes egin ere bai bere buruari aldatuko dela, baina behar den momentuan kemena falta. Abarizia eta ezjakintasunaren lana da guztia! Egoarekin identifikaturik dagoenak oso zaila dauka zorionaren bidean ipiniko duten portaerak lantzea.

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s