Etika zertarako

Arnasarekin gertatzen dena gertatzen da etikarekin: bizitzeko ezinbestekoak dira. Beraz, etika zertarako galdetzen badigute, erantzuna badakigu zein den: bizitzeko. Erantzun generiko samarra, noski, baina orain hasiko gara aletzen, dagokion tokian puntuak ipintzen.

Etikak, lehenik eta behin, gauzak merkatzeko balio du. Etikak funtzionatuko balu, ez genuke horrenbesteko arma mordoaren beharrik; etikak funtzionatuko balu, zenbat aurreratuko genukeen, orain, iruzurra dela medio, galtzen dugunetik; etikak funtzionatuko balu, justizian zenbat aurreratuko genukeen. Zerrenda laburra da; izan ere, kasik gizakia iristen den alor guztietan aurreztuko genuke, etikak behar bezala funtzionatuko balu.

Etikaren bigarren xedea sufrimendua saihestea da. Etikak funtzionatuko balu, ez legoke horrenbeste langabetu, horrenbeste pobre, gaixo, torturatu, baztertu…, ez litzateke horrenbeste patera urperatuko. Etikarik ezak sortzen dituen problemak ikaragarriak dira sufrimenduari dagokionez.

Etikak balio behar du pertsona hezteko ere. Tolerantzian hezi, bestea aintzat hartu, geure karakterra formatu; zuzen eta zintzoak izaten ikasi, zoriontsuagoak izateko; baloreak landu eta onenak, baliokoenak, hautatzen lagundu behar liguke etikak.

Etikak, bestalde, gogorarazi behar digu gizakia zaindu beharreko izakia dela. Gehiago esango nuke, gizakiok beharturik gaude elkar zaintzera, bizirauteko. Laguntza da hitza, jaso eta eman egin behar dugu laguntza; solidaritatea dago, zentzu horretan, etikaren oinarrian. Baina gure solidaritateak ez du gelditu behar ‘etxe inguruan’; atera egin behar du etxetik, eta ahalik eta urrunera iritsarazi. Etikak lagundu behar liguke gure egoa gainditzen, eta identitate sakonagoa eta konpartitua garela jakinarazten.

Aurreko puntuarekin loturik dago hurrengoa: kooperazioa, auzolana. Etikak erakusten digu hobea dela kooperatzea borrokatzea baino. Borrokak ez dakar ezer onik, sufrimendua eta hondamendia ez bada. Bizitza askoz ere erraz eta atseginagoa da adiskidetasunean. Horrek esan nahi, argi gainera, lagunak egiten saiatu behar dugula, eta ez etsaiak sortzen. Pertsonak bezalaxe, herriek ere saiatu beharko lukete elkarren lagun izaten. Etsaiak, sortu gabe ere, soberan izango ditugu. Askotan, guk ezin dugu ezer egin etsaiak saihesteko. Kasu horretan, ona da estoikoak izatea. Etsaiak baldin baditugu, ez dadila izan, behintzat, gure portaeragatik; besteak gure etsai izan nahi badu, hori beste kupel bateko sagardoa da.

Etikak nortasuna esan nahi du: nor izaten irakatsi behar digu. Beste modu batean esanda, geure bizitza eta bizimodua antolatzeko balio izan behar digu etikak; biografia onargarri bat izan dezagun lagundu behar digu etikak; denbora eta espazioa konpartitzen dugun inguruko jendearekin portatzen ere etikak lagundu behar digu. Familian eta gizartean kokatzeko modu bat da etika, inoren mende jarri gabe, baina inor gure uztarripean ezartzea; begietara begiratzeko beldurrik gabe bizi eta portatu behar genuke bestearekin, ondokoarekin. Lotura suposatu behar du etikak lotura, errukia, errespetua, enpatia… horiek denak eta gehiago da etika. Etikak ez gaitu prestatu behar lan-merkaturako bakarrik, baita eguneroko bizitzari heltzen jakiteko ere. Lanaz gain, gauza asko dira garrantzitsuak gure bizitzan. Bizitzako galdera handiei, apurka-apurka, erantzuten joateko jakinduria etikoa errebindikatu behar genuke. Azken finean, benetako demokrazia: harreman politiko, sozial, kulturalak… izaten lagunduko digu etikak.

Azkena: zoriontsu izaten lagundu behar digu etikak.

Esta entrada fue publicada en 1 Espiritualitatea/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s